Mercadonaren Rivas Vaciamadrideko denda eraginkor berria

Madril - Mercadonak beste denda eraginkor bat zabaldu du Rivas Vaciamadriden

2022ko otsailaren 10a
  • Denda berria irekitzeak kalitateko 29 lanpostu egonkor sortzea ekarri du berekin.
  • Atal guztietan ditu nobedadeak denda eraginkor berriak, ingurumenari, teknologiari eta zerbitzuari dagokienez bezeroek are hobeto eta gusturago egin dezaten erosketa.
  • 3,7 milioi euroko inbertsioa egin da supermerkatu berrian; 40 hornitzailek hartu dute parte eraikitze-lanetan, eta 229 lagun baino gehiago aritu dira obra-fasean.

Mercadonak beste supermerkatu eraginkor bat inauguratu du Rivas Vaciamadriden (Madril), Lolo Rico kaleko 4.ean. Denda Eraginkorraren Eredu Berriari jarraituz, zerbitzuaren bikaintasuna sendotzeaz eta bezeroen erosketa-esperientzia optimizatzeaz gain, supermerkatu berriak berrikuntza ugari dakartza, guztiontzat onuragarriak, bai “Nagusi”entzat (bezeroentzat), bai langileentzat, hornitzaileentzat eta gizartearentzat.

Izan ere, atal guztietan ditu nobedadeak saltoki berriak. Besteak beste, badu urdaitegi berri bat, urdaiazpikoa ebakitzeko eta janaria hutsean ontziratzeko aukera ematen duena; erakustoki zentral bat lurrindegian, kosmetika espezializaturako; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat; sushi-espezialitateak; labeko atal berri bat, ogia xerratan mozteko makina bat eta pastel hoztuak ere badituena; eta erakustoki berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako.

Rivas Vaciamadrideko denda eraginkorraren labe-eremuaRivas Vaciamadrideko supermerkatu eraginkorreko Labeko atala.

Mercadonaren Rivas Vaciamadrideko denda eraginkorraren barnealdeaRivas Vaciamadrideko supermerkatu eraginkorreko Lurrindegi atala.

Halaber, Jateko Prest atal berria jarri da saltokian, eta jateko prest dauden platerak eskaintzen dira bertan. Plater horiek guztiak material naturalekin egindako ontzietan datoz (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak).

Rivas Vaciamadrideko supermerkatuak, beste zenbait hobekuntzaren artean, sarrera berria du, beira bikoitzekoa, haize-korronteak saihesteko; korridore zabalagoak; atsedengune bat dendan bertan, aulki eta mahaiekin, “nagusi"ek plater prestatu berriak jan ditzaten eta edari hotzak har ditzaten; eta erosketako orga-modelo berri bat, eta saski-estiloko orga berri bat, askoz arinagoak eta ergonomikoagoak.

Rivas Vaciamadrideko supermerkatu eraginkorreko Mahai eta Aulkien atalaRivas Vaciamadrideko denda eraginkorreko atsedengunea, aulki eta mahaiekin.

Denda eraginkorren belaunaldi berriko supermerkatu-mota honek 1805 metro karratuko salmenta-aretoa du, eta diseinu erabat berritua aurreko denda-ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan. Halaber, espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko.

Mercadonaren denda eraginkor berri hau eraikitzeko obra-fasean, 40 hornitzaile eta 229 langile jardun dira.

Teknologia eta ergonomia Mercadonako langileentzat

Horrez gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri honek askotariko neurriak ditu ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, Mercadonako kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere baditu dendak, langileak eroso ibil daitezen atsedenaldietan. Jangela ekipamendu egokiz hornituta dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, Mercadonaren Denda Eraginkor berri hau erabat konektatuta dago teknologikoki, eta gailu elektroniko eta lankidetza-tresna berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketaren berri denbora errealean izateko. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—. 

Energia aurreztea: denda ekoeraginkorra

Ingurumenaren arloan, hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu daiteke energia-kontsumoa ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat du, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko. 

Supermerkatua astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 09:00etatik 21:30era. Gainera, 182 ibilgailurentzako aparkalekua du, erosketak egitera ibilgailu pribatuan joaten diren bezeroei laguntzeko. Horrez gainera, erosketa etxera eramateko zerbitzua ematen du Mercadonak, bai eta erosketa online egiteko aukera ere, webgune honetan: www.mercadona.es.

Saltoki berri honetan ere, bezeroek Mercadonaren SPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagunaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, eta kalitate onenarekin beti. Hala, Produktu Aukera Eraginkorra eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenarekin eta ahalik eta preziorik txikienean.

Mercadona Madrilgo Erkidegoan

Mercadonak kalitatezko 595 lanpostu egonkor sortu zituen autonomia-erkidego horretan, eta, ekitaldia amaitzerako, 11.410 langile zituen, guztira. Horrez gainera, konpainiak 172,5 milioi euro inbertitu zituen eskualdeko aktibazio ekonomikoa bultzatzeko. Eskualdeko hornitzaileei dagokienez, gutxi gorabehera 58 Totaler Hornitzaileri erosten dizkie produktuak, eta 2.334 milioi euro bideratu zituen horretarako.

Era berean, konpainiak konpromiso soziala du dendak dauden eta jarduten duen eremuetako bizilagunekin. Madrilgo Erkidegoari dagokionez, joan den ekitaldian, 870 tona premiazko produktu eman zizkien 17 jantoki sozial eta ongintzako erakunderi, 2019an baino % 115 gehiago.

Mercadonaren Rivas Vaciamadrideko supermerkatuaren fatxadaMercadonaren Rivas Vaciamadrideko supermerkatuaren fatxada.

Mercadonaren Rivas Vaciamadrideko supermerkatuaren aparkaleku-eremuaMercadonaren Rivas Vaciamadrideko denda eraginkor berriaren aparkalekua.