Las Palmas Kanaria Handikoan dagoen Nuestra Señora del Carmen Jantoki Sozialari entrega egiteko momentua.

Kanaria Handiko Las Palmaseko Nuestra Señora del Carmen Jantoki Sozialarekin lan egiten du Mercadonak

2017ko urriaren 16a
  • Konpainiak premia-premiazko produktuak emango dizkio egunero dohaintzan Jantoki Sozialari, eta honek behar handiena dutenen artean banatuko ditu. 

Elkarlana abiatu dute Mercadona supermerkatu-kateak eta Nuestra Señora del Carmen Jantoki Sozialak, premia-premiazko elikagaiak egunero entregatzeko xedearekin, behar handiena dutenen artean banatuak izan daitezen, GKE horrek bere jantokiaren bitartez betetzen duen zerbitzu sozial handia baliatuz.

Goizeko lehen orduan burutzen da dohaintza, Mercadonak berak jartzen dituen baliabide gizatiar eta logistikoak baliatuz. Prestatzeko edota kontsumitzeko kalitate eta elikadurazko segurtasun baldintza hoberenetan entregatzen dira produktuak.

Produktu galkorren lehen entrega aurreko urriaren 11 asteazkenean egin zen. Han zegoen Sor Mª del Carmen Navarro Jantoki Sozialeko arduraduna, eta hauxe adierazi zuen, Mercadonaren elkarlana eskertze aldera: “Mercadonarekin, aurten lehenago heldu dira Gabonak gure Jantoki Sozialera”.

Era berean, Nuestra Señora del Carmen Jantoki Sozialak ematen duen zerbitzu solidarioaren garrantzia nabarmendu nahi du Mercadonak, bertan egunero eskaintzen baitira behartsuenentzako oturuntzak. Konpainiak honako hau adierazi du, Arcadio Peñate Kanpo Harremanetako Probintziako Zuzendariaren bitartez: “Sor Mª del Carmen Navarrori eta beraren talde guztiari agertu duten gogoa eskertu nahi diegu. Eta azpimarratzekoa da jantokiaren instalazioen kalitatea ere. Egoera zailean dauden pertsonei egunero ematen dieten zerbitzu ordainezina ikusteko modua izan dugu han. Kolaborazio honekin, lan hori pixka bat eramangarriagoa izan dadin ekarpen bat egin izana espero dugu. Mercadonaren aldetik, biziki eskertzen dugu gure bezeroen, langileen eta boluntarioen baterako esfortzua, guztion artean lortu baitugu elkartasuneko ekintzak premiazko egoera bat jasaten ari diren herrikideen mesedeko laguntza erreal eta eraginkor bilaka daitezen.

2016an zehar, 311 tona premia-premiazko produktu baino gehiago eman zizkien dohaintzan Mercadonak Kanarietako Elikagaien Bankuei eta Jantoki Sozialei. Las Palmaseko probintzian, zehazki, Las Palmaseko Elikagaien Bankuarekin, Kanaria Handiko Caritasekin, Fuerteventurako El Refugio Majorero eta Lanzaroteko Flora Acoge Kanariar Fundazioarekin lan egin zuen.

2017ko irailera arte, 6.900 tona premia-premiazko produktu baino gehiago eman dizkie Mercadonak dohaintzan Espainia guztiko 138 ongintzazko entitateri, 116.595 erosketa-orga betetzeko adina, alegia.

Goiburuko irudia: Aarón, Mercadonako langilea, Mª del Carmen Navarrorekin, Nuestra Señora del Carmen Jantoki Sozialeko (Las Palmas Kanaria Handikoa) arduradun denarekin.