Mercadonaren Mataróko supermerkatu berria

Bartzelona - Mercadonak supermerkatu eraginkor berria ireki du Matarón

2021ko azaroaren 22a
  • Denda berriarekin, kalitateko 28 lanpostu egonkor sortu dira.
  • Bost milioi euroko inbertsioa egin da, eta 50 hornitzailek hartu dute parte haren eraikitze-lanetan, zeinek 140 laguni eman baitiete lana obra-fasean.
  • Erabat konektatuta dago teknologikoki, eta denda eraginkorraren eredu berriari jarraitzen dio; beraz, erosketa-esperientzia optimizatzen du, eta energia-kontsumoa % 40 murrizten.
  • Saltoki berri honekin, konpainiak 251 supermerkatu ditu Katalunian, eta horietako 175ek ezarria dute jada denda eraginkorraren eredu berria.

Mercadonak supermerkatu eraginkor berri bat ireki du gaur Matarón; zehazki, Can Solereten (Ronda dels Països Catalans). Denda berri honek kalitatezko 28 lanpostu egonkor sortzea ekarri du berekin, eta 5 milioi euroko inbertsioa. Bestalde, 50 hornitzailek hartu dute parte eraikitze-lanetan, eta 140 langile aritu dira eraikitze-fasean.

Supermerkatu berria konpainia-kate osoan ezartzen ari den denda eraginkorraren eredu berrikoa da, eta hobekuntzak dakartza, bai “Nagusi"entzat (hala deitzen die bezeroei Mercadonak barruan), bai langileentzat, hornitzaileentzat eta gizartearentzat. Horregatik, denda berriak atal guztietan ditu nobedadeak. Besteak beste, badu urdaitegi berri bat, urdaiazpikoa momentuan ebakitzeko eta hutsean ontziratzeko aukera ematen duena; erakustoki zentral bat lurrindegian, kosmetika espezializaturako; laranja zukutu berriaren zerbitzu bat; labe-sail berri bat, ogia xerratan mozteko makina bat eta gozogintza hoztua ere badituena; sushi-espezialitateak; eta erakustoki berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako. 

Halaber, "Jateko Prest” atal berria jarri da saltokian, eta eramateko janari prestatuaren 35 plater eskaintzen dira bertan. Plater horiek guztiak material naturalekin egindako ontzietan datoz (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak).

Denda eraginkorren belaunaldi berriko supermerkatu honek 1.630 metro karratuko salmenta-aretoa du, eta diseinu erabat berritua aurreko denda-ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai sartzeko kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan. Gainera, espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko.

Energia aurreztea: denda ekoeraginkorra

Ingurumenaren arloan, hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa, ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat du supermerkatuak, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko.

Supermerkatu hau astelehenetik larunbatera egongo dira irekita; urritik maiatzera, 09:00etatik 21:00etara (neguko ordutegia), eta ekainetik irailera, 09:00etatik 21:30era (udako ordutegia). Horrez gainera, erosketa etxera eramateko zerbitzua du Mercadonak, bai eta erosketa online egiteko aukera ere, webgunearen bidez: www.mercadona.es.

Saltoki berri honetan ere, bezeroek SPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagun eta esklusiboaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, eta kalitate onenarekin beti. Hala, Produktu Aukera Eraginkorra eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenarekin eta ahalik eta preziorik txikienean.

Teknologia eta ergonomia langileentzat

Horrez gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri honek askotariko neurriak ditu ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere baditu dendak, langileak eroso ibil daitezen atsedenaldietan. Jangela ondo ekipatua dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, denda eraginkor berri hau erabat konektatuta dago teknologikoki, eta gailu elektroniko eta tresna kolaboratibo berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketaren berri denbora errealean izateko. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—.

Mercadona Katalunian

2020ko ekitaldiaren amaieran (horiek dira eskura ditugun azken datuak), Mercadonak 3.981 milioi euroko erosketa-bolumena izan du Katalunian. Kopuru hori Kataluniako ekoizle-sarearen alde konpainia egiten ari den lan iraunkorraren isla da. 2020a 14.615 langilerekin bukatu du, eta guztiek dute enplegu egonkor eta kalitatezkoa.

Denda eraginkorraren eredu berriari dagokionez, 2017an hasi zen Katalunian ezartzen, Masquefa udalerriko supermerkatua eraberritu zuenean. Gaur den egunean, konpainiak 251 supermerkatu ditu Katalunian, eta horietako 175ek ezarria dute jada eredu berria.

Mataróko Mercadonaren barnealdea, Fruta eta Barazkien ataleanFruta eta Barazkien atala Mercadonaren Mataróko supermerkatuan.

Mercadonaren Mataróko supermerkatu berriaren kanpoaldeaMercadonaren Mataróko denda eraginkorraren fatxada.

Mercadonaren Mataróko denda eraginkorraren kanpoaldeaMercadona supermerkatu berria Matarón.