La Política de Bienestar Animal de Mercadona

Mercadonaren Animalien Ongizaterako Politika

2022ko martxoaren 09a
  • Mercadonak badu Animalien Ongizaterako Politika bat, non azaltzen baita zer ahalegin egiten dugun animalien bizitza osoan baldintza duinak bermatzeko, baita elikagaien segurtasuna eta produktuaren kalitatea bermatzeko ere.
  • Mercadonaren haragi, arrautzen eta esnearen hornitzaileek Animalien Ongizatearen arloko ziurtagiria dute.
  • Mercadonak Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) bat egiten du, eta horiek lortzeko lanean ari da Agenda 2030en esparruan.

Mercadonak, gizartean duen erantzukizunaren markoan eta ekoizpen jasangarriago baten aldeko lanean, konpromisoa hartua du animalien ongizatearekin, zeina ezinbesteko eskaera etiko eta soziala baita, eta marka propioko animalia-jatorriko produktuen hornitzaileek ere hartua dute konpromiso hori.

Mercadonak produktu-aukera osoa modu jasangarrian ekoiztea du helburu, eta, bide horretan, Animalien Ongizateko Politika bat du aspalditik. Politika horrek erakusten du konpainiak eta haren hornitzaileek konpromisoa hartu dutela, produktuen kalitate eta segurtasun gorena bermatzeko ez ezik, animaliek bizitza osoan baldintza duinak izatea bermatzeko ere, bai abeltzaintzako ustiategietan, bai gainerako prozesuetan.

Konpromiso horren barruan, Mercadonak haragi, arrautzen eta esnearen hornitzaile guztiei exijitzen die Animalien Ongizatearen arloan nazioartean baliagarriak diren estandarren ziurtagiriak izan ditzatela eta haien praktikak erakunde independenteek ikuska ditzatela.

Animalien Ongizaterako Politika

Mercadonak animalien ongizatearen arloan duen inplikazioa Animalien Ongizaterako Politika honetan jasota dago:

1. ANIMALIEN ‘5 ASKATASUNAK’ BERMATZEA

Animalien Ongizaterako Politikaren xede nagusia da bermatzea animaliak 5 askatasun (5F) hauek betetzen dituzten egoeretan hazten direla:

  • Ongi elikatuak. Animaliek ez dute ez goserik ez egarririk igaro behar, eta edateko ura eta haien osasun eta sendotasunerako egokia den dieta bat izan behar dute beti.
  • Ingurune erosoa. Animaliek ingurune egokian eta bizitoki eroso batean egon behar dute beti, atsedenleku eta aterpeekin, itzalekin eta aire-kalitate onarekin.
  • Osasuntsuak eta sendoak. Animaliek osasuntsu egon behar dute eta arreta-neurri egokiak izan behar dituzte, oinarritzen direnak prebentzioan (haien jarrera zainduz eta minak, gaixotasunak eta lesioak saihestuz), diagnostiko bizkorretan eta, behar izanez gero, tratamendu egokietan.
  • Portaera naturala. Animaliek portaera normala eta egokia adierazteko aukera dutela eta horixe adierazten dutela bermatu behar da; horretarako, instalazio egokiak eta behar adina espazio izan behar dute, eta espezie bereko animaliekin batera egon behar dute.
  • Egonkorrak eta seguruak. Animaliei bizitza egonkor eta segurua eskaini behar zaie; horretarako, ondo maneiatu behar dira, eta beldurrezko eta sufrimenduzko egoerak saihestu behar zaizkie.

2. ABELTZAINTZAKO USTIATEGIETAN TREBAKUNTZA EMATEA

  • Abeltzaintzako ustiategietako eta gainerako prozesuetako langileek prestakuntza egokia izan behar dute, maneiatzeko moduak edozein min edo sufrimendu eragitea galarazteko hazkuntzan, garraioan eta/edo hiltzean.

3. ANIMALIEN ONGIZATEAREN ZIURTAGIRIA DUTEN HARAGIA, ARRAUTZAK ETA ESNEA

  • Haragi-, arrautza- eta esne-hornitzaile guztiek nazioartean baliagarriak diren estandarren ziurtagiriak izan behar dituzte, eta Mercadonak ezarritako baliozkotasun-baldintzak bete behar dituzte. Ziurtagiri horiek indarrean egon behar dute uneoro.

4. PRAN PLANERA ATXIKITAKO HORNITZAILEAK

5. IRUDIAK GRABATZEKO SISTEMA ITXIAK

  • Mercadonarako produktuak lantzen dituzten hiltegiek irudiak grabatzeko eta biltegiratzeko sistema itxiak izan behar dituzte, animaliak ondo maneiatzen direla egiaztatzeko.

6. KAIOLARIK GABEKO OILOEN ARRAUTZAK 2025EAN

  • Gaur egun, Mercadonak kaiolarik gabeko oiloen arrautzen erreferentziak eskaintzen ditu kate osoan, bai landa-oiloenak, bai zoruan hazitakoenak.
  • 2025aren amaiera baino lehen, arrautza fresko guzti-guztiak kaiolarik gabeko oiloenak, landa-oiloenak edo zoruan sistema ez-konbinatuan hazitakoenak* izango dira.

*Sistema “ez-konbinatu” bat da kaiola-sistemara birmoldatu ezin dena.

7. ANIMALIETAN PROBATU GABEKO KOSMETIKA

  • Marka propioko produktu kosmetikoak ez dira animalietan probatzen.

Politika hau aldatu egin daiteke (hala balitz, aldaketak jakinaraziko lirateke), Animalien Ongizatearen arloan gerta daitezkeen aldaketen arabera eguneratzeko.

Mercadonaren Animalien Ongizaterako politikaren laburpena

Mercadonaren Animalien Ongizaterako politikaren laburpena.

Animalien Ongizaterako Politika propio bat izateaz gain, Mercadonak ekoizpen jasangarria sustatzeko zenbait estrategia garatzen ditu, hala nola Arrantza Jasangarriko Politika eta Hornitzaileen Jokabide Etikorako Jarraibideak. Mercadonaren ekoizpen-ereduaren helburua da oreka bat lortzea bi alde hauen artean: batetik, hazkunde ekonomikoa; bestetik, gizarte-inklusioa eta ingurumenaren zaintza. Horretarako, etorkizuneko belaunaldien ekoizpen-, gizarte- eta ingurumen-beharrak arriskuan jartzen ez dituen garapen industrial baten alde lan egiten du.

Mercadonak ekoizpen jasangarriaren, ingurumenaren edo gizarte-erantzukizunaren arloan egiten dituen ekintzak edo hartzen dituen konpromisoak ezagutzeko, ikus Zaindu dezagun planeta edo erantzukizun soziala.

Animalien Ongizatea Mercadona