Banc dels Aliments de Barcelona-ri Hacendado esne osoa entregatu zitzaion momentua

Mercadonak 90.000 litro esne eman dizkie dohaintzan Kataluniako Elikagaien Bankuei

2017ko azaroaren 27a
  • Banaketa-kateak El Gran Recapte delakoan ere parte hartuko du, eta Katalunia guztiko 250 denda baino gehiago jarriko ditu lau Elikagaien Bankuen mesedean. 

Mercadona supermerkatu kateak bere marka propioa den Hacendado esne osoaren 90.000 litro eman dizkio dohaintzan Federació Catalana dels Bancs dels Aliments-i.

2010ean hasi zen Mercadona eta Barcelona, ​​Girona, Lleida eta Tarragonako Elikagaien Bankuak barne hartzen dituen Federació Catalana dels Bancs dels Aliments arteko harremana. Elkarlan honek bi alderdi jorratzen ditu: alde batetik, Elikagaien Bankuen eskura jartzen dira Mercadonaren dendak, elikagaiak biltzeko antolatzen dituzten edizioetan; bestetik, premia-premiazko produktuak ematen dizkie dohaintzan konpainiak, behar dituzten pertsonen artean bana ditzaten ongintzazko entitateen bitartez.    

Ildo beretik, hurrengo abenduaren 1ean eta 2an egitekoa den El Gran Recapte delakoaren aurtengo edizioarekin ere kolaboratuko du Mercadonak Katalunia guztiko 250 denda baliatuz, elikagaiak biltzeko gune bana ezarriko direla horietako bakoitzean.

Konpainiak, hortaz, lau Elikagaien Banku hauen eskura jarriko ditu bere dendak, premia-premiazko elikagaien bilketa-gune gisa erabil ditzaten. 2016ko azaroan burutu zen aurreko kanpainian ere, 250 dendaren bitartez parte hartu zuen Mercadonak, eta bezeroek dohaintzan emandako 1.100 tona produktu baino gehiago batu ziren orduan.

Horrez gain, 90.000 litro Hacendado esne osoko ekarpen gehigarria egiten du Mercadonak. Zentzu horretan, Bernat Morales-ek, Kataluniako Mercadonako Kanpo Harremanetako zuzendariak, nabarmendu egiten du Elikagaien Bankuek “elikagaiak bildu eta behartsuenen artean banatzean” gauzatzen duten “eginkizun garrantzitsua”, eta konpainiak 90.000 litro esne ematean egiten duen dohaintza berri hau “gehien behar duten pertsonei laguntzeko egiten dugun ekarpen txiki bat” dela gaineratu du.

Elikagaien Bankuekin lan egiteaz gain, Katalunia guztiko hogeita hamar jantoki sozial baino gehiagori ere ematen dizkie produktuak supermerkatu-kateak. Dohaintza egunero burutzen da, astelehenetik larunbatera, Mercadonak jartzen dituen baliabide logistiko eta humanoei esker, jantoki sozialetako bakoitzera konpainiak berak produktuak eraman, eta kalitate eta segurtasun baldintza hoberenetan entregatzen dituela, bertan boluntarioek oturuntzak presta ditzaten.

Guztira, 1.530 tona elikagai eta beste zenbait produktu eman zizkien dohaintzan iaz Mercadonak Kataluniako askotariko ongintzazko instituzio eta erakunderi, 25.247 erosketa-orga betetzeko adina, alegia.

Goiburuko irudia: Mercadonako langileak, Banc dels Aliments de Barcelona-ri Hacendado esnea dohaintzan ematean.