Xanpu eta Egokitzaile familiarrak, ile-mota guztietarako egokiak.

Xanpu eta Egokitzaile familiarrak: ile-mota guztietarako zainketa eta babesa

2024ko otsailaren 28a

Zaindu zure familia merezi duen moduan, gure formatu handiko Xanpuarekin eta Egokitzailearekin. Ile distiratsu, leun eta orrazten erraza nahi duzu guztiontzat? Konbinazio hau bereziki diseinatu da zure etxeko haur eta heldu guztien premiak gogobetetzeko.

Garbiketa sakona bermatzen dizu lerro honek, buru-larruazala kaltetu eta narritatu gabe. Gainera, lerroaren tamainari eta edukierari esker, familia guztiarentzat behar beste produktu izango duzu denbora gehiagoan. Gehien behar duzunean xanpurik gabe geratzearen kezka alde batera utziko duzu. Bi produktuak datoz 1 litroko tamaina handian, formatu familiarrean.

Gainera, perfume bizi bera dute biek, eta zaintze- eta babes-sentsazio atsegina sortzen dute. Dosifikazio-kontrola du, garbiketa bakoitzean gomendatutako kantitatea erabiltzeko.

Zer ezaugarri ditu gure tamaina familiarreko Xanpuak?

Champú tamaño familiar Deliplus

Babesa eta distira ematen dituen xanpu honek fruta naturalen estraktuak (kiwia, laranja, sagarra...) ditu formulazioan, aberatsak baitira bitamina eta antioxidatzailetan. Osagai naturalei esker, ez du kaltetzen zure ilea, eta egokia da ile-mota guztietarako.

Nola erabili

Ilea heze duzula eman, eta masajez eragin aparra atera arte. Ondoren, garbitu ur askorekin.

Zer eskaintzen dizu gure tamaina familiarreko Egokitzaile leungarriak?

Acondicionador suavizante tamaño familiar Deliplus

Egokitzaile hau osagarri egokia da xanpuaren ondoren erabiltzeko, ileari leuntasuna eta distira ematen baitizkio.

Keratinarekin formulatu denez, ilea askatzea eta orraztea errazten du. Zure ilea leun uzten du, eta haren berezko edertasuna nabarmentzen du. Egokia da ile-mota guztietarako.

Nola erabili

Banatu krema leungarria ilearen erdialdetik puntetara. Utzi 1-2 minutuz, eta garbitu ur ugarirekin.

Beste gomendio batzuk

Gure Curl Perfect lerroa da zure ile kizkurrerako tratamendu onena, leuntasuna eta definizioa bermatzen dituen ilerako errutina.

Ezagutzen duzu Plex Repair lerroa adats lehor eta hauskorra konpontzeko? Xanpuak, maskarak eta serumak osatzen dute lerroa.

Zaindu zure oinak gure produktuekin: hidratatuta, esfoliatuta eta fresko izango dituzu.