Jateko Prest atala Mercadonan

Mercadonaren Jateko Prest atalak Gabonetako plateren enkarguak hartuko ditu berriro

2021ko azaroaren 22a
  • Eskaintzen dituen aukeren artean nabarmentzekoak dira kanapeen sorta, oilategiko oilasko betea, txerrikume errea, esneko arkumearen besoa eta masaila gisatuak.
  • Gaurtik abenduaren 28ra arte, bezeroek plater bereziak eska ditzakete jai hauetarako.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Gabonetako plateren enkarguak hartuko ditu berriro, Jateko Prest atalean. Gaurtik abenduaren 28ra arte, “Nagusi"ek (bezeroek) jai hauez gozatzeko salgai dauden aukera ugarietako bat eskatu ahal izango dute atal hori duten dendetan (750 baino gehiago dira).

Produktuen artean, nabarmentzekoa da 18 kanape hotzeko erretilua, zenbait nahasketaz osatua, hala nola izokina eta ezamihilua edo gazta eta pikuak. Plater nagusien artean, berriz, hauek dira nabarmenenak: oilategiko oilasko hezurgabea, hauekin betea: txalotak, boilurra, foie, aranak, brandya eta urdaia; txerrikume errea, erdia; esneko arkumearen besoa, gatzarekin, erromeroarekin, ezkaiarekin eta limoiarekin marinatua; edo masailak ardo beltzaren saltsan gisatuak. Horiek guztiak panadera patatekin eta tipula txiki konfitatuekin zerbitzatzen dira.

Jateko Prest atala MercadonanJateko Prest atala Mercadonan.