Mercadonaren supermerkatu ekoeraginkor berria Vigon (Pontevedra)

Pontevedra - Mercadonak supermerkatu ekoeraginkor berria ireki du Vigon

2023ko azaroaren 30a
  • 1.520 metro karratuko salmenta-azalera du, eta 75 ibilgailurentzako aparkalekua, haietako 2 ibilgailu elektrikoentzat.
  • Denda berriak 45 laguni emango die lana, eta 30 kontratazio berri egin dira.
  • Obran 50 hornitzailek hartu dute parte, 70 pertsona enplegatu dira obretan, eta 1,8 milioi euroko inbertsioa ekarri du horrek.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak supermerkatu eraginkor berria ireki du Vigon (Pontevedra); zehazki, Rúa Marqués de Valterra eta Rúa Jacinto Benavente bitartean. 1,8 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin da proiektu honetan; 50 hornitzailek hartu dute parte, eta 70 lagun aritu dira obra-fasean.

Vigoko supermerkatuak 1.520 metro karratuko salmenta-azalera du, eta badu Jateko Prest atala. Han, “Nagusi”ek (bezeroek) edari hotzak eta jateko prest dauden platerak izango dituzte, material naturalekin egindako ontzietan zerbitzatuak (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak).

Dendak 75 ibilgailurentzako aparkalekua du (haietako 2 ibilgailu elektrikoentzat), eta, beste hobekuntza batzuen artean, kristal bikoitzeko sarrera berri bat du, aire-korronteak eragozteko, eta korridore zabalagoak eta aulki eta mahaiak dituen atsedengune bat, non “Nagusi”ek plater prestatu berriak kontsumitu baititzakete edari fresko batekin lagunduta.

Inaugurazio honekin, Mercadonaren Galiziako 61 supermerkatuetatik 52k jada ezarria dute eredu eraginkorra. Denda horiek espazio zabalagoak eta gardenagoak dituzte, argi naturala sartzea errazten dutenak, eta kolore eta material berriak, bai kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan.

Energia-aurrezpena eta karbono dioxidoaren murrizketa

Ingurumenaren arloan, hartu diren neurriei esker, % 40raino murrizten da energia-kontsumoa, ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri, eraginkorragoak. LED argiztapen-sistema automatizatu bat du supermerkatuak, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia egokiago kudeatzeko.

Langileen eguneroko lanak errazteko (45 langile denera, haietatik 30 lanpostu sortu berrietan), supermerkatu berri honek askotariko neurriak ditu ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere baditu dendak, langileek erosotasun handiagoa izan dezaten atsedenaldietan.

Mercadona Galizian

Mercadonak 61 denda ditu Galizian, eta 2.661 langile, denak kalitatezko enplegu egonkorrarekin. 2022an, 1.641 milioi euroren erosketak egin zizkien Galiziako hornitzaileei, eta 22,4 milioi euro inbertitu zituen erkidegoan.

Ekintza Plan Sozialaren barruan, Mercadonak lan handia egiten du talde behartsuenei laguntzen dieten gizarte-entitateen alde. Hala, azken urtean, 2.496 tona premiazko produktu eman zizkien Galiziako jantoki sozialei eta beste erakunde batzuei, hala nola Elikagai Bankuei, jantoki sozialei eta Caritasi, aurreko urtean baino % 22 gehiago. Supermerkatu berri honetatik, konpainiak premiazko produktuak emango dizkio egunero Vigoko Elikagai Bankuari, hala nola haragia, fruta, barazkiak, arraina eta esnekiak, kontsumorako egokiak direnak baina saltzeko ez, eta, hala, erakundeak eskualdean egiten duen lan solidarioari lagunduko dio.

Jateko Prest atala Vigoko Mercadonan (Pontevedra)Jateko Prest atala Vigoko Mercadonan (Pontevedra).

Mercadonaren supermerkatu ekoeraginkor berria Vigon (Pontevedra)Mercadonaren Vigoko (Pontevedra) supermerkatu ekoeraginkor berriaren sarrera.