Mercadonaren logo berria, supermerkatu bateko ate berde berrietako baten gainean.

Nafarroa – Mercadonak Denda Eraginkorraren Eredu berria inauguratu du Iruñeko Ansto Azkarreren etorbidean

2017ko abuztuaren 18a
  • Denda berri hau teknologikoki erabat konektatuta dago, eta diseinu eta atal zeharo berrituak ditu. Haien bidez, bezeroen erosketa-esperientzia osoa hobetuko du, eta energia-kontsumoa % 40raino aurreztuko ohiko dendekin alderatuta.
  • Saltoki eraginkor berri hori irekitzeko, 700.000 euro baino gehiagoko inbertsioa behar izan da, eta 40 langile ditu, lan egonkor eta kalitatekoarekin.
  • Batez beste, 73 hornitzailek hartu dute parte eraikitze-lanetan, eta 195 pertsonari eman zaie lana eraikitze-fasean. 

Mercadonak supermerkatu berri bat ireki du gaur Iruñean; zehazki, Antso Azkarraren etorbideko 22. zenbakian, Iturrama Berriaren eremuan. Mercadonaren denda eraginkorraren eredu berriko supermerkatu hori irekitzeko, 700.000 euro baino gehiagoko inbertsioa behar izan da, eta 40 langile ditu, lan egonkor eta kalitatekoarekin.

73 hornitzailek hartu dute parte eraikitze-lanetan, eta 195 langile aritu dira eraikitze-fasean. Diseinu berria du dendak, eta diseinu horrekin hobetu egiten dira banaketa, dekorazioa eta atal guztien antolaketa, bere “Nagusien” erosketa-esperientzia hobetu eta optimizatzeko (konpainiak bezeroei deitzen die “Nagusi”).

Mercadonaren Iruñeko denda eraginkor berriak 1.500 metro karratuko salmenta-aretoa du, eta diseinu erabat berritua aurreko denda-ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan. Espazio diafanoen alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko.

Nobedadeak atal guztietan

Nobedadeak ditu atal guztietan, eta onurak dakartza nola “Nagusientzat” (bezeroak), hala langile, hornitzaile eta gizartearentzat. Adibidez, sarrera berria du, beira bikoitzekoa, haize-lasterrak saihesteko; berariazko apalak daude esne freskoarentzat eta zuku hoztuentzat; haragiarentzat akabera-gune berri bat; erakustoki zentral bat dago lurrindegian, kosmetika espezializaturako; erakustoki berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako; eta laranja-zukua unean bertan egiteko makina bat.

Mercadonaren denda eraginkorraren eredu berri honekin, zerbitzu hobea ere eskaini nahi da, bezeroek erosketak errazago egiteko; horretarako, fruta- eta barazki-korridoreak zabaldu egin dira, eta saski-modelo berri bat eta erosketa-orgaren bi modelo ezarri dira, askoz ergonomiko eta arinagoak.

Horrez gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri horrek askotariko neurriak ditu, ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Kutxako altzari berria diseinatzeko, Valentziako Biomekanika Institutuaren laguntza izan du Mercadonak. Horrez gain, eremu komunak ditu, langileak, atseden hartzen dutenean, erosoago ibiltzeko. Jangela ekipatuago dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalago eta erosoagoak dira.

Energia-aurrezpena eta kudeaketa erabat informatizatua: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari dagokionez, hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, horma eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat jarri da, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko. 

Halaber, Mercadonaren denda-eredu berri hau teknologikoki erabat konektatuta dago, eta gailu elektroniko eta lankidetza-tresna berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta tableta elektronikoak erabiltzea paperaren ordez kudeaketa administratiboak egiteko. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta denbora errealean izateko dendaren kudeaketaren berri. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—. 

Supermerkatua astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 9:00etatik 21:30era. Horrez gainera, erosketa etxera eramateko zerbitzua ematen du Mercadonak, bai eta erosketa online egiteko aukera ere, webgunearen bidez: info.mercadona.es.

Saltoki berrian ere, bezeroek Mercadonaren BPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagunaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, kalitate onenarekin eta modu iraunkorrean. Horri esker, produktu-aukera eraginkor bat eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenean eta ahalik eta preziorik txikienean.

Mercadonak asmoa du 1017an 180 milioi euro inbertitzeko, denda eraginkorraren eredu berri horrekin eraldatzeko eta berritzeko Espainia osoan banatuta dauden 126 denda, eta 5 milioi euro inbertituko ditu I+G+Ban, hobekuntza-informatiko berrietan.

Mercadona Nafarroan

Mercadonak irmo eusten dio Nafarroan egin duen apustuari, eta jada 11 saltoki ditu: hiru Iruñean (Gipuzkoa etorbidean, San Jurgi etorbidean, eta, gaurtik aurrera, Antso Azkarraren etorbidean) eta bana Antsoainen, Arangurenen, Barañainen, Burlatan, Eguesibarren, Lizarran, Tafallan eta Tuteran. Denda guztietako langileak batuta, 456 dira guztira; kalitateko lan egonkorra dute.

Gainera, harreman komertzialak ditu erkidego honetako 667 enpresa txiki eta ertainekin, eta 270 milioi euroren erosketak egin dizkie 2016an hornitzaile nafarrei, iaz baino % 25 gehiago. Mercadonaren nekazaritzako elikagaien hornitzaileen eta tokiko produktuen alde egindako apustuaren adibide batzuk: milioi bat kilo alkatxofa erosi dira, Tuterakoak —% 42ko hazi da erosketa, beraz, aurreko kanpainarekin alderatuta—; 4.000 kilo esparrago zuri ere erosi dira, Nafarroa AGBkoak; 4,2 milioi kilo tipula, bai eta 400.000 kilo baino gehiago piper gorri eta berde ere.

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, premiazko produktuen 227,9 tona eman ditu doan, lankidetzan jardunez Nafarroako Elikagai Bankuarekin, Ilundain Haritz Berri fundazioarekin, Iruñeko Behartsuen Haurridetxoekin eta Paris 365 jangela solidarioarekin.