Orain bai, zure orrazkera egun osoan mantentzea posible da, ileak distira edo bizitasun faltan edota gogorregi egotearen itxura eman gabe. Mercadonaren Sendotasun Aparteko Laka iraupen luzekoa da, eta zure ileak ordu askotan itxura bikaina ematea lortzen du, bere tinkaketa gaitasun handiari esker.
Bi tamainatan aurki dezakezu: handia oso egokia da etxean erabiltzeko; eta txikiak tamaina ezin hobea du poltsan edo bidaietan eramateko, behar duzunean erabil dezazun.
Lore-lurrina du, osagai kosmetikoak fruta-ukituekin uztartzen dituena.
Aplikazio perfektua emateko, orrazkera guztian uniformeki hautsezta ezazu, 25-30 cm-tara.
Trikimailua
Bolumena handitu nahi baduzu, buruz behera jarri, eta ilearen sustraietan eman ezazu Mercadonaren Sendotasun Aparteko Laka. Ondoren, nahi bezala orraztu.
Beste Zenbait Iradokizun
Zinemako izarren moduko adatsa erakutsi nahi baduzu, Argan Oil Lerroak ile lehorrak elikatzen ditu, beraien distira, indarra eta hidratazioa berreskura dezaten.