Mercadonaren orga berria, hondoan denda baten sarrera duela

Madril – Mercadonak bere Denda Eraginkor Eredu berria txertatzen du Erkidegoko bi zentrotan

2017ko azaroaren 27a
  • Horietako bat, Villaviciosa de Odón-ekoa, lehenengo aldiz irekitzen da, 3,4 euroko inbertsioa jaso ondoren, eta lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 36 pertsonak osatutako langile taldea du. Batazbeste, 90 hornitzailek hartu dute parte eraikuntzan, eta hauek 140 pertsona baino gehiago enplegatu dituzte lanak iraun bitartean. Mercadonak udalerri bereko Móstoles-Villaviciosa errepidean zuen supermerkatua ixtea dakar irekitze honek.
  • Beste kasuan, 1,4 milioiko inbertsioa bideratu du Mercadonak San Agustín de Guadalix-en duen denda osoki eraberritzeko, lanak iraun bitartean 130 pertsona baino gehiago enplegatu dituzten 30 hornitzaileren parte hartzearekin. Lehendik jardunean zegoen langile taldearen jarraipena ziurtatzeaz gain, beste 10 lanpostu sortu ditu konpainiak, egonkorrak eta kalitatezkoak.
  • Bi-biek txertatzen duten supermerkatu eredu berria, teknologikoki guztiz konektatua, bezeroen erabateko erosketa esperientzia hobetzeko diseinua eta osoki eraberritutako atalak aurkezten ditu, eta denda tradizionalekin alderatuz, %40rainoko energia-aurrezpena lortuko da bertan.

Mercadonak bi supermerkatu inauguratzen ditu gaur Madrilgo Erkidegoan, Villaviciosa de Odón-eko Camino Bispo kaleko 1. zenbakian lehen aldiz irekitzen dena, eta San Agustín de Guadalix-eko Félix Rodríguez de la Fuente kaleko 4.ean berrireki dena, konpainiaren Denda Eraginkor Eredu berrira egokitzeko egin zaion osoko eraberritzearen ondoren. Orotara, 4,8 euroko inbertsioa jaso dute lanek, eta eraberritze fasean 270 lagun kontratatu dituzten 120 hornitzaileren parte hartzea izan. Banaketa, apainketa eta atal guztien kokapena hobetzen duen diseinu berri bat aurkezten dute supermerkatu berriek, betiere “Nagusien” -konpainiak bere baitan hala izendatzen ditu bezeroak- erosketa esperientzia hobetu eta optimizatzeko helburuarekin.

Mercadonak Madrilen dituen denda eraginkor berri hauek 1.643 eta 1.658 metro karratuko azalerako salmenta sala dute, hurrenez hurren, eta aurreko denda ereduarekiko guztiz eraberritutako diseinuaz eginda daude, kolore eta material berriak erabiliz supermerkatuari sarbidea ematen dion kanpoko fatxadan zein atal ezberdinen kokapenean. Argiztapen naturala errazten duten espazio zabal eta gardenen alde apustu egiten dute, bai eta kolore beroen aldekoa ere, dendako giroak bata bestearengandik bereizte aldera.

Berritasunak atal guztietan

Ildo beretik, atalez-atal ere badakartzate berritasunak, “Nagusien” (bezeroen), langileen, hornitzaileen, eta gizartearen beraren mesederako. Badituzte, esate baterako, haize-lasterrak saihesteko kristal bikoitzeko sarrera berriak, esne fresko eta zuku hoztuarentzako lerro berri espezifikoak, laranja-zukua unean bertan ateratzeko makina, bukaera-gune berri bat okelarentzat, kosmetika espezializatuarentzako gondola zentral bat lurrindegian, eta oskoldun produktuentzako zein sushi espezialitateentzako erakusmahai berri bat arrandegian, beste berritasun batzuen artean.

Horrez gain, Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berri honek zerbitzurik onena eskaini nahi die bezeroei beren erosketa-ekintza errazteko orduan ere, fruta eta barazkien korridoreak zabalago eginez, eta erosketa-saski modelo berri bat nahiz bi orga modelo berri ezarriz, askoz ergonomiko eta arinagoak.

Era berean, langileen eguneroko lanak errazteko neurri ugari txertatzen ditu supermerkatu eredu berriak, ergonomia hobetu eta gainesfortzuak saihestu nahian. Kutxa-altzari berria diseinatzeko, adibidez, Valentziako Biomekanika Institutuaren laguntza izan du Mercadonak. Supermerkatuak baditu, bestalde, langileek beren aisialdiko momentuez erosotasun handiagoz goza dezaten atondutako gune komunak, jateko gune hornituago bat, eta armairu pertsonal zabalago eta erosoagoak.

Energia-aurrezpena eta guztiz informatizatutako kudeaketa: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari begira hartu diren neurriek %40rainoko energia-aurrezpena lor dezakete denda tradizionalen ereduarekin alderatuz gero. Alde batetik, isolamendu termiko eta akustikoari esker lortu da hau: eraikuntza osagaiak zein horma eta sabaien zabalera optimizatuz, eta energetikoki eraginkorragoak eta ingurumenarekin adeitsuagoak diren izozte-kutxatzarrak erabiliz. Bestetik, LED argiztapen sistema automatizatua du ereduak, guneen eta eguneko orduen arabera erregulatzen dena, kudeaketa energetiko askoz eraginkorragoa lortuz.

Teknologikoki guztiz konektaturik dagoen Mercadonaren Denda Eredu Berri honek, halaber, zenbait gailu elektroniko eta langileen elkarlanerako tresna txertatzen ditu, informazioa dendako edozein aldetik parteka dadin ahalbidetzeko, supermerkatu bakoitzeko autogestioa erraztuz eta kate guztiko prozesuak azkartuz. Gailu berrien artean ditugu, besteak beste, kutxa lerroa, balantzak, edo papera ordezkatuz administrazio-kudeaketa errazten duten tableta elektronikoen erabilera. Honek guztiak prozesuak optimizatzea eta dendaren kudeaketa denbora errealean ezagutzea ahalbidetzen du, erabakiak hartzea erraztuz eta bizitasun handiagoa lortzen lagunduz, bereziki produktu freskoen kudeaketan.

Irekitzeko ordutegia honako hau da bi supermerkatuetan: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:30etara. Biek dute aparkalekua, ibilgailu pribatuz lekualdatzen diren bezero guztien erosketa errazteko. Halaber, etxerako zerbitzua eta online erosketa gaitu ditu Mercadonak.

Beste irekitze hauei esker, Mercadonaren bezeroek konpainiak bakarrik erabiltzen duen B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika ezagunaren onurak jasoko dituzte. Produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatzean datza, kalitate gorena mantenduz eta era jarraituan. Honen bitartez, eskaintza eraginkorra eskaini diezaieke konpainiak bezeroei, kalitate handienaz eta ahalik eta prezio baxuenean, edozein delarik ere produktuaren ekoizlea.

Denda Eraginkor Eredu Berri honen arabera 126 denda eraberritzea aurreikusten du Mercadonak 2017ko ekitaldian, 180 milioi euro inbertituz Espainia osoan barrena; horrez gain, beste 5 milioi euro inbertituko ditu hobekuntza informatikoen I+G+Ban.

Mercadona Madrilgo Erkidegoan

Bi supermerkatu hauek abian jarriz, Madrilgo Erkidegoaren alde egiten duen apustu irmoa berresten du Mercadonak. 2016ko ekitaldia ixtean 179 denda zituen bertan, eta kontratu egonkor eta kalitatezkoa duten 9.760 lagunek osatutako langile-taldea. Konpainiak, era berean, erkidego honetako 347 ETErekin du merkataritza harremana, eta 1.469 milioi euroko erosketak egin izan dizkie madrildar hornitzaileei.

Mercadonak Villaviciosa de Odón-en (Madril) duen supermerkatu eraginkor berriaren kokalekua:

Mercadonak San Agustín de Guadalix-en (Madril) duen supermerkatu eraginkor berriaren kokalekua: