Kontsumo Ohiturei buruzko 2021eko Inkesta

Kontsumitzaile Elkarteen Partaidetza Mahaiak 'Erosketa eta Kontsumo Ohiturei buruzko 2021eko Inkesta'ren emaitzak aurkeztu ditu

2021ko abenduaren 01a
  • Inkestaren emaitzak Espainia osoko 3.500 familiak 2021eko lehen seihilekoan emandako iritzietan oinarritzen dira.
  • Emaitzen arabera, Espainiako kontsumitzaileak jasangarria izan nahi du, baina ez aurrekontuaren bizkar, eta kalitatea da produktua eta establezimendua aukeratzeko faktore garrantzitsuenetako bat.
  • Mercadonak parte hartzen du Kontsumitzaile Elkarteen Partaidetza Mahaian (MPAC), CECU, FUCI, UNAE eta CAUCE elkarteen eta erabiltzaileen konfederazio eta federazioekin batera.

Kontsumitzaile Elkarteen Partaidetza Mahaiak (MPAC) "Erosketa eta Kontsumo Ohiturei buruzko 2021eko Inkesta"ren emaitzak aurkeztu ditu. Inkesta horretan, Espainia osoko 3.500 familiak hartu dute parte. Inkesta 2021eko lehen seihilekoan egin zuen MPACek, hots, CECU, FUCI, UNAE eta CAUCE kontsumitzaile- eta erabiltzaile-elkarteen konfederazioek eta federazioek eta Mercadonak osatutako lantaldeak.

Bideoa gaztelaniaz

Aurtengo helburu nagusietako bat Espainiako kontsumitzaileek jasangarritasunari buruz zer ezagutza, konpromiso eta inplikazio duten jakitea zen. Emaitzen arabera, kontsumitzaileak jasangarritasunaren alde egiten du, baina ez edozein preziotan. Inkestatutakoen % 93k onartzen dute biztanleen erosteko eta kontsumitzeko ohiturek eragina dutela ingurumenean.

Ingurumen-kontzientzia gero eta handiagoa da, eta gizartea hondakinak birziklatzearen eta bereiztearen alde dago. Emaitzetan ikusten da, era berean, areagotu egin direla elikagaiak alferrik galtzearen kezka eta horren kontrako jarrera.

Dokumentua euskaraz

Encuesta Hábitos de Consumo 2021

Descargar

 

Emaitza nagusiak

Hauek dira ‘Kontsumo Ohiturei buruzko 6. Inkestaren’ emaitza nagusiak:

  • Elikagai funtzionaletara gehiago jotzen da, dieta osatzeko.
  • Lehen baino gehiago dira etiketetan informaziorik aurkitzen ez dutela dioten eta etiketak hobetzeari beharrezko deritzoten inkestatuak.
  • Kontsumitzaileak badaki zer alde dagoen iraungitze-dataren eta hobetsitako kontsumo-dataren artean, baina inkestatutakoen % 59k aitortu dute iraungitze-data gainditu ondoren kontsumitzen dituela produktuak.
  • Jendeak konfiantza handiagoa du onlineko merkataritzan, baina oraindik ez dago sendotuta.
  • Inkestatutako hamar pertsonatik sei ez dira posizio ahulean sentitzen kontsumitzaile gisa berdintasun-kondiziotan jarduteko.
  • Kontsumitzaileak garrantzi handia ematen dio kalitateari, gertutasunaren eta prezioaren gainetik.

MPACi buruz

CECU, FUCI, UNAE eta CAUCE kontsumitzaile- eta erabiltzaile-elkarteen konfederazio eta federazioek eta Mercadonak osatzen duten eztabaida-foro eta lantalde bat da Partaidetza Mahaia (MPAC). MPAC 2014an sortu zen, eta aldian behin elkartzen da egunerokotasuneko gaien, joera berrien eta kontsumo-ohituren inguruan eztabaidatzeko, elkarrekin irtenbideak proposatzeko kontsumoaren eremuan, eta loturak ezartzeko administrazioaren, kontsumitzaileen eta enpresa-esparruaren artean.