Errafiazko poltsa bat, Mercadonaren supermerkatu bateko kutxan betetzen ari dela

Mercadonak 4.000 kilo elikagai entregatzen dizkio Huelvako Elikagaien Bankuari

2017ko urriaren 18a
  • Konpainiak probintzia horretako bost jantoki sozialekin lan egiten du, eta egunero ematen dizkie premia-premiazko produktuak.

Mercadona supermerkatu-konpainiak, Huelvako Elikagaien Bankuarekin sinatu duen elkarlanerako hitzarmenaren markoan, premia-premiazko 4.000 kilo produktu entregatu ditu behar handiena duten pertsonen artean banatuak izan daitezen, Elikagaien Bankuarekin lan egiten duten zenbait ongintzazko entitate tarteko.

Hitzarmen horri jarraikiz, gainera, Mercadonak berriz ere engaiatu da Elikagaien Bankuak 2017an zehar beraren supermerkatuetan antolatu dituen Kilo Operazioetan, konpainiaren 20 dendak hartu dutela parte.

Huelvako Elikagaien Bankuaren aldetik, horren presidente den Juan Manuel Diaz “gure entitatearen egitasmoari ekarpena egiten dioten Mercadonaren moduko enpresekiko oso esker oneko” azaldu zen.

Nabarmentzekoa da, bestalde, konpainiak bere gizarte ekintzarako plana garatzen jarraitzen duela, Huelvako hainbat instituzio eta entitate sozialei ematen dien babesaren bitartez. Probintzia horretan, izan ere, Huelva hiriburuko Virgen de la Cinta Jantoki Sozialarekin eta Lepe, Cartaya eta Ayamonteko jantoki sozial banarekin lan egiten du, bai eta horiei duela gutxi batu zaien Isla Cristinako Manos Solidarias Jantoki Sozialarekin ere. Supermerkatu-konpainiak, halaber, aurtengo abenduaren 1ean eta 2an egingo den Bilketa Handia delakoan ere kolaboratu behar du Huelvako Elikagaien Bankuarekin. Orotara, 147.000 kilo elikagai baino gehiago entregatu dizkie Mercadonak 2016an zehar Huelvako probintziako hainbat entitate soziali.