Gurutze Gorriaren eta Mercadonaren arduradunak dohaintza egiteko unean

Mecadonak 5,3 milioi kilo baino gehiago eman dizkie elikagaitan eta norberaren garbitasuneko produktutan Kataluniako zenbait gizarte-erakunderi 2021ean

2022ko otsailaren 23a
  • Bartzelonako, Tarragonako, Gironako eta Lleidako 157 gizarte-erakunderekin eta ongintza-erakunderekin lankidetzan aritzen da egunero, eta katearen Kataluniako 251 supermerkatuek hartzen dute parte.
  • Konpainiak 10.640 poto garbantzu egosi eman dizkio Gurutze Gorriari.
  • Bere konpromiso solidarioa indartu du, 2020an baino % 77 gehiago emanda, eta, hala, COVID-19ak eragindako egoeraren ondoriozko egoerari erantzuten jarraitzen du.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak indartu egin du Kataluniarekin duen konpromiso solidarioa 2021ean. COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz, dohaintzak handitu ditu, eta 5,3 milioi kilo baino gehiago eman ditu elikagaitan eta norberaren garbitasuneko produktutan; alegia, 2020an baino % 77 gehiago. Urte horretan bikoiztu egin zituen emandako kiloak, eta 3 milioi baino gehiago eman zituen (3.036.000 kilo, zehazki).

Dohaintzak lurralde osoko 157 gizarte-erakunderi eta ongintza-erakunderi egin zaizkie, hala nola Bartzelonako, Tarragonako, Gironako eta Lleidako lau elikagai-bankuei eta haien erakunde laguntzaileei, Kataluniako Gurutze Gorriari eta La Nau elikagaiez kanpoko produktuen bankuari, besteak beste. Erakunde guztietatik, 103 Bartzelonako eskualdeetakoak dira, 24 Tarragonakoak, 21 Gironakoak eta 9 Lleidakoak.

Gainera, esan behar da handituz joan dela, pixkanaka, saltzeko egokiak ez diren baina kontsumitzeko moduan dauden produktuen dohaintzak egiten dituzten supermerkatuen kopurua eta, duela urte eta erditik, 2020ko irailetik, kateak Katalunian dituen denda guztiek parte hartzen dutela (251, guztira).

Emandako 5.396 tonetatik, 3.598 Bartzelonako gizarte-erakundeen artean banatu dira, 957 Tarragonakoetan, eta 564 eta 277 tona bideratu dira Gironako eta Lleidako eskualdeetara, hurrenez hurren.

Produktuei dagokienez, elikagaiak eta norberaren higienerako artikuluak eman ditu kateak. Elikagaietan, bai lehorrak bai freskoak eman ditu, hala nola lekaleak, pasta, ontziratutako haragi eta arrain freskoa, fruta eta barazkiak, esnea, jogurtak eta esne-postreak, moldeko ogia, zerealak, eta zuku eta irabiaki hoztuak. Norberaren higienerako artikuluei dagokienez, besteak beste, xanpuak, gelak eta desodoranteak eman ditu, eta haurrentzako tresneria ere eman du.

Bernat Morales Mercadonaren Kataluniako Kanpo Harremanetarako zuzendariak eskertu egin du “Kataluniako gizarte-erakundeak eta ongintza-erakundeak egiten ari diren lana”, eta hau adierazi du: “Hala, Mercadonak bat egin du erakundeek egindako deiarekin, eta dohaintzak sendotu ditu, 2020ko egoera konplikatuan premiarik handiena izan duten herritarren eskaerei, ahal den neurrian, erantzuteko eta egoera arintzen laguntzeko. Konpainiaren elkartasun eta erantzukizun sozialeko helburuak betetzea esan nahi du horrek, eta pozgarria da hori konpainiarentzat”.

Horri dagokionez, 6.041 kilo garbantzu egosi (570 gramoko 10.640 potoren baliokidea) ere eman dizkio gaur konpainiak Kataluniako Gurutze Gorriari.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Plan horren zati gisa, 350 jangela sozial, 60 elikagai-banku eta Espainiako eta Portugalgo beste erakunde sozial eta ongintza-erakunde batzuekin lankidetzan ere ari da, eta egunero ematen dizkie elikagaiak. 2021ean, konpainiak 20.600 tona elikagai eman dizkie erakunde horiei guztiei; haietatik 5.300 tona baino gehiago Katalunian eman ditu. Lagundu ohi dituen gizarte-erakundeei eta ongintza-erakundeei premiazko produktuak emateko prozesuak indartzea erabaki zuen, eta, harrezkero, kantitate horiek handituz joan dira.

Gainera, janaria alferrik ez galtzeko zenbait estrategia erabiltzen ditu, eta hainbat ekimenetan parte hartzen du giza baliabideak eta baliabide logistikoak eskainiz, hala nola “Bilketa Handian” eta “Kilo-bilketetan”.

Halaber, beren dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Gurutze Gorriaren eta Mercadonaren arduradunak dohaintza egiteko unean

  Gurutze Gorriaren eta Mercadonaren arduradunak dohaintza egiteko unean.