Hurbileko laranjak Mercadonan

Espainiako laranjak Mercadonan

2019ko azaroaren 07a
  • Azarotik 2020ko abuztura arte, hurbileko laranjak aurkituko dituzu gure dendetan; dendaren kokalekuaren arabera, jatorri hauetakoak izango dira: Valentziako Erkidegoa, Andaluzia, Murtziako eskualdea, Katalunia eta Kanariak.
  • 2019-2020 kanpainan tokiko 2.000 zitriko-hornitzaileri baino gehiagori hurbileko 230.000 tona laranja erosteko asmoa du Mercadonak.

Dagoeneko eskura dituzu Espainiako laranjak Mercadonako Fruta eta Barazkien atalean. Azaroaren hasieratik 2020ko abuztura arte, Valentziako Erkidegoko, Andaluziako, Murtziako eskualdeko, Kataluniako eta Kanarietako laranjak izango ditu Mercadonak, zure dendaren kokalekuaren arabera, bai sarean, bai ontziratu gabe.

2019-2020 kanpainarako, tokiko 2.000 zitriko-hornitzaileri 230.000 tona laranja erosteko asmoa du Mercadonak. Denboraldiko lehen laranjak Navelina barietatekoak dira, eta geroago etortzen dira Navel/Navelate, Lane-Late, Lane-Late Powell eta Valentzia-Late barietateetakoak.

Denboraldiaren hasieran, fruta honek garraztasun pixka bat izaten du, eta, kanpainak aurrera egin ahala, gero eta gozoagoa izaten da. Gainera, Mercadonako laranja guztiek freskotasun handiena eta heltze-puntu onena dute, enpresaren logistika jasangarriari esker, zeinak aukera ematen baitu laranjak ahalik eta azkarren eta ahalik eta modurik eraginkorrenean garraiatzeko.

Laranja-barietate bat baino gehiago daude Mercadonan

Formatu bat baino gehiago eskaintzen ditu Mercadonak laranja kontsumitzeko eta antioxidatzaile naturalez eta C bitaminaz betetako fruta horren onurak aprobetxatzeko:

  • Laranjak soltean.
  • Laranjak 3 kg-ko sareetan.
  • Laranjak 6 kg-ko sareetan.
  • Laranja-zuku egin berriaren zerbitzua. Zerbitzu horretan, geroago iristen dira tokiko laranjak; hain zuzen ere, azaroan hasten dira, pixkanaka. Dena dela, zapore eta kalitate handiko laranjak ditugu.  

Bideoa gaztelaniaz:

Mercadonako hurbileko laranjen jatorria

Mercadonak, tokiko 2.000 zitriko-hornitzailerekin baino gehiagorekin egindako akordioei esker, Espainiako laranjak eskaintzen ditu, azarotik hurrengo urteko abuztura arte, bai dendetan, bai onlineko eta telerosketako zerbitzuetan.

Tokiko laranjaren ekoizpena agortzen denean, beste jatorri batzuetako laranjak inportatzen dira. Urteko bi hilabetetan baino ez da gertatzen hori, irailetik azarora gutxi gorabehera. Hori dela eta, Mercadonako laranjen % 90 baino gehiago tokikoak dira, balioa ematen baitio Espainiako produktuari eta hurbileko laranjak aldezten baititu.

2018an, 18.600 milioi euro baino gehiagoren erosketak egin zituen Mercadonak Espainian. Konpainiak lehen sektorearekin dituen akordio komertzialei esker, Mercadonak 9.000 nekazari, 12.000 arrantzale eta 5.500 abeltzainekin lan egiten du.

Mercadonak bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren "Hemengo eta oraingo fruta eta barazkiak” kanpainarekin, zeinak gomendatzen baitu fruta eta barazkiak maiz kontsumitzea.