Mercadonaren Blanesko supermerkatu eraginkorraren kanpoaldea

Girona - Mercadonak 70 milioi eurotik gora inbertitu ditu 2017-2023 aldian Gironako eskualdeetako denden sarea hedatzeko eta hobetzeko

2023ko abenduaren 05a
  • Konpainiak berriz ireki du, azaroan, Ripollgo supermerkatua, erabat eraberrituta; 2,5 milioi euroko inbertsioa egin da lan horietan.
  • Eraberritze horrekin, Mercadonak Gironako eskualdeetan dituen 28 supermerkatuetatik 21 dira dagoeneko denda eraginkorraren eredu berrikoak.
  • Denda eraginkorraren eredu berriak bezeroaren erosketa-esperientzia optimizatzen du, eta energia-kontsumoa % 40 ere murrizten, ohiko denden aldean.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Gironako eskualdeetan inbertitzen jarraitu du. Inbertsio-ahalegin horri esker, 2023aren amaierarako 70,7 milioi eurotik gora bideratuak izango ditu —2017an hasi zen— bere denda-sarea hedatzeko eta hobetzeko. Denda-katearen helburua da denda eraginkorraren eredu berria ezartzen jarraitzea. Eredu horrek bezeroen erosketa optimizatzen du, eta aukera ematen du energia-kontsumoa % 40 ere murrizteko.

Konpainia 2017ko ekainean hasi zen denda eraginkorraren eredu berria Gironako eskualdeetan ezartzen, Sant Feliu de Guíxolsen duen supermerkatua eraberritu zuenean. 2017tik gaur arte, 18 supermerkatu eraberritu ditu eta 3 berri ireki (hirurak lehendik zeuden supermerkatu batzuen ordezkoak dira, lehengoak ez baitziren egokitzen eredu berriak eskatzen dituen kalitate-estandarretara; adibidez, Blanesen Planteran dagoenak Europa etorbidean eta N-II errepidean Mas Borinot-en zeudenak ordeztu ditu).

Eraberritzeei dagokienez, Sant Feliu de Guíxolsko Mercadonaz gain —Gironako eskualdeetan denda eraginkorraren eredu berria izan zuen lehena—, honako herri hauetako supermerkatuak ere eraberritu dira: Figueres (2), Palafrugell (1), Cassà de la Selva (1), Palamós (1), Lloret de Mar (1), L’Escala (1), Castelló d'Empúries (1), Santa Coloma de Farners (1), Banyoles (1), Castell-Platja d’Aro (1), Salt (Salteko azokako Mercadona), Olot (Sant Joan de les Abadesseseko errepidekoa) eta Girona hiriko Barcelona kalekoa, Josep Tarradellas etorbidekoa eta Riu Güell kalekoa.

Zehazki, azaroan, Ripoll udalerriko Devesa del Pla-n dagoen supermerkatua ireki du berriro, 2,5 milioi euroko inbertsioa eskatu duen erreforma integral baten ondoren. 40 obra-hornitzailek parte hartu dute, eta 90 pertsona baino gehiagori eman diete lana eraberritze-fasean zehar. Irekiera honekin, Mercadonak Gironako eskualdeetan dituen 28 supermerkatuetatik 21 dira dagoeneko denda eraginkorraren eredu berrikoak.

Supermerkatua astelehenetik larunbatera egongo da irekita; urritik maiatzera, 09:00etatik 21:00etara (neguko ordutegia), eta ekainetik irailera, 09:00etatik 21:30era (udako ordutegia). Etxerako zerbitzua eta www.mercadona.es webgunean onlineko erosketa erabiltzeko aukera ere gaitu ditu.

Denda eraginkorraren eredu berriak hauek ditu, besteak beste: urdaitegi bat, urdaiazpikoa ebakitzeko eta janaria ontziratzeko aukera ematen duena; erakustoki zentral bat lurrindegian, kosmetika espezializaturako; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat; sushi espezialitateak; labeko atal bat, ogia xerratan mozteko makina bat eta pastel hoztuak ere badituena.

Halaber, Jateko Prest atala jarri da saltokian, eta eramateko janari prestatuaren 35 plater eskaintzen dira bertan. Plater horiek guztiak material naturalekin egindako ontzietan datoz (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak).

Supermerkatu eraginkorren belaunaldi berri honek diseinu erabat berritua du, aurreko saltoki-modeloekin alderatuta; kolore eta material berriak erabili dira, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadetan, bai atalen banaketan. Bestalde, espazio handi eta garbiagoak jarri dira, argi naturala errazago sar dadin. Beira bikoitzeko sarrera bat ere badu, haize-lasterrak saihesteko, eta korridore zabalagoak eta bi orga-modelo, askoz ergonomikoagoak eta arinagoak.

Energia aurreztea: denda ekoeraginkorra

Ingurumenaren arloan, hartu diren neurriei esker, % 40 ere murriztu da energia-kontsumoa, ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat du supermerkatuak, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko.

Teknologia eta ergonomia langileentzat

Horrez gainera, langileen eguneroko lana errazteko, supermerkatu-eredu berriak askotariko neurriak ditu, ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere badituzte dendek, langileak erosoago egon daitezen atseden hartzen dutenean. Jangelak ekipatuago daude, eta aldageletako armairu pertsonalak handiagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, denda eraginkor berri hau erabat konektatuta dago teknologikoki, eta gailu elektroniko eta tresna kolaboratibo berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketaren berri denbora errealean izateko. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—.

Konpainia 2017an hasi zen denda eraginkorraren eredu berria Katalunian ezartzen, Masquefa udalerriko supermerkatua eraberritu zuenean eredu horretara egokitzeko (2017ko otsaila), eta azken ekitaldiaren itxieran (2022) dagoeneko 187 supermerkatu eraginkor zituen, 250etik.

Mercadonaren Blanesko (Girona) supermerkatu eraginkorraren kanpoaldea, obretan ari ziren bitarteanMercadonaren Ripollgo dendaren kanpoaldea (Girona).

Mercadonaren Ripollgo supermerkatua (Girona)Girona hiriko Barcelona kaleko supermerkatuaren barrualdea, denda eraginkorraren eredu berrikoa.

Mercadonaren denda eraginkorraren eredu berria GironanMercadonaren Ripollgo supermerkatuaren kanpoaldea; Gironako eskualdeetan eredu berria ezarri den 21 dendetako bat da.

Mercadonaren Ripollgo supermerkatua, denda-eredu berrikoaMercadonaren Blanesko supermerkatu eraginkorraren kanpoaldea, Mallorca, Menorca eta Avenida Catalunya kaleen artean, obretan ari ziren bitartean.