Bañadores Desechables Deliplus

Erabili eta botatzeko Deliplus bainujantziak, udako aliatu perfektua

2023ko maiatzaren 26a

Zure haurra itsasoan edo igerilekuan sartzen hasten denean, erosoago ibiliko da Erabili eta botatzeko Deliplus bainujantziekin, udan uretan gozatzeko babes onenarekin.

Erabili eta botatzeko Deliplus bainujantziak: Zuretzako eta zure haurtxoarentzako aukerarik erosoena

Erabili eta botatzeko Deliplus bainujantziak hondartzan nahiz igerilekuan erabiltzeko pentsatuak daude. Uretan kakak ez ihesteko balio dute.

Gainera, erabili eta botatzeko pixoihal hauek ehun leun eta transpiragarria dute; oso erosoa haurtxoaren azal delikaturako. Eta, betiko pixoihal tradizionalak ez bezala, ez dira uretan puzten; beraz, haurrak dibertitu daitezke eta une atsegin bat igaro dezakete deseroso sentitu gabe.

Erabili eta botatzeko pixoihal horiek, ordea, ez dute balio pixa xurgatzeko; beraz, gomendatzen dizugu hondartzan edo igerilekuan bakarrik erabiltzea, eta gero botatzea.

Erabili eta botatzeko Deliplus bainujantziak behar bezala erabiltzeko, jarraitu urrats hauei:

1. Jantzi erabili eta botatzeko bainujantzia haurtxoari uretan sartu aurretik.

2. Uretatik irtendakoan, botatzeko, apurtu bainujantzia alboetatik.

3. Erabili eta botatzeko Deliplus bainujantzia zaborretara bota behar da, inolaz ere ez komunera.

Berrikuntzak eta hobekuntzak Mercadonaren Erabili eta botatzeko Deliplus bainujantzietan

Gure denda guztietan topatuko dituzu Erabili eta botatzeko Deliplus bainujantziak. 2 neurritan eskuratu daitezke:

  • S neurria (6-12 kg)
  • M neurria (11-18 kg)

Bainujantzi hauek unisex dira eta, beraz, haurtxo guztiek erabiltzeko modukoak. Pakete bakoitzak banakako 12 bainujantzi ditu. Guztiek Mickey eta Minnie-ren diseinu berria dute, eta izugarri gustatuko zaio zure haurrari.

Gerria hobeto doitzen da orain, eta hesi bikoitza jarri dugu, kaka likidoak ez ihesteko.

Uda honetan, plisti-plasta Erabili eta botatzeko Deliplus bainujantziekin!

Beste gomendio batzuk

Erabili gure eguzki-krema eta -babesak udan arriskurik gabe gozatzeko.

Eta hemen duzu zure haurtxoa ahalik eta ondoena zaintzeko behar duzun guztia: toallatxo perfumatuak, pixoihalak, pomadak, biberoiak…