Ikasi nola erabiltzen diren haurtxoentzako gure sudur-xurgagailu anatomikoa, haren ordezko piezak eta soluzio fisiologikoa.

Sudur-xurgagailu anatomikoa eta soluzio fisiologikoa zure haurtxoaren sudur itxirako

2020ko urriaren 28a

Sudur-xurgagailu anatomikoa

Texto 1 Imagen Recambios nasales

Deliplus sudur-xurgagailu anatomikoa haurtxoaren sudur-barrunbeetako jariakinak kanporatzeko diseinatu da, prozesu alergikoen edo hotzeriaren ondorioz sudurra itxia duenean.

Sudur-xurgagailuaren ezaugarriak, eta erabiltzeko eta gordetzeko modua

Hauek osatzen dute:

  • Erabili eta botatzeko iragazkia duen ahoko anatomikoa (1)
  • Gorputz zurruna (2)
  • Hodi malgua (3)
  • Ahoko xurgatze-inbutua (4)

Texto 2 Imagen Recambios nasales

Nola erabili

  1. Sartu ahoko anatomikoa —erabili eta botatzeko iragazkia (1) jarria duela— kontu handiz haurtxoaren sudur-zuloetako batean, eta ahoko xurgatze-inbutua (4), berriz, zure ahoan.
  2. Leunki xurgatu. Barneko iragazki xurgatzaileak jariakinak atxikitzen ditu eta inbutura iristea eragozten du; beraz, ez dago irensteko arriskurik.
  3. Errepikatu beste sudurzuloan.

Aldez aurretik sudur-zuloak serum fisiologikoarekin edo itsasoko urarekin garbitu daitezke, mukiak biguntzeko eta, hartara, errazago ateratzeko.

Nola gorde

  • Xurgagailua erabili ondoren, kendu iragazki erabilia duen ahoko anatomikoa eta bota.
  • Ondoren, bereizi hodia gorputzetik eta xurgatze-inbututik eta garbitu ur beroarekin.
  • Berriz muntatu eta gorde aurretik, utzi elementu guztiak lehortzen, bereizita.

Hotzean esteriliza daitezke hodia, gorputza eta inbutua. Ez esterilizatu ur irakinetan.

Sudur-xurgagailurako erabili eta botatzeko ordezko piezak

Texto 3 Imagen Recambios nasales

Mercadonan eskura dituzu sudur-xurgagailu anatomikorako ordezko piezak; erabili eta botatzeko ahokoak dira, bakoitza bere aldetik saltzen direnak, Mercadonaren sudur-xurgagailu anatomikoarekin batera erabiltzeko.

Ezaugarriak

Hauek osatzen dute:

  • Ahoko anatomikoa (1)
  • Iragazkia (2)

Texto 4 Imagen Recambios nasales

Barneko iragazki xurgatzaileak (2) jariakinak atxikitzen ditu eta sudur-xurgagailuaren inbutura iristea eragozten du; beraz, ez dago irensteko arriskurik.

Mercadonaren sudur-xurgagailurako ordezko pieza hauek banakako 10 unitateko ontzitan aurkituko dituzu; horrela, beti eskura izango dituzu, nahi duzunean, zure haurrak behar dituen zainketak eta atsedena izan ditzan.

Behin erabiltzeko ordezko piezak dira, eta erabili ondoren bota ditzakegu.

Nola erabili

Jarri ahoko anatomikoa eta erabilitakoan botatzeko iragazkia sudur-xurgagailuaren gorputz zurrunaren muturrean, eta jarraitu xurgagailua erabiltzeko urratsei.

Soluzio fisiologikoa

Texto 5 Imagen Recambios nasales

Ezaugarriak

Dosi bakarreko 30 unitate dituen kaxa.

Soluzio fisiologikoa produktu esterila eta kontserbatzailerik gabea da. Beraz, banaka eta behin bakarrik erabiltzeko da. Dosi bakarreko ontzia ireki ondoren, berehala erabili behar da, eta, gero, bota.

Ez da gomendatzen dosi bakarreko ontzi bat zabaldu ondoren geroago erabiltzeko gordetzea.

Soluzio fisiologikoa egokia da bularreko haurrentzako, haurrentzako zein helduentzako.

5 erabilera izan ditzake:

  • Sudurra garbitzeko
  • Begiak garbitzeko
  • Belarriak garbitzeko
  • Zauriak garbitzeko
  • Aerosolterapian inhalatzeko

Nola erabili

Garbitu eskuak kontu handiz erabili aurretik.

Askatu dosi bakarreko ontzi bat eta ireki goiko aldea biratuz.

Sudurra garbitzeko: tantak bota edo garbitu sudur lehor edo itxia

  • Okertu burua alde batera. Sartu kontuz punta irekia sudur-zuloan eta estutu pixka bat ontzitxoa. Errepikatu beste sudurzuloan.
  • Altxatu burua mukiei jariatzen uzteko, eta lehortu soberakina. Ez egin zintz gogor hurrengo 10 minutuetan.
  • Bularreko haurretan, bota produktuaren tanta batzuk ahalik eta presio txikienarekin, erdiko belarria kutsatzeko arriskua saihesteko.
  • Egunero erabil daiteke, egunean 1-6 aldiz, beharraren arabera.
  • Haurtxoetan, sudur-xurgagailua erabili aurretik soluzio fisiologikoa bota dakieke, sudurreko jariakinak biguntzeko eta errazago xurgatzeko. Batzuetan, seruma erabiltzea nahikoa izaten da jariakinak kanporatzeko.

Begiak garbitzeko: tantak bota, garbitu edo bainatu

  • Bota soluzio fisiologikoaren tanta batzuk begi bakoitzean.
    Lehortu likido-soberakina konpresa esteril batekin.
    Ez jarri dosi bakarreko ontzia begiaren gainazalarekin kontaktuan.
  • Begietarako beste produktu bat erabiliz gero, eman Deliplus serum fisiologikoa aurrena eta itxaron 15 minutu bestea bota baino lehen.
  • Soluzio fisiologikoa bateragarria da lentillak erabiltzearekin.
  • Egunero erabil daiteke 1-6 aldiz egunean, beharraren arabera.

Belarriak garbitzeko

  • Irakuzteko likido gisa. Belarriak behar bezala garbitzeko, belarrietarako soluzio tentsoaktibo bat aplikatu ondoren, erabili soluzio fisiologikoa urtutako argizari-hondarrak kanporatzeko eta kanpoko entzunbidea garbitzeko.
  • Dosi bakarreko ontzi bat bi belarrietan erabil daiteke. Lehortu likido-soberakina konpresa batekin.

Zauriak garbitzeko

  • Garbitu zauria, dosi bakarreko ontziko soluzio fisiologiko guztia erabiliz.
  • Lehortu likido-soberakina, baina larruazal osasuntsuaren gainekoa bakarrik.
  • Ez jarri dosi bakarreko ontzia zauriaren gainazalarekin kontaktuan.

Aerosolterapian inhalatzeko

  • Soluzio fisiologikoa aerosolterapian inhalatzeko disolbatzaile gisa erabiltzen bada, irakurri inhalatu beharreko produktuan adierazitako jarraibideak.
  • Soluzioa bakarrik erabiltzen bada, irakurri aerosolterapiako aparatuan adierazitako jarraibideak.

Beste gomendio batzuk

Txikienen erabateko higienerako, erabili Deliplus haurrentzako paper-zapi fresko eta lurrinduak. Ezin hobeak dira eskuak eta aurpegia garbitzeko, baita pixoihala aldatzean erabiltzeko ere.