Elikagaien  2018ko Bilketa Handiaren kartela

Elikagai-bankuek antolatutako Bilketa Handian parte hartuko du Mercadonak

2018ko azaroaren 29a
  • Aurten ere, Mercadonak bat egin du Federación Española de Bancos de Alimentosek antolatutako Elikagaien Bilketa Handiarekin.
  • Azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean, bilketarako guneak jarriko ditu Mercadonak bere saltokietan.
  • Horrez gain, bere giza baliabideak eta sare logistikoa jarri ditu jasotako produktuak elikagai-bankuetara eramateko.

Aurten ere, Mercadonak elikagaien Bilketa Handian parte hartuko du, bilketarako guneak jarrita supermerkatu gehienetan, bihar, azaroak 30, eta larunbatean, abenduak 1. Horrez gain, Federación Española de Bancos de Alimentos-en esku jarriko ditu bere giza baliabideak eta baliabide logistikoak.

Gainera, konpainiak eramango ditu jasotako produktuak dagokien elikagai-bankuetara, Espainian banatu ahal izateko behar dutenen artean.

Mercadonak bezero guztiak animatu nahi ditu gure saltokietako bilketa-guneetan elikagaiak utz ditzaten, ostiralean (azaroak 30) eta larunbatean (abenduak 1) .

Bilketa Handiari buruzko informazioa eta boluntario izateko informazioa hemen duzue: Federación Española de Bancos de Alimentos (FESBAL).

Ikusi Mercadonaren zer supermerkatuk parte hartuko duen

 

Parte hartuko duten dendak ikustea

Descargar

 

 

 

Mercadonaren elikagai-dohaintzak

Mercadonak 9.600 tona oinarrizko produktu eman zizkien 2017an elikagai-bankuei, jangela sozialei eta beste erakunde batzuei.

Duela urte batzuetatik hona Mercadonak hondakinak kudeatzeko politika bat badu prozesu guztietan, hondakinak murrizteko. Hauek dira elikagaiak xahutzea ekiditeko eta prebenitzeko Mercadonak erabiltzen dituen estrategiak.