Elikagaien 2019ko Bilketa Handiaren kartela

Elikagai Bilketa Handiarekin bat egin du Mercadonak

2019ko azaroaren 22a
  • Aurten ere, Mercadonak bat egin du Federación Española de Bancos de Alimentosek antolatutako Elikagai Bilketa Handiarekin.
  • Bilketa azaroaren 22an eta 23an egingo da.
  • Kontsultatu Mercadonak zer denda jarri dituen elikagai-bankuaren eskura produktu-bilketa egiteko.

Mercadonak bere denda gehienetan jarriko ditu Elikagai Bilketa Handirako bilketa-puntuak Elikagai Bankuen Espainiako Federazioarentzat. Hala, asteburu honetan, azaroaren 22an eta 23an, egingo den ekimenean parte hartuko du konpainiak.

Gainera, Mercadonak bere giza baliabideak eta baliabide logistikoak eskaintzen ditu, dohaintzan emandako produktuak elikagai-banku bakoitzari helarazteko, eta produktuak Espainia osoan banatzeko aukera ematen du.

Gure konpromisoa da gure bezeroak animatzea bilketan parte hartzera, dendetan jarritako bilketa-puntuetan produktuak emanez. Bilketa Handiari buruzko informazio gehiago izateko, sartu Federación Española de Bancos de Alimentos (FESBAL) erakundearen webgunean.

Bideoa gaztelaniaz:

Ikusi parte hartuko duten Mercadonaren denden zerrenda!

Dokumentua euskaraz:

Parte hartzen duten Mercadonaren denden zerrenda

Descargar

 

Mercadonaren elikagaiak erakunde eta entitate sozialei ematea

Urtean zehar, Espainia osoko jende askori laguntzen dioten elikagai-bankuekin, jantoki sozialekin eta ongintzako beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzen da Mercadona. Zehazki, 8.300 tona elikagai eman zituen konpainiak 2018an, parte hartzen duen Espainiako autonomia-erkidego eta hiri autonomo guztietako ekimenen bidez. 

Bestalde, Mercadona hondakinak kudeatzeko politika bat lantzen ari da, prozesu guztietan hondakinak murrizteko. Hauek dira elikagaiak xahutzea ekiditeko eta prebenitzeko erabiltzen dituen estrategiak.