Arrandegiko atala, Mercadonaren supermerkatu eraginkor berrietako batean

Bizkaia – Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berria Santurtziko Kabiezes auzoan txertatzen da

2017ko abenduaren 14a
  • Denda Eraginkorraren eredu berriarekin Mercadonak Bizkaian irekitzen duen lehena da.
  • Erabat konektatuta dago teknologikoki, eta diseinu eta atal berrituak ditu. Haien bidez, bezeroen erosketa-esperientzia osoa hobetuko du, eta energia-kontsumoa % 40raino aurreztuko ohiko dendekin alderatuta.
  • Supermerkatu berri hori irekitzeko, 1,3 milioi euroko inbertsioa behar izan da, eta 40 langile ditu, lan egonkor eta kalitatekoarekin.
  • Batez beste, 75 hornitzailek hartu dute parte eraikitze-lanetan, eta 197 pertsonari eman zaie lana eraikitze-fasean.

Mercadonak supermerkatu berri bat inauguratu du gaur Santurtzin (Bizkaia); zehazki, Antonio Alzaga kaleko 57.ean, Kabiezes auzoan. Supermerkatu honetan 1,3 milioi euro inbertitu dira eta Mercadonaren Denda Eraginkorra eredu berriarekin Bizkaian irekitzen den lehena da. 40 langileko taldea du, guztiak ere lan egonkor eta kalitatekoarekin. Bestalde, 75 hornitzailek hartu dute parte eraikitze-lanetan eta 197 pertsonari eman zaie lana eraikitze-fasean.

Mercadonaren Santurtziko denda eraginkor berriak 1.500 metro karratuko salmenta-aretoa du, eta diseinu erabat berritua aurreko denda-ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan. Espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko.

Nobedadeak atal guztietan

Gainera, nobedadeak ditu atal guztietan, eta onurak dakartza nola “Nagusientzat” (bezeroak), hala langile, hornitzaile eta gizartearentzat. Sarrera berria du, beira bikoitzekoa, haize-lasterrak saihesteko; berariazko apalak daude esne freskoarentzat eta zuku hoztuentzat; akabera-gune berri bat du haragiarentzat; urdaitegi berri bat, urdaiazpikoa eskuz ebakitzeko gune batekin; eta kosmetika espezializaturako erakustoki zentral bat du lurrindegian. Halaber, erakustoki berri bat prestatu dugu arrandegian, produktu oskoldunetarako; laranja-zukua unean bertan egiteko makina bat ere badugu; bai eta labe-sail berri bat ere, ogia xerretan mozteko aukera ematen duena, eta, azkenik, gozotegi hoztu eta ontziratuko atal bat.

Mercadonaren denda eraginkorraren eredu honekin, zerbitzu hobea ere eskaini nahi da, bezeroek erosketak errazago egiteko; horretarako, zabaldu egin dira fruta- eta barazki-korridoreak, eta erosketa-orgaren bi berri modelo ezarri dira, askoz ergonomikoago eta arinagoak.

Horrez gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri horrek askotariko neurriak ditu, ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Kutxako altzari berria diseinatzeko, Valentziako Biomekanika Institutuaren laguntza izan du Mercadonak. Horrez gain, eremu komunak ditu, langileak, atseden hartzen dutenean, erosoago ibiltzeko. Jangela ekipatuago dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalago eta erosoagoak dira.

Energia-aurrezpena eta kudeaketa erabat informatizatua: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari dagokionez, hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, horma eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—.

Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat jarri da, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko.

Halaber, Mercadonaren denda-eredu berri hau teknologikoki erabat konektatuta dago, eta gailu elektroniko eta lankidetza-tresna berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak, eta tableta elektronikoak erabiltzea paperaren ordez izapide administratiboak egiteko. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta denbora errealean izateko dendaren kudeaketaren berri. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—.

Supermerkatua astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 9:15etik 21:30era. Gainera, 79 tokiko aparkalekua du, erosketak egitera ibilgailu pribatuan joaten diren bezeroei laguntzeko. Horrez gainera, erosketa etxera eramateko zerbitzua ematen du Mercadonak, bai eta erosketa online.

Saltoki berrian ere, bezeroek Mercadonaren BPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagunaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, kalitate onenarekin eta modu iraunkorrean. Horri esker, produktu-aukera eraginkor bat eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenean eta ahalik eta preziorik txikienean.

Mercadonak asmoa du 1017an 180 milioi euro inbertitzeko, denda eraginkorraren eredu berri horrekin eraldatzeko eta berritzeko Espainia osoan banatuta dauden 126 denda, eta 5 milioi euro inbertituko ditu I+G+Ban, hobekuntza-informatiko berrietan.

Mercadona Euskadin

Mercadonak irmo eusten dio Euskadin egin duen apustuari, eta 15 saltoki ditu: bost Gasteizen (Araba), hiru Bilbon, bat Barakaldon, bat Basaurin eta bat Santurtzin (Bizkaia), eta beste bana Irunen, Eibarren, Oiartzunen eta Donostian (Gipuzkoa). Lantaldea 771 pertsonak osatzen dute, eta kalitateko enplegu egonkorra dute.

Gasteizen bloke logistiko bat eraikitzen ari da, estatuko iparraldeko supermerkatuak hornitzeko; horretarako, beste 50 milioi euroko inbertsioa egingo du lehen fasean, eta 100 lanpostu sortuko ditu.

Halaber, harreman komertzialak ditu erkidego honetako 1.240 enpresa txiki eta ertainekin, eta 370 milioi euroren erosketak egin dizkie 2016an euskal hornitzaileei. Mercadonak tokiko produktuen alde egindako apustuaren ondorioz, azken kanpainan 236.000 kilo Arabako patata erosi ditu; 3.900 tona arrain fresko baino gehiago, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeetan; eta 40.000 kilo kiwi.

Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboaren barruan, premiazko produktuen 166,8 tona eman ditu, Euskadiko elikagaien Bankuak Bankuen Federazioarekin, Gasteizko Babesgabetuen Andra Mariaren gizarte-jantokiarekin eta Bilboko eta Gasteizko Behartsuen Haurridetxoak kongregazioarekin duen lankidetzaren bidez.