Mercadonaren supermerkatu eraginkor berri bateko labeko atala

Ciudad Real – Mercadonak denda eraginkor berri bat inauguratu du Puertollanon

2017ko abenduaren 11
  • Denda berri hau teknologikoki guztiz konektaturik dago, bezeroen erabateko erosketa esperientzia hobetzeko diseinua eta osoki eraberritutako atalak aurkezten ditu, eta denda tradizionalekin alderatuz, %40rainoko energia-aurrezpena lortuko da bertan.
  • Supermerkatu eraginkor berriak 2,3 milioi euroko inbertsioa jaso du, eta lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 44 pertsonak osatutako langile taldea aritzen da bertan. Mercadonak udalerri bereko Torrecilla kalean zuen supermerkatua ixtea dakar beste hau irekitzeak.
  • Batazbeste, 50 hornitzailek hartu dute parte lanetan, eta hauek 250 pertsona baino gehiago kontratatu dituzte eraberritzea iraun bitartean.

Mercadonak supermerkatu bat inauguratzen du gaur Puertollanon (Ciudad Real), Argamasillako errepidea z.g. helbidean (Escaparate Industrialdea), hain zuzen ere. Konpainiaren Denda Eraginkor Eredu berrira egokiturik irekitzen du supermerkatuak, lanak iraun bitartean 250 pertsona baino gehiago kontratatu dituzten 50 hornitzailek hartu dutela parte bere eraikuntzan. Banaketa, apainketa eta atal guztien kokapena hobetzen duen diseinu berri bat aurkezten du supermerkatu berriak, betiere “Nagusien” -konpainiak bere baitan hala izendatzen ditu bezeroak- erosketa esperientzia hobetu eta optimizatzeko helburuarekin. Denda hau irekitzeak Mercadonak udalerri bereko Torrecilla kalean zuen zentroa ixtea dakar.

Mercadonak Puertollanon duen denda eraginkor berri honek 1.819 metro karratuko azalerako salmenta sala du eta aurreko denda ereduarekiko guztiz eraberritutako diseinuaz eginda dago, kolore eta material berriak erabiliz supermerkatuari sarbidea ematen dion kanpoko fatxadan zein atal ezberdinen kokapenean. Argiztapen naturala errazten duten espazio zabal eta gardenen alde apustu egiten du, bai eta kolore beroen aldekoa ere, dendako giroak bata bestearengandik bereizte aldera.

Berritasunak atal guztietan

Ildo beretik, atalez-atal ere badakartza berritasunak, “Nagusien” (bezeroen), langileen, hornitzaileen, eta gizartearen beraren mesederako. Baditu, esate baterako, haize-lasterrak saihesteko kristal bikoitzeko sarrera berria, esne fresko eta zuku hoztuarentzako lerro berri espezifikoak, laranja-zukua unean bertan ateratzeko makina, bukaera-gune berri bat okelarentzat, kosmetika espezializatuarentzako gondola zentral bat lurrindegian, eta oskoldun produktuentzako erakusmahai berri bat arrandegian. Gainera, badu labeko atal berria ere, ogia xerratzeko gailuarekin eta gozotegi hoztuarekin, eta urdaiazpiko ontziratua zein moztekoa duen txarkuteria berria, beste berritasun batzuen artean.

Horrez gain, Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berri honek zerbitzurik onena eskaini nahi die bezeroei beren erosketa-ekintza errazteko orduan ere, fruta eta barazkien korridoreak zabalago eginez, eta erosketa-saski modelo berri bat nahiz bi orga modelo berri ezarriz, askoz ergonomiko eta arinagoak.

Era berean, langileen eguneroko lanak errazteko neurri ugari txertatzen ditu supermerkatu eredu berriak, ergonomia hobetu eta gainesfortzuak saihestu nahian. Kutxa-altzari berria diseinatzeko, adibidez, Valentziako Biomekanika Institutuaren laguntza izan du Mercadonak. Supermerkatuak baditu, bestalde, langileek beren aisialdiko momentuez erosotasun handiagoz goza dezaten atondutako gune komunak, jateko gune hornituago bat, eta armairu pertsonal zabalago eta erosoagoak.

Energia-aurrezpena eta guztiz informatizatutako kudeaketa: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari begira hartu diren neurriek %40rainoko energia-aurrezpena lor dezakete denda tradizionalen ereduarekin alderatuz gero. Alde batetik, isolamendu termiko eta akustikoari esker lortu da hau: eraikuntza osagaiak zein horma eta sabaien zabalera optimizatuz, eta energetikoki eraginkorragoak eta ingurumenarekin adeitsuagoak diren izozte-kutxatzarrak erabiliz. Bestetik, LED argiztapen sistema automatizatua du ereduak, guneen eta eguneko orduen arabera erregulatzen dena, kudeaketa energetiko askoz eraginkorragoa lortuz.

Teknologikoki guztiz konektaturik dagoen Mercadonaren Denda Eredu Berri honek, halaber, zenbait gailu elektroniko eta langileen elkarlanerako tresna txertatzen ditu, informazioa dendako edozein aldetik parteka dadin ahalbidetzeko, supermerkatu bakoitzeko autogestioa erraztuz eta kate guztiko prozesuak azkartuz. Gailu berrien artean ditugu, besteak beste, kutxa lerroa, balantzak, edo papera ordezkatuz administrazio-kudeaketa errazten duten tableta elektronikoen erabilera. Honek guztiak prozesuak optimizatzea eta dendaren kudeaketa denbora errealean ezagutzea ahalbidetzen du, erabakiak hartzea erraztuz eta bizitasun handiagoa lortzen lagunduz, bereziki produktu freskoen kudeaketan.

Hauxe da supermerkatua irekitzeko ordutegia: astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 21:30etara. 137 tokidun aparkalekua du, ibilgailu pribatuz lekualdatzen diren bezero guztien erosketa errazteko. Halaber, etxerako zerbitzua eta online erosketa gaitu ditu Mercadonak.

Beste irekitze honi esker, Mercadonaren bezeroek konpainiak bakarrik erabiltzen duen B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika ezagunaren onurak jasoko dituzte. Produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatzean datza, kalitate gorena mantenduz eta era jarraituan. Honen bitartez, eskaintza eraginkorra eskaini diezaieke konpainiak bezeroei, kalitate handienaz eta ahalik eta prezio baxuenean, edozein delarik ere produktuaren ekoizlea.

Denda Eraginkor Eredu Berri honen arabera 126 denda eraberritzea aurreikusten du Mercadonak 2017ko ekitaldian, 180 milioi euro inbertituz Espainia osoan barrena; horrez gain, beste 5 milioi euro inbertituko ditu hobekuntza informatikoen I+G+Ban.

Mercadona Gaztela-Mantxan: 1.379 milioi euroko erosketak gaztela-mantxatar hornitzaileei

Mercadonak 78 supermerkatu ditu Gaztela-Mantxan, eta, azken urtean han sortu dituen 40 lanpostu iraunkorrak kontuan hartuz, 3.495 pertsonak osatutako langile taldea izatera heldu da han, guztiak kontratu egonkor eta kalitatezkoarekin. Konpainiak indartu egin du, honenbestez, eskualde honetan enplegu egonkorra sortzearen alde hartu duen konpromisoa.

Mercadonak Gaztela-Mantxaren alde aurrera daraman apustua, gainera, bertako hornitzaileei egindako erosketa-bolumenean islatu da, 1.379 milioi eurokoa izan baita, aurreko urtekoa baino %3 gehiago. Konpainiak azken urtean erakutsi duen eragin dinamizatzailea jarraipena izan du berriz ere, enpresak Gaztela-Mantxako 554 ETE baino gehiagorekin duen merkataritza harremanari eta bere bitarteko hornitzaileekin batera Gaztela-Mantxan egin izan diren 61 milioi euroko inbertsioei esker; honekin guztiarekin, 14.977 enplegu sortzen ditu bertan, zuzenak eta zeharkakoak kontuan hartuz.