Mercadonaren orga berrietako bat heltzen ari den eskua

Murtzia – Mercadonaren eredu eraginkorraren araberako bi supermerkatu berri Eskualdean

2017ko abenduaren 12a
  • Alcantarillako denda berria eta Santomeran berrireki dena teknologikoki guztiz konektaturik daude, bezeroen erabateko erosketa esperientzia hobetzeko diseinua eta osoki eraberritutako atalak aurkezten dituzte, eta denda tradizionalekin alderatuz, %40rainoko energia-aurrezpena lortzea ahalbidetuko dute.
  • Guztira, 5,8 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa jaso dute bi lanek, eta lanpostu egonkorra eta kalitatezkoa duten 102 pertsonak osatutako langile taldea dute bien artean.
  • Bi-biak eraikitzeko lanetan 91 hornitzailek parte hartu dute, eta obrak iraun bitartean 686 pertsona kontratatu dituzte hauek.

Mercadonak berriz zabaltzen ditu gaur Murtziako Eskualdean dituen bi supermerkatu. Alcantarilla udalerrian dago bata, Murcia etorbidea z.g. helbidean, Súper Chuys diskoteka zaharra zegoen lekuan. Bohemia plazan zegoena ordezkatzen du, horretarako 4 milioi euroko inbertsioa jaso, eta lanak iraun bitartean 400 pertsonaren parte hartzea izan ondoren. Bigarrenaren kasuan, Santomera udalerriko Juan Carlos I etorbideko 107. zenbakian duen supermerkatua berriz inauguratu du Mercadonak, Denda Eraginkor Eredu berrira egokitzeko egin dion osoko eraberritzean 1,8 milioi euro baino gehiago inbertitu ondoren, 286 pertsonaren parte hartzearekin.

Banaketa, apainketa eta atal guztien kokapena hobetzen duen diseinu berri bat aurkezten dute supermerkatu berriek, betiere “Nagusien” -konpainiak bere baitan hala izendatzen ditu bezeroak- erosketa esperientzia hobetu eta optimizatzeko helburuarekin.

Mercadonak Alcantarilla eta Santomeran dituen denda eraginkor berri hauek 1.680 eta 1.595 metro karratuko azalerako salmenta sala dute, hurrenez hurren. Aurreko denda ereduarekiko guztiz eraberritutako diseinuaz eginda daude, kolore eta material berriak erabiliz supermerkatuari sarbidea ematen dion kanpoko fatxadan zein atal ezberdinen kokapenean. Gainera, argiztapen naturala errazten duten espazio zabal eta gardenen aldeko apustua gauzatzen dute, bai eta kolore beroen aldekoa ere, dendako giroak bata bestearengandik bereizte aldera.

Berritasunak atal guztietan

Ildo beretik, atalez-atal ere badakartzate berritasunak, “Nagusien” (bezeroen), langileen, hornitzaileen, eta gizartearen beraren mesederako. Badituzte, esate baterako, haize-lasterrak saihesteko kristal bikoitzeko sarrera berria, esne fresko eta zuku hoztuarentzako lerro berri espezifikoak, bukaera-gune berri bat okelarentzat, kosmetika espezializatuarentzako gondola zentral bat lurrindegian, eta oskoldun produktuentzako erakusmahai berri bat arrandegian, beste berritasun batzuen artean, bai eta laranja-zukua unean bertan ateratzeko makina, labeko atal berria, ogia xerratzeko gailuarekin eta gozotegi hoztuarekin, eta urdaiazpiko ontziratua zein moztekoa duen txarkuteria berria ere, beste berritasunen artean.

Horrez gain, Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berri honek zerbitzurik onena eskaini nahi die bezeroei beren erosketa-ekintza errazteko orduan ere, fruta eta barazkien korridoreak zabalago eginez, eta bi orga modelo berri ezarriz, saski-orga eta ohiko neurriko orga, askoz ergonomiko eta arinagoak.

Era berean, langileen eguneroko lanak errazteko neurri ugari txertatzen dituzte bi supermerkatu berriek, ergonomia hobetu eta gainesfortzuak saihestu nahian. Kutxa-altzari berria diseinatzeko, adibidez, Valentziako Biomekanika Institutuaren laguntza izan du Mercadonak. Supermerkatuek badituzte, bestalde, langileek beren aisialdiko momentuez erosotasun handiagoz goza dezaten atondutako gune komunak, jateko gune hornituago bat, eta armairu pertsonal zabalago eta erosoagoak.

Energia-aurrezpena eta guztiz informatizatutako kudeaketa: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari begira hartu diren neurriek %40rainoko energia-aurrezpena lor dezakete denda tradizionalen ereduarekin alderatuz gero. Alde batetik, isolamendu termiko eta akustikoari esker lortu da hau: eraikuntza osagaiak zein horma eta sabaien zabalera optimizatuz, eta energetikoki eraginkorragoak eta ingurumenarekin adeitsuagoak diren izozte-kutxatzarrak erabiliz. Bestetik, LED argiztapen sistema automatizatua du ereduak, guneen eta eguneko orduen arabera erregulatzen dena, kudeaketa energetiko askoz eraginkorragoa lortuz.

Teknologikoki guztiz konektaturik dagoen Mercadonaren Denda Eredu Berri honek, halaber, zenbait gailu elektroniko eta langileen elkarlanerako tresna txertatzen ditu, informazioa dendako edozein aldetik parteka dadin ahalbidetzeko, supermerkatu bakoitzeko autogestioa erraztuz eta kate guztiko prozesuak azkartuz. Gailu berrien artean ditugu, besteak beste, kutxa lerroa, balantzak, edo papera ordezkatuz administrazio-kudeaketa errazten duten tableta elektronikoen erabilera. Honek guztiak prozesuak optimizatzea eta dendaren kudeaketa denbora errealean ezagutzea ahalbidetzen du, erabakiak hartzea erraztuz eta bizitasun handiagoa lortzen lagunduz, bereziki produktu freskoen kudeaketan.

Hauxe da bi supermerkatuak irekitzeko ordutegia: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:30etara. Biek dute aparkalekua, 190 tokiduna Alcantarillakoa eta 61 tokiduna Santomerakoa, ibilgailu pribatuz lekualdatzen diren bezero guztien erosketa errazteko. Halaber, etxerako zerbitzua eta online erosketa gaitu ditu Mercadonak.

Beste irekitze hauei esker, Mercadonaren bezeroek konpainiak bakarrik erabiltzen duen B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika ezagunaren onurak jasoko dituzte. Produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatzean datza, kalitate gorena mantenduz eta era jarraituan. Honen bitartez, eskaintza eraginkorra eskaini diezaieke konpainiak bezeroei, kalitate handienaz eta ahalik eta prezio baxuenean, edozein delarik ere produktuaren ekoizlea. Denda Eraginkor Eredu Berriaren arabera 126 denda eraberritzea aurreikusten du Mercadonak 2017ko ekitaldian, 180 milioi euro inbertituz Espainia osoan barrena; horrez gain, beste 5 milioi euro inbertituko ditu hobekuntza informatikoen I+G+Ban.

Mercadona Murtziako Eskualdean

Mercadonak 64 supermerkatu ditu Murtziako Eskualdean, 3.080 langile baino gehiagori enplegu egonkorra ematen dietenak. Nabarmentzekoa da, bestalde, iazko urtean zehar bere erantzukizun soziala indartu duela Eskualdean, zenbait ekimenen bitartez, 160 kilo elikagai dohaintzan eman dizkiela Gurutze Gorriari, Eskualde horretako Elikagaien Bankuei eta Jantoki Sozialei. Hainbat “Kilo Operazio”-tan aritu da gainera, ongintzako erakundeekin elkarlanean, eta Elikagaien Bankuak sustatutako “Bilketa Handia” izeneko kanpainaren moduko ekimenetan hartu du parte, Eskualdeko udalerri gehientsuenetan dituen supermerkatuen bitartez.

Mercadonak Alcantarillan (Murtzia) duen supermerkatu eraginkor berriaren kokalekua:

Mercadonak Santomeran (Murtzia) duen supermerkatu eraginkor berriaren kokalekua: