Kolaborazioa elikagaiak alferrik galtzearen aurkako 1. astean

AECOC antolatutako Elikagaiak Alferrik Galtzearen aurkako 1. Astearekin bat egin du Mercadonak

2018ko irailaren 24a
  • Elikagaiak alferrik galtzearen aurkako 1. Astea irailaren 24tik 30era egingo da, eta, besteak beste, gure enpresak eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak parte hartuko dute.
  • Mercadonak urteak daramatza elikagaiak alferrik ez galtzeko estrategiak aplikatzen.

Elikagaiak alferrik galtzea arazo larri eta zabala da, kezka eragiten duena enpresen, administrazioen, elikagai-bankuen eta kontsumitzaileen artean. Fabrikatzaile- eta banatzaile-elkarteak (AECOC) aipatzen duen bezala, arazo hau gutxitzeko ezinbestekoak dira katebegi guztien kontzientziazioa, ahalegina eta kolaborazioa.

Soilik 7 urtetan, sektoreak lortu du zenbait arrazoirik gabe merkaturatzen ez ziren produktuen portzentajea % 30 baino gehiago murriztea. Bestalde, Espainian, etxe bakoitzean, 2,3 kilo gutxitu ziren alferrik galdutako elikagaiak.

Elikagaiak alferrik galtzearen aurkako 1. Astearen helburua da partekatzea eta elkarri kontatzea elikagai gutxiago botatzeko bakoitzak zer egiten duen. Horrekin bat egin du Mercadonak, zeinak 2012an adierazi baitzion atxikimendua AECOCen "Elikadurak dena jatekoa du; aprobetxa ezazu” ekimenari; ekimen honen helburua da elikagaiak alferrik ez galtzeko ekintzak aztertzea eta partekatzea. Mercadonak bere 1.600 saltokietan sustatuko du kanpaina hori.

Gainera, Mercadonak zenbait estrategia aplikatzen ditu elikagaiak ez alferrik galtzeko; esate baterako, eskaerak egitean, justu edo behar duena bakarrik eskatzea.

Badakizu zer egin elikagaiak alferrik ez galtzeko?

Irakurri gida hauetan etxean zer egin dezakezun elikagaiak alferrik ez galtzeko.

 

 

Elikagaiak alferrik galtzearen aurkako lehen astea

Descargar

 

 

 

Dokumentua espainieraz:

 

Guía Hogares contra desperdicio AVACU

Descargar

 

 

 

 

Bideoa espainieraz: