Ezagutu Origen bilduma, Alhambraren edertasun atenporalean inspiratua.

Origen, Alhambraren magia dakarkizun bilduma

2023ko irailaren 15a

Ezagutzen duzu Origen bilduma berria? Granadako Alhambraren edertasun atenporalean eta arabiar kulturaren herentzia aberatsean inspiratuta dago.

Makillaje-bilduma honetako produktu guztiek dakarkigute burura arkitekturaren altxor hori. Murgil zaitez haren kondairazko dotorezian, eta sortu zuretzat beti amestu duzun irudia.

Zer produktuk osatzen dute Origen bilduma berria?

Zure look osoa indartzeko pentsatutako produktuen multzo erakargarri bat aurkezten dizu Origen bildumak. Ezagut itzazu!

Abaniko-formako aurpegiko paleta

Paleta de rostro en forma de abanico Colección Origen Mercadona

Beltzaran-kolorea eta distira emango dizkizuen tonuak. Pasaldi bakar batean konbina ditzakezu, edo banaka erabili.

Ezpainetakoak eta betile-maskara

Labiales y máscara de pestañas Colección Origen Mercadona

Ezpainetako mate krematsuak: iraupen luzeko belus-akabera, aroma gozo eta atseginekoa.

  • 01 zk. Nude.
  • 02 zk. Nude ertaina.
  • 03 zk. Arrosa.

Betile-maskara: betileei bolumena ematen die eta luzatu eta kakotu egiten ditu. Eman bigarren geruza bat ordezko betileen efektua lortu nahi baduzu.

Erabiltzeko gomendioak: eman betileen sustraietatik puntetara, sigi-saga mugimenduekin, betileak bereizteko eta banan-banan definitzeko.

Aurpegiko fluido argiztatzailea

Fluido facial iluminador Colección Origen Mercadona

Gel likidoaren ukitu eta akabera zeharrargia ditu. Egokia da azal-tonu guztietarako.

  • Azal argitsua.
  • Akabera naturala.
  • Erraz eman eta zabaltzen da.

Erabiltzeko gomendioak: eman kantitate txiki bat eta zabaldu hatzekin aurpegiko argi-puntuetan eta/edo bistan eramango dituzun gorputzeko guneetan.

Ihintza

Bruma Colección Origen Mercadona

1ean 5 ihintz funtzioaniztuna: azala hidratatu, prestatu, babestu, finkatu eta freskatzekoa.

Propietateak

  • Oinarri gardena, urarekin formulatua.
  • Ez du ez alkoholik ez silikonarik.
  • Testura ultrafina eta ez-likatsua dauka.
  • Geruza fin, ikusezin eta oso atsegina uzten du azalean.
  • Akabera mateduna.
  • Bizkor lehortzen da.
  • Erraz erabiltzen da, eta produktua modu uniformean zabaltzen da aurpegi guztian.
  • 100 ml. Aproposa da poltsan eraman eta eguneko edozein unetan erabiltzeko.

Nola eta noiz erabiltzen da?

  • Eragin indarrez, erabili aurretik. Ez eman begien inguruan.
  • Makillajearen aurreoinarri gisa: garbiketa- eta hidratazio-errutinaren ondoren eta makillajea eman aurretik, lurruneztatu kantitate txiki bat (2-4 pultsazio) 20 cm inguruko distantziatik.
  • Eduki begiak eta ahoa itxita produktua lurruneztatzen duzun bitartean. Utzi lehortzen makillajea ematen hasi aurretik.
  • Esprai finkatzaile gisa: makillajearen oinarria eman ondoren, lurruneztatu modu berean. Aurpegia freskatzeko eta makillajek gehiago iraun dezan, errepikatu eguneko edozein unetan.
  • Edertasun-aholkua: gorde ezazu hozkailuan, makillaje ultraindargarria lortzeko.

Beste gomendio batzuk

Zure makillaje-brotxak eta -pintzelak garbitzen irakatsiko dizugu.

Hautatu gure Makillajea kentzeko toallatxoen artean. Guztiak dira edonoiz eta edonon erraz erabiltzeko modukoak.

Ezagutu depilatzeko soluzio onenak.