Elikagai-entrega Extremadurako elikagai-bankuei

Mercadona berriro hasi da premiazko produktuak ematen Extremadurako elikagai-bankuei

2020ko apirilaren 16a
  • Konpainiak indartu egin du Badajozko eta Cáceresko elikagai-bankuekin duen lankidetza, premiazko produktuak emanez, hala nola esnea, lekaleak, barazki-kontserbak eta olioa.
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, eta bizi dugun ezohiko konplexutasuneko egoera honek sortutako beharrei erantzun die.
  • Konpainiak, orain arte, 12,5 tona baino gehiago eman dizkie produktu eta elikagaitan eskualdeko zenbait erakunde soziali.
  • 2019an, konpainiak 209 tona premiazko elikagai eman zituen Extremaduran.

Mercadonak, supermerkatu fisikoak eta onlineko salmenta batzen dituen konpainia izanik, bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Hala, bere dohaintza-prozesua berriro jarri du martxan Extremadurako erakunde sozialekin, zeinekin maiz jarduten baita elkarlanean, eta neurri berriak ezarri ditu pertsonen segurtasuna nahiz erakunde horien hornidura bermatzeko.

Maribel Martín-Romo Extremadurako Mercadonako Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun eskualdeko elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin —2019an, 209 tona elikagai eman zituen eskualdean—. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun konplexutasun handiko egoera berezi honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko.

Bestalde, Jésus Reynoldsek (Badajozko Elikagai Bankuko lehendakaria) honako hau adierazi du: “Bihotzez eskerrak ematen dizkiogu Mercadonari, Fundazio honek bizi duen une zailenetako batean ematen ari zaigun laguntza baliotsuagatik. Laguntza-eskaera handitu egin da, eta, aldi berean, baliabideak mugatu dira dohaintzetan eta boluntarioetan, Osasun Ministerioak gomendatutako neurri higieniko-sanitario guztiak aplikatu behar direlako alarma-egoerak sortutako arauak betetzearren. Mercadona, gure egoeraz jabetuta, gurekin harremanetan jarri zen, eta laguntza eskaini; gure beharrei erantzun die prestutasun eta bizkortasun handiz. Gure onuradunen izenean, ahalik eta lasterren helaraziko baitiegu laguntza handi hori, eskerrik asko beti “hor” egoteagatik”.

Halaber, Juan Carlos Fernándezek (Caceresko Elikagai Bankuko lehendakaria) hau adierazi du: "Cáceresko Elikagai Bankuak eskerrak eman nahi dizkio Mercadonari, duela urte batzuetatik hona ahulenei laguntzeko ahaleginean ematen digun laguntzagatik; egoera berezi honetan, ez digu huts egin. Miretsi egiten dugu halako dohaintza askotarikoa eta beharrezkoa eginez adierazten duen sentsibilitatea. Ez dohaintzaren kantitateagatik eta kalitateagatik bakarrik, baita hain bizkor emateagatik ere. Elkartasun-eredu da Espainia osoa pairatzen ari den COVID-19ak eragindako pandemia honetan”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 240 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 2.565 tona elikagai eman ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 2.450 Espainian, eta 115 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenean berriro aktibatzea enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez.  Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmenaren bazkide da 2011. urtetik, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta

Badajozeko Elikagai Bankuari elikagaiak emateko uneaBadajozeko Elikagai Bankuari elikagaiak emateko unea.