Federica Montseny kaleko 2.aren eta Toledo kalearen arteko izkinako Mercadona (Leganés)

Madril - Mercadonak beste hiru denda zabaldu ditu Erkidegoan

2021ko abenduaren 13a
  • Madrilgo Padre Damián kaleko denda berria irekitzeak kalitateko 38 lanpostu egonkor sortzea ekarri du berekin, eta 6,8 milioi euroko inbertsioa egin da eraikuntzan.
  • Gaur, Mercadonaren beste bi supermerkatu berri irekiko dira Madrilgo Erkidegoan, Parla eta Leganés herrietan, hain zuzen. Leganésko dendan, 5 milioi euroko inbertsioa egin da, eta 51 hornitzailek hartu dute parte eraikitze-lanetan, non 185 lagun baino gehiago aritu baitira lanean obra-fasean.
  • Bestalde, Parlako denda Maria Zambrano kaleko supermerkatua itxi ondoren zabaldu da, haren ordez; 46 langile ditu, eta 7,9 milioi euroko inbertsioa egin da. 82 hornitzailek hartu dute parte eraikitze-lanetan, eta 205 langile baino gehiago aritu dira obra-fasean. 

Gaur, hiru supermerkatu eraginkor berri inauguratu ditu Mercadonak Madrilgo Erkidegoan: Madrilgo Padre Damián kaleko 7.ean, Leganésko Fútbol kaleko 2.aren eta Natación kalearen arteko izkinan eta Parlako Federica Montseny kaleko 2.aren eta Toledo kalearen arteko izkinan.

Atal guztietan dituzte berrikuntzak supermerkatu berriek. Besteak beste, badute urdaitegi berri bat, urdaiazpikoa ebakitzeko eta janaria hutsean ontziratzeko aukera ematen duena; erakustoki zentral bat lurrindegian, kosmetika espezializaturako; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat; sushi espezialitateak; labe-sail berri bat, ogia xerratan mozteko makina bat eta gozogintza hoztua ere badituena; eta erakustoki berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako.

Halaber, "Jateko Prest” atal berria jarri da saltokietan, eta 35 plater eskaintzen dira bertan. Plater horiek guztiak material naturalekin egindako ontzietan datoz (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak).

Supermerkatuak, beste zenbait hobekuntzaren artean, sarrera berria dute, beira bikoitzekoa, haize-korronteak saihesteko; korridore zabalagoak; atsedengune bat dendan bertan, aulki eta mahaiekin, “nagusi"ek plater prestatu berriak jan ditzaten eta edari hotzak eta kafe beroa har ditzaten; eta erosketako orga-modelo berri bat, eta saski-estiloko orga berri bat, askoz arinagoak eta ergonomikoagoak.

Denda eraginkorren belaunaldi berriko supermerkatu-mota hauetako salmenta-aretoek azalera hauek dituzte: 1.230 metro karratu (Madril), 1.685 (Leganés) eta 1.795 (Parla). Bi solairutan banatuta dago aretoa, eta diseinu erabat berritua du aurreko denda-ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan. Halaber, espazio irekiak lehenetsi dira, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabili dira eremuak bereizteko.

Teknologia eta ergonomia Mercadonako langileentzat

Bestalde, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri horiek askotariko neurriak dituzte, ergonomia hobea izan dezaten eta neurriz gaineko ahaleginik egin ez dezaten. Esate baterako, Mercadonako kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere badituzte dendek, langileak erosoago egon daitezen atseden hartzen dutenean. Jangelak ekipatuago daude, eta aldageletako armairu pertsonalak handiagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, Mercadonaren denda eraginkor berri hauek erabat konektatuta daude teknologikoki, eta gailu elektroniko eta lankidetza-tresna berri batzuk dituzte langileentzat, informazioa dendetako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketaren berri denbora errealean izateko. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki produktu freskoena—. 

Energia aurreztea: denda ekoeraginkorra

Ingurumenaren arloan, hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Bestalde, LED argiztapen-sistema automatizatu bat jarri da saltokietan, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko. 

Supermerkatuak astelehenetik larunbatera egongo dira irekita, 9:00etatik 21:30era. Merkataritza-gunearekin partekatutako aparkalekuak dituzte (175 ibilgailurentzakoa Leganésko dendan, eta 213rentzakoa Parlakoan), erosketak egitera ibilgailu pribatuan joaten diren bezeroei laguntzeko. Horrez gainera, erosketa etxera eramateko zerbitzua ematen du Mercadonak, bai eta erosketa online egiteko aukera ere, webgune honetan: www.mercadona.es.

Denda berri hauekin, bezeroek Mercadonaren SPB (Beti Prezio Baxuak) politika esklusiboaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, kalitate onenarekin eta modu iraunkorrean. Hala, Produktu Aukera Eraginkorra eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenarekin eta ahalik eta preziorik txikienean.

Fútbol kaleko 2.aren eta Natación kalearen arteko izkinako Mercadona (Leganés)Fútbol kaleko 2.aren eta Natación kalearen arteko izkinako Mercadona (Leganés).

Padre Damián kaleko 7.eko Mercadona (Madril)Padre Damián kaleko 7.eko Mercadona (Madril).

Federica Montseny kaleko 2.aren eta Toledo kalearen arteko izkinako Mercadona (Leganés)Federica Montseny kaleko 2.aren eta Toledo kalearen arteko izkinako Mercadona (Leganés).