Elikagai-entrega Andaluziako elikagai-bankuei

Mercadonak 97,5 kilo premiazko produktu eman dizkie Andaluziako elikagai-bankuei

2020ko apirilaren 16a
  • Supermerkatu-konpainiak elikagai-bankuen beharrei erantzun die oinarrizko produktu batzuk emanez, hala nola esnea, olioa, atuna, lekaleak eta haurrentzako janaria.
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, ezohiko konplexutasuneko egoera honetan behar handiena duten herritarren eskaerei erantzuteko.

Mercadonak, supermerkatu fisikoak eta onlineko salmenta batzen dituen konpainia izanik, bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Hala, 97,5 tona premiazko produktu eman dizkie Andaluziako elikagai-bankuei, hala nola esnea, olioa, atuna, lekaleak eta haurrentzako janaria. Hala, Mercadonak eskualdeko elikagai-bankuekin duen harremana indartu du; urteak daramatza haiekin lankidetzan, produktuak emanez eta kilo-bilketetan parte hartuz.

Ekintza hori behar handiena duten kolektiboei laguntzen jarraitzeko Mercadonak jarri dituen beste ekintza batzuei gehitu behar zaie. Adibidez, berriro hasi da premiazko produktuak ematen lehendik ere laguntzen zituen Andaluziako jantoki sozialei. 2019an, 58 jantoki sozial ziren.

Pedro Mariscal Andaluziako Elikagai Bankuen Federazioko  lehendakariak eskerrak eman dizkio Mercadonari: "Eskerrak ematen dizkiogu Mercadonari egiten ari den dohaintzekin Andaluziako elikagai-bankuekin izaten ari den elkartasunagatik. Une oso zailak dira; gure jarduera bikoizten ari gara, premiarik handiena dutenen elikagai-beharrak bermatu ahal izateko. Beraz, eskerrik asko bihotzez konpainiari eta hango langileei beti erakusten duten laguntzagatik, horri esker jarraitu baitezakegu laguntzen ezohiko egoera honetan eta dohaintza inoiz baino beharrezkoagoa den honetan beharrik handiena duten kolektiboei".

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 210 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, egunero elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainetan parte hartuz. 2019an, enpresak 9.218 tona elikagai eman zizkien guztiei; 9.100 Espainian, eta 218 Portugalen. Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez.

Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmenaren bazkide da 2011. urtetik, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta

Sevillako Elikagai Bankuari produktuak emateko uneaSevillako Elikagai Bankuari produktuak emateko unea.

Andaluziako elikagai-bankuei emandako produktuetako batzukAndaluziako elikagai-bankuei emandako produktuetako batzuk.