Mercadonako lurrindegi-atal berria.

Madril – Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berria hiriburuko beste hiru zentrotan txertatzen da

2017ko abuztuaren 21a
  • Madrilgo denda hauek 3,1 milioi euroko inbertsioa jaso duten erabateko eraberritze-lanen ondoren berrirekitzen dituzte beren ateak. Orotara 72 hornitzailek hartu dute parte lanetan, eta hauek 295 pertsona baino gehiago kontratatu dituzte eraberritze fasean.
  • Supermerkatu berri hauek teknologikoki guztiz konektaturik daude, eta bezeroen erabateko erosketa esperientzia hobetzeko diseinua eta osoki eraberritutako atalak aurkezten dituzte. Denda tradizionalekin alderatuz, %40rainoko energia-aurrezpena lortuko da horietan.

Mercadonak berriz zabalduko ditu gaur Madril hiriburuan dituen hiru supermerkatu, Peñalara de Aravaca kaleko 15ean, Manuel Machado kaleko 10ean, eta Serrano kaleko 61ean dagoen ABC Serrano Merkataritza-Zentroan, hain zuzen ere, konpainiaren Denda Eraginkor Eredu berrira egokitzeko egin zaien osoko eraberritzearen ondoren. 3,1 milioi euroko inbertsioa jaso dute lanek, eta orotara 295 lagun kontratatu dituzten 72 hornitzaileren parte hartzea izan dute eraberritze fasean. Banaketa, apainketa eta atal guztien kokapena hobetzen duen diseinu berri bat aurkezten dute supermerkatu berriek, betiere “Nagusien” -konpainiak bere baitan hala izendatzen ditu bezeroak- erosketa esperientzia hobetu eta optimizatzeko helburuarekin.

Mercadonak Madrilen dituen denda eraginkor berri hauek aurreko denda ereduarekiko guztiz eraberritutako diseinuaz eginda daude, kolore eta material berriak erabiltzen dituena supermerkatuari sarbidea ematen dion kanpoko fatxadan zein atal ezberdinen kokapenean. Argiztapen naturala errazten duten espazio zabal eta gardenen alde apustu egiten du, bai eta kolore beroen aldekoa ere, dendako giroak bata bestearengandik bereizte aldera.

Berritasunak atal guztietan

Ildo beretik, atalez-atal ere badakartza berritasunak, “Nagusien” (bezeroen), langileen, hornitzaileen, eta gizartearen beraren mesederako. Badu, esate baterako, haize-lasterrak saihesteko kristal bikoitzeko sarrera berria, esne fresko eta zuku hoztuarentzako lerro berri espezifikoak, laranja-zukua unean bertan ateratzeko makina, bukaera-gune berri bat okelarentzako, kosmetika espezializatuarentzako gondola zentral bat lurrindegian, eta oskoldun produktuentzako erakusmahai berri bat arrandegian, beste berrikuntza batzuen artean.

Horrez gain, Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berri honek zerbitzurik onena eskaini nahi die bezeroei beren erosketa-ekintza errazteko orduan ere, fruta eta barazkien korridoreak zabalago eginez, erosketa-saski modelo berri batez, eta askoz ergonomiko eta arinagoak diren bi orga eredu uztartuz.

Era berean, langileen eguneroko lanak errazteko neurri ugari txertatzen ditu supermerkatu eredu berriak, ergonomia hobetu eta gainesfortzuak saihestu nahian. Kutxa-altzari berria diseinatzeko, adibidez, Valentziako Biomekanika Institutuaren laguntza izan du Mercadonak. Supermerkatuak baditu, bestalde, langileek beren aisialdiko momentuez erosotasun handiagoz goza dezaten atondutako gune komunak, jateko gune hornituago bat, eta armairu pertsonal zabalago eta erosoagoak.

Energia-aurrezpena eta guztiz informatizatutako kudeaketa: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari begira hartu diren neurriek %40rainoko energia-aurrezpena lor dezakete denda tradizionalen ereduarekin alderatuz gero. Alde batetik, isolamendu termiko eta akustikoari esker lortu da: eraikuntza osagaiak zein horma eta sabaien zabalera optimizatuz, eta energetikoki eraginkorragoak eta ingurumenarekin adeitsuagoak diren izozte-kutxatzarrak erabiliz. Bestetik, LED argiztapen sistema automatizatua du dendak, guneen eta eguneko orduen arabera erregulatzen dena, kudeaketa energetiko askoz eraginkorragoa lortuz.

Teknologikoki guztiz konektaturik dagoen Mercadonaren Denda Eredu Berri honek, halaber, zenbait gailu elektroniko eta langileen elkarlanerako tresna txertatzen ditu, informazioa dendako edozein aldetik parteka dadin ahalbidetzeko, supermerkatu bakoitzeko autogestioa erraztuz eta kate guztiko prozesuak azkartuz. Gailu berrien artean ditugu, besteak beste, kutxa lerroa, balantzak, edo papera ordezkatuz administrazio-kudeaketa errazten duten tableta elektronikoen erabilera. Honek guztiak prozesuak optimizatzea eta dendaren kudeaketa denbora errealean ezagutzea ahalbidetzen du, erabakiak hartzea erraztuz eta bizitasun handiagoa lortzen lagunduz, bereziki produktu freskoen kudeaketan.

Supermerkatua irekitzeko ordutegia honako hau da: astelehenetik larunbatera, 9etatik 21:30etara. Eta badu aparkalekua, ibilgailu pribatuan lekualdatzen diren bezero guztien erosketa gauzatzea errazteko. Halaber, etxerako zerbitzua eta online erosketa gaitu ditu Mercadonak.

Irekitze berri honi esker, Mercadonaren bezeroek konpainiak bakarrik erabiltzen duen B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika ezagunaren onurak jasoko dituzte. Produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatzean datza, kalitate gorena mantenduz eta era jarraituan. Honen bitartez, eskaintza eraginkorra eskaini diezaieke konpainiak bezeroei, kalitate handienaz eta ahalik eta prezio baxuenean, edozein delarik ere produktuaren ekoizlea.

Denda Eraginkor Eredu Berri honen arabera 126 denda eraberritzea aurreikusten du Mercadonak 2017ko ekitaldian, 180 euro inbertituz Espainia osoan barrena; horrez gain, 5 milioi euro inbertituko ditu hobekuntza informatikoen I+G+Ban.

Mercadona Madrilgo Erkidegoan

Hiru supermerkatu hauek abian jarriz, Madrilgo Erkidegoaren alde egiten duen apustu irmoa berresten du Mercadonak. 2016ko ekitaldia ixtean 179 denda zituen bertan, eta kontratu egonkor eta kalitatezkoa duten 9.760 lagunek osatutako langile-taldea. Konpainiak, era berean, erkidego honetako 347 ETErekin du merkataritza harremana, eta 1.469 milioi euroko erosketak egin izan dizkie madrildar hornitzaileei.

Mercadonaren supermerkatu eraginkor berriaren kokalekua, Peñalara de Aravaca kalea, 15 helbidean (Madril):

Mercadonaren supermerkatu eraginkor berriaren kokalekua, Manuel Machado kalea, 10 helbidean (Madril):

Mercadonaren supermerkatu eraginkor berriaren kokalekua, ABC Serrano merkataritza-zentroan (Madril):