Mercadonaren logo berria

Gipuzkoa – Mercadonak bere lehen denda inauguratzen du Donostian

2017ko abenduaren 04a
  • Konpainiak Donostian duen lehen denda izateaz gain, Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berrira egokiturik Euskadin irekitzen duen lehena ere bada.
  • Teknologikoki guztiz konektaturik dago, bezeroen erabateko erosketa esperientzia hobetzeko diseinua eta osoki eraberritutako atalak aurkezten ditu, eta denda tradizionalekin alderatuz %40rainoko energia-aurrezpena lortuko du.
  • 1,4 milioi euroko inbertsioa bideratu da supermerkatu berria egiteko, eta lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 40 pertsonak osatutako langile taldea aritzen da bertan.
  • 76 hornitzailek hartu dute parte eraikuntzan, eta hauek 197 pertsona kontratatu dituzte lanak iraun bitartean.

Mercadonak Donostian duen lehen supermerkatua inauguratzen du gaur, Belartza aldeko Fernando Múgica kalean, hain zuzen. 1,4 milioi euro inbertitu ditu konpainiak supermerkatua egiteko, eta Denda Eraginkor Eredu berriaren arabera irekitzen duen lehena da Euskadin. Lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 40 pertsonak osatutako langile taldea du, eta lanak iraun bitartean 197 pertsona kontratatu dituzten 76 hornitzailek parte hartu dute bere eraikuntzan.

Mercadonak Donostian duen denda eraginkor berri honek 1.500 metro karratuko azalerako salmenta sala du eta aurreko denda ereduarekiko guztiz eraberritutako diseinuaz eginda dago, kolore eta material berriak erabiliz supermerkatuari sarbidea ematen dion kanpoko fatxadan zein atal ezberdinen kokapenean. Argiztapen naturala errazten duten espazio zabal eta gardenen alde apustu egiten du, bai eta kolore beroen aldekoa ere, dendako giroak bata bestearengandik bereizte aldera.

Berritasunak atal guztietan

Ildo beretik, atalez-atal ere badakartza berritasunak, “Nagusien” (bezeroen), langileen, hornitzaileen, eta gizartearen beraren mesederako. Baditu, esate baterako, haize-lasterrak saihesteko kristal bikoitzeko sarrera berria, esne fresko eta zuku hoztuarentzako lerro berri espezifikoak, bukaera-gune berri bat okelarentzat, urdaiazpikoa mozteko gunea duen txarkuteria berria, eta kosmetika espezializatuarentzako gondola zentral bat lurrindegian. Gainera, oskoldun produktuentzako erakusmahai berri bat du arrandegian, laranja-zukua unean bertan ateratzeko makina, eta labeko atal berria, ogia xerratzeko gailuarekin eta gozotegi hoztuarekin, beste berritasun batzuen artean.

Horrez gain, Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berri honek zerbitzurik onena eskaini nahi die bezeroei beraien erosketa-ekintza errazteko orduan ere, fruta eta barazkien korridoreak zabalago eginez, eta bi orga modelo berri ezarriz, askoz ergonomiko eta arinagoak.

Era berean, langileen eguneroko lanak errazteko neurri ugari txertatzen ditu supermerkatu eredu berriak, ergonomia hobetu eta gainesfortzuak saihestu nahian. Kutxa-altzari berria diseinatzeko, adibidez, Valentziako Biomekanika Institutuaren laguntza izan du Mercadonak. Supermerkatuak baditu, bestalde, langileek beren aisialdiko momentuez erosotasun handiagoz goza dezaten atondutako gune komunak, jateko gune hornituago bat, eta armairu pertsonal zabalago eta erosoagoak.

Energia-aurrezpena eta guztiz informatizatutako kudeaketa: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari begira hartu diren neurriek %40rainoko energia-aurrezpena lor dezakete denda tradizionalen ereduarekin alderatuz gero. Alde batetik, isolamendu termiko eta akustikoari esker lortu da hau: eraikuntza osagaiak zein horma eta sabaien zabalera optimizatuz, eta energetikoki eraginkorragoak eta ingurumenarekin adeitsuagoak diren izozte-kutxatzarrak erabiliz. Bestetik, LED argiztapen sistema automatizatua du ereduak, guneen eta eguneko orduen arabera erregulatzen dena, kudeaketa energetiko askoz eraginkorragoa lortuz.

Teknologikoki guztiz konektaturik dagoen Mercadonaren Denda Eredu Berri honek, halaber, zenbait gailu elektroniko eta langileen elkarlanerako tresna txertatzen ditu, informazioa dendako edozein aldetik parteka dadin ahalbidetzeko, supermerkatu bakoitzeko autogestioa erraztuz eta kate guztiko prozesuak azkartuz. Gailu berrien artean ditugu, besteak beste, kutxa lerroa, balantzak, edo papera ordezkatuz administrazio-kudeaketa errazten duten tableta elektronikoen erabilera. Honek guztiak prozesuak optimizatzea eta dendaren kudeaketa denbora errealean ezagutzea ahalbidetzen du, erabakiak hartzea erraztuz eta bizitasun handiagoa lortzen lagunduz, bereziki produktu freskoen kudeaketan.

Hauxe da supermerkatua irekitzeko ordutegia: astelehenetik larunbatera, 9:15etatik 21:15etara; eta 217 tokidun aparkalekua du, ibilgailu pribatuz lekualdatzen diren bezero guztien erosketa errazteko. Halaber, etxerako zerbitzua eta online erosketa gaitu ditu Mercadonak.

Beste irekitze honi esker, Mercadonaren bezeroek konpainiak bakarrik erabiltzen duen B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika ezagunaren onurak jasoko dituzte. Produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatzean datza, kalitate gorena mantenduz eta era jarraituan. Honen bitartez, eskaintza eraginkorra eskaini diezaieke konpainiak bezeroei, kalitate handienaz eta ahalik eta prezio baxuenean, edozein delarik ere produktuaren ekoizlea.

Denda Eraginkor Eredu Berri honen arabera 126 denda eraberritzea aurreikusten du Mercadonak 2017ko ekitaldian, 180 milioi euro inbertituz Espainia osoan barrena; horrez gain, beste 5 milioi euro inbertituko ditu hobekuntza informatikoen I+G+Ban.

Mercadona Euskadin

Mercadonak Euskadiren alde egin duen apustu irmoa berresten du, eta dagoeneko baditu bertan 14 denda: 5 Vitoria-Gasteizen (Araba); hiru Bilbon, bat Barakaldon eta beste bat Basaurin (Bizkaia); eta bana Irunen, Eibarren, Oiartzunen eta Donostian (Gipuzkoa). Lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 731 pertsonak osatzen dute denda horietako langile-taldea.

Gainera, bloke logistiko bat eraikitzen ari da Vitoria-Gasteizen, ipar-zonako supermerkatuak bertatik hornitzeko. Lehenengo fasean, 50 milioi euroko inbertsioa eta 100 lanposturen sorrera ekarriko ditu horrek.

Konpainiak, halaber, harreman komertziala du erkidego honetako 1.240 ETErekin, eta 370 milioi euroko erosketak egin zizkien euskal hornitzaileei 2016ean. Azken kanpainan, tokian-tokiko produktuaren alde egiten duen apustuaren erakusgarri, 236.000 kilo patata erosi ditu Araban, 3.900 tona arrain fresko Bizkaiko zein Gipuzkoako kostaldean, eta 40.000 kilo kiwi baino gehiago.

Azkenik, bere gizarte erantzukizun korporatiboaren barnean, 166,8 tona premia-premiazko produktu eman ditu dohaintzan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuekin, Vitoria-Gasteizeko Babesgabeen Ama jantoki sozialarekin, eta Bilboko Pobreen Senidetxoekin egindako lanaren bitartez.