Estefanía, eraldatze digitaleko prozesuan diharduen Mercadonako langilea

Estefaníak, Mercadonako Informatika saileko langile batek, bere istorioa kontatu digu

2018ko azaroaren 05a
  • Mercadonan egiten du lan Estefanía Barresek, sistema informatikoetan espezialista da, eta konpainiaren eraldaketa digitaleko prozesuaz aritu zaigu.

Bideoa gaztelaniaz

Urtebete ere ez da Estefanía Barres Mercadonan hasi zela, baina dagoeneko konpainiaren eraldaketa digitalaren proiektu zirraragarrian dihardu.

Ibilbide luzea egina du jada Estefaníak, 28 urte besterik ez duen arren: zenbait urtez Espainiatik kanpo lan egin ondoren, Mercadonako Informatika sailean hasi zen, batez ere nazioarteko alorrean, eta erronka ugari aurkitu ditu.

Estefaníak dio oso gustura ari dela Mercadonan, eta harro dagoela konpainiaren aldaketa handien eta motibatzaileenetako batean parte hartzeko aukera eman zaiolako.

Mercadonan zertan aritzen den esan digu Estefaniak: sistema informatikoak funtziona dezan bermatzea. Bestalde, ibilbide profesionalari Mercadonan ekin berri dioten gerente guztien informatika berriari buruzko trebakuntzaz ere arduratzen da.

Izan ere, lehen zeukan informatikako zerbitzuaren zimenduak erabat berritzen ari da Mercadona, eraldaketa digitaleko prozesuari jarraikiz, eta teknologia berriak ari da txertatzen enpresan. Estefaníak dioenez, oso garrantzitsua da digitalizazioa, arinagoa eta lehiakorragoa izateko aukera ematen baitio konpainiari,  eta lagundu egiten dio erabakiak hobeto hartzen. Hartara, bezeroei ere zerbitzu hobea ematen zaie.

Pozik dago Estefanía gure herrialdera itzultzeko aukera izan duelako, eta harro Mercadonan lan egiteaz, puntako enpresa baita.

Mercadonak, berriz, biziki eskertzen du eraldatze-proiektu honetan Estefanía erakusten ari den konpromisoa eta ilusioa. Bide batez, Mercadonaren eraldaketa digitalean buru-belarri diharduten gainerako langileen lana ere guztiz balioesten du konpainiak.

Mercadonan lan egin nahi baduzu, begiratu lan-eskaintzak.

Mercadonako lan-baldintzak

Gure konpainiaren giza baliabideen alorreko ereduak hau du ezaugarri nagusia: lan egonkorra eskaintzen du, eta kontratu finkoak eta kalitatekoak. Izan ere, Mercadonako langileen gogobetetasuna dugu helburu. Oso garrantzitsuak dira langileak Mercadonarentzat, haiek gabe ezin baita lortu bezeroak gogobetetzea.

Mercadonako lan-baldintzek balio jakin batzuk sustatzen dituzte (trebakuntza, berdintasuna eta barne-igoera); hori dela eta, denon proiektuarekin konpromiso sendoa duen taldea dugu. Mariolaren kasua dugu barne-igoeraren aldeko jarreraren adibide bat.

Nazio Batuen Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) aintzatetsi egin du Mercadonaren eredua.