- Bezeroaren Arretarako doako telefonoaren zenbakia eguneratu dugu. Lehen bezalaxe dabil.
- Urteko 365 egunetan erabil dezakezu, 7:00etatik 22:30era, bai Espainian (ordubete gutxiago Kanarietan), bai Portugalen.
- 2021ean, 230.000 kontsulta baino gehiago jaso genituen zerbitzu honetan.
Hemendik aurrera, 800 500 220 izango da Bezeroaren Arretarako zenbakia. Zure kontsulta eta iradokizunei doan erantzuten jarraituko dugu. Izan ere, gure bezeroei entzutea da guretzat garrantzitsuena, hori baita hobetzen jarraitzeko modu bakarra.
Eguneratu gurekin harremanetan jartzeko zenbakia!
Bezeroaren Arretarako doako zenbakia eguneratu dugu!
- Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuko telefonoak doakoa izaten jarraitzen du.
- Lehengo ezaugarri berberak ditu.
- Espainia eta Portugalgo gure bezero guztiei eskaintzen diegu arreta-zerbitzua.
Deitzeko ordutegia
- 7:00etatik 22:30era, astelehenetik igandera, urteko 365 egunetan, bai Espainian bai Portugalen (ordubete gutxiago Kanarietan).
Zure zalantza eta kontsultak argituko dituen giza talde zabala
Gure taldeak pozik hartuko ditu zure deiak, eta pozik artatuko ditu zure kontsulta eta zalantza guztiak. 85 pertsona ari dira buru-belarri (70 Espainian eta 15 Portugalen) Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren bidez bezeroak gogobetetzen saiatzen.
2021ean, 230.000 kontsulta baino gehiago artatu genituen, eta aurten lanean jarraituko dugu gure zerbitzua hobetzen, gure bezeroei entzunez.
Deitu iezaguzu 800 500 220 zenbakira!
Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua jasotzeko beste aukera batzuk
Gainera, beste bide hauek ere baditugu Nagusia gurekin harremanetan jar dadin:
- Gure webguneko inprimakia betetzea: https://info.mercadona.es/eu/bezeroaren-arreta
- Mezu elektroniko bat bidaltzea hona: atencionalcliente@mercadona.es
- Gure sare sozialetan sartzea: Facebook, Twitter, Instagram, Youtube eta Linkedin.
Informazio gehiago lor daiteke hauen bidez:
- Ohiko galderak: https://info.mercadona.es/eu/bezeroaren-arreta/ohiko-galderak
- Gure WhatsAppeko txatbota