Simply Flowers lurrinek udaberriaren etorrera ospatzen dute beren nota zitriko, lore eta egur kutsukoekin. Oinlodiak, Bioletak, Arrosak, Laranja Loreak eta Jasminak zure azala inguratu eta zentzumenak pizten dizkizute.

Simply Flowers Lurrinak

2018ko apirilaren 24a

Zure azala Mercadonaren Simply Flowers lerroko lurrinetan bildu. Freskotasuna, leuntasuna eta erromantizismoa bateratzen dituzten bost proposamen. Oinlodia, Bioleta, Arrosa, Laranja Lorea eta Jasmina: lore kutsuko eau de toilette klasikoak, zentzumenekin sintonia betean daudenak. Simply Flowers lurrinek udaberria dakarte gogora, beren nota zitriko, hautsezko, gozo eta egur kutsukoekin. Aurkitu zeurea.

Simply Flowers lurrinez gozatzeko ideiak

Dutxatutakoan, poroak zabaldu zaizkizula aprobetxatuz, azala lurrin-usainaz sakonago inpregna dakizun, eman tanta batzuk gustukoen duzun Simply Flowers kolonia. Ondoren, azala hidratatu eta leuntzeko, aukeratu Deliplus gorputzaren zainketarako lerroko zernahi krema edo lozio.

Oinlodia

Petalozko bihotz leun batean bildutako lore notak zeharka erakusten ditu lurrin honek. Loreen, fruten eta berdearen usaimen-familiakoa. Zeren usaina du? Basoko fruta eta limoi notenak, egur eta musk hondo baten gainean, oinlodi, arrosa eta ostargi-belarrezko bihotz delikatu batekin orekaturik.

Bioleta

Bioletan inspiratutako eau de toilettea. Loreen, hautsaren eta bioletaren usaimen-familiakoa. Zeren usaina du? Bioletak eta arrosak osatutako bikotearena. Oinlodi eta lorategiko banilla ukituak, egur eta musk hondo baten gainean.

Arrosa

Arrosak lore kutsuko bouquet delikatua ebokatzen du. Loreen eta arrosaren usaimen-familiakoa. Zeren usaina du? Uretako arrosa eta lore akuatikoen noten eta arrosa zurizko eta oinlodizko bihotz leun baten arteko kontrastearena. Sandalo eta lorategiko banilla hondoa.

Laranja-lorea

Nota sentsual eta krematsuak ditu. Egurraren eta laranja-lorearen usaimen-familiakoa. Zeren usaina du? Laranja-lorez, bergamotaz, jasminez, atxaparrez eta hosto berdeez osatutako erramu delikatu batena, musk zuri, sandalo eta anbar hondo batekin indartua.

Jasmina

Jasmin-lurrin erromantiko eta femeninoa. Loreen, egurraren eta muskaren usaimen-familiakoa. Zeren usaina du? Jasminaren nota nahasezinena, mugetaren, oinlodiaren eta itsas kutsuko akordeen notekin. Anbar, Kaxmirreko egur eta musk hondo sotila.

Beste Zenbait Iradokizun

Uda eta udaberria izaten dira Deliplus bainurako gel berriak ezagutzeko hilabeterik onenak. Bestalde, gure koko-olioak aurpegi eta gorputzerako tratamenduetarako ematen dituen aukerak gomendatzen dizkizugu.