Mercadonaren Jerez de la Fronterako denda eraginkorraren silueta

Cadiz - Mercadonak denda eraginkorraren eredu berria ezarri du Jerez de la Fronteran

2021ko abenduaren 10a
  • Denda berriro ireki da eraldaketa integral bat egin eta gero. 3,2 milioi euroko inbertsioa egin da, 30 hornitzailek parte hartu dute, eta 120 pertsonari eman zaie lana eraldaketa-fasean.
  • Denda eraginkor berriak hainbat nobedade ditu, hala nola Jateko Prest atala eta hobekuntzak ingurumenari, teknologiari eta zerbitzuari dagokienez.

Gaur, Jerez de la Fronterako Divina Pastora kaleko supermerkatua ireki du berriro, konpainiaren denda eraginkorraren eredu berrira egokitzeko eraldaketa integrala egin ondoren. Eraikin enblematiko eta historikoa da, eta babestua dago, hiriko alde zaharrean baitago. Garai batean, San Patricio upategi zaharraren nabeak zeuden bertan. Eraldaketan, bere horretan mantendu dira jatorrizko egiturak. 3,2 milioi euroko inbertsioa egin da, 30 hornitzailek parte hartu dute, eta 120 pertsonari eman zaie lana.

Denda Eraginkorraren Eredu Berriak zerbitzuaren bikaintasuna sendotzen du, eta bezeroen erosketa-esperientzia optimizatzen, hobekuntzak baitakartza guztientzat: “Nagusi”entzat (bezeroentzat), langileentzat, hornitzaileentzat eta gizartearentzat. Izan ere, atal guztietan ditu nobedadeak saltokiak. Besteak beste, badu urdaitegi berri bat, urdaiazpikoa ebakitzeko eta janaria hutsean ontziratzeko aukera ematen duena; erakustoki zentral bat lurrindegian, kosmetika espezializaturako; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat; sushi espezialitateak; labeko atal berri bat, ogia xerratan mozteko makina bat eta pastel hoztuak ere badituena; eta erakustoki berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako. Bestalde, Jateko Prest atala gehitu da. Plater-aukera zabala eskaintzen du, eta guztiak material naturalekin egindako ontzietan datoz (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak).

Gainera, Mercadonaren Jerezko supermerkatu honek 1.452 metro koadroko salmenta-aretoa du, 34 langile, kalitateko enplegu egonkorrarekin, eta 84 ibilgailurentzako tokia aparkalekuan.

Bideoa gaztelaniaz

Energia aurreztea: denda ekoeraginkorra eta 6.5

Ingurumenaren arloan, hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu daiteke energia-kontsumoa ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat du, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko.

Gainera, zentroan Mercadonaren 6.25 Estrategia ezarri da, zeinaren bidez hiru helburu lortu nahi baitira 2025erako: plastikoa % 25 murriztea beraren markan, ontzi guztiak birziklagarriak izatea eta jarduerak sortzen duen hondakin plastiko guztia birziklatzea. Horretarako, sei ekintza zehatz egiten ari da Mercadona. Haietako batzuk dagoeneko burututa daude; esate baterako, erabilera bakarreko plastikozko poltsa kendu egin da atal guztietan, eta, haren ordez, konpostagarriak jarri dira. Horrez gain, behin bakarrik erabiltzeko plastikoak kendu dira. Bestalde, konpainiak konpromisoa hartzen du 2025erako ontzietako plastikoa % 25 murrizteko eta balioa eransten ez duena desagerrarazteko, plastikoaren ordez beste material batzuk erabiliz eta plastiko birziklatuari lekua eginez. Gainera, 2025ean plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izateko konpromisoa hartu du Mercadonak. 6.25 Estrategiaren bosgarren ekintzaren bidez, Mercadonak denda fisikoetako, etxez etxeko zerbitzuko eta onlineko zerbitzuko hondakin plastikoen % 100 birziklatzeko konpromisoa hartzen du. Eta, azkenik, Mercadonak birziklatzen laguntzen die “Nagusi”ei (bezeroei), birziklatzeari buruzko informazio erabilgarria piktograma adierazgarrien bidez jarriz, bai dendetan, bai ontzietan.

Estrategia horrek jasangarritasunaren aldeko mugimendu mailakatu bat burutzen du, duela 30 urtetik hona Mercadonak lagun dituen politiketan oinarritzen dena. Adibidez, etxeko tresneriaren zati bat material birziklatuz egina dago. Duela hamarkada batzuetatik, dendetako plastikoak eta kartoiak bildu egiten dira, eta trinkotu eta birziklatu, kaxa-lerroko poltsak edo esne-kartoiak egiteko. Eta, duela 25 urtetik hona, paletak eta fruta-kaxak berrerabilgarriak, konpongarriak, tolesgarriak eta modularrak dira. Garbitu eta hornitzaileei banatzen zaizkie behin eta berriz, Ekonomia Zirkularraren printzipioak sustatzeko.

Saltoki berri honetan ere, bezeroek Mercadonaren SPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagunaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, eta kalitate onenarekin beti. Hala, Produktu Aukera Eraginkorra eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenarekin eta ahalik eta preziorik txikienean.