Jateko Prest atala, norberak hartzeko zerbitzu eta guzti

Mercadonak norberak hartzeko zerbitzua ezarri du 800 dendatan baino gehiagotan duen Jateko Prest atalean

2022ko maiatzaren 06a
  • Zerbitzu berri honekin batera, arreta pertsonalizatua ere eskaintzen du, bezeroaren esperientzia hobetzeko, itxaronaldia murrizteko eta konpainiaren prozesuak optimizatzeko, atal berria errentagarriagoa izan dadin.
  • Atal hori duten denda guztiek salmenta-eredu berri hau urte-amaierarako izatea da helburua.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak norberak hartzeko zerbitzua ezarri du Jateko Prest atal berrian. Zenbait supermerkatutan lau hilabete baino gehiagoko probak egin dira, eta, orain, pixkanaka ezarriko da salmenta-eredu berri hau Jateko Prest atala duten 800 dendatan baino gehiagotan. Urte-amaierarako 800 denda horietan egotea da helburua. Gainera, Jateko Prest atal hori dutela irekiko diren denda berrietan, hasieratik izango da salmenta-eredu berri hau.

Mercadonaren Jateko Prest ataleko norberak hartzeko zerbitzuan, bezeroak aukera izango du atal horretan diren 35 eta gehiago plateretako batzuk itxaronaldirik gabe eskuratzeko, arreta pertsonalizatuan eskaintzen den kalitate berberarekin. Plater horiek guztiak material naturalekin egindako ontzietan datoz (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak).

Salmenta-eredu berri honekin batera, arreta pertsonalizatua ere eskainiko da, “Nagusi”aren (bezeroa) esperientzia hobetzeko, itxaronaldia murrizteko eta konpainiaren prozesuak optimizatzeko, 2018aren erdialdean ezartzen hasi zen atal berri hau errentagarriagoa izan dadin.

Jateko Prest atala, norberak hartzeko zerbitzu eta guzti
Jateko Prest atala, norberak hartzeko zerbitzu eta guzti.