Horra Mercadonaren lurrindegiko lau produktuok, ezinbestekoak oporretarako zure maletan.

Mercadonaren ezinbestekoak oporretarako maletan

2018ko abuztuaren 06a

Oporretara joateko maleta prestatzen arituko zara egunotan, seguruenik, irrika bizian. Bada Mercadonak ezinbesteko lau produktu hautatu dizkizu, inondik ere ahaztu ezin dituzunak:

FPS30eko aurpegiko krema bat, lifting-efektua ere eragiten duena, primerakoa zure azalerako; body milk hidratatzaile bat, espraian, oso azkar xurgatzen dena; esprai freskagarri bat, hanketako eta oinetako astuntasuna arintzeko, eta lurrin erromantiko bat, uda-garairako ezin egokiagoa. Mercadonako lurrindegian dituzu laurak.

Deliplusen lifting-efektuko FPS30 aurpegiko krema

Aurpegia egunero babesteko eguzkitik, erabil ezazu Deliplusen lifting-efektuko FPS30 aurpegiko krema. FPS30 iragazkiek eguzkitik babestuko zaituzte eta, gainera, azala tinkotu egingo dizute, eta haren elastikotasuna hobetu.

Egunero erabiltzen baduzu, eragotzi egingo duzu zimur berririk azaltzea eta eguzkiak eragiten duen azalaren zahartze goiztiarra.

Deliplusen lifting-efektuko FPS30 aurpegiko krema aplikatzeko, igurtzi leunki, azala garbi eta lehor dela. Ikusiko duzu zein azkar xurgatuko duen azalak. Egunero eman dezakezu aurpegian eta lepoan.

Mercadonaren Hidra & Go! body milk espraia

Ez oporretan ez eguneroko jardunean, ez duzu nahi izaten zain egon zure azalak body milka noiz xurgatuko. Orain, Mercadonaren Hidra & Go! body milk espraiari esker, primeran hidratatuko duzu gorputza, eta itxaroten egon gabe.

Esprai formatua duenez, oso erraz aplikatzen da gorputz osoan. Ondoren, igurtzi apur bat, eta segundo gutxiren buruan xurgatuko duenez azalak, janzteko moduan izango zara. Ezin errazagoa da!

Mercadonaren Hidra & Go! body milk espraiak lurrin freskoa eta bizigarria ematen dio zure azalari, uda-garairako apropos-aproposa.

Oinetarako eta hanketarako Deliplusen esprai freskagarria

Oporretako bidaietan maizago nabaritu ohi dira nekatuak eta astunak bai oinak, bai hankak. Gainera, zenbat eta beroago egin, orduan eta premiazkoagoa oinak eta hankak freskatzen, gozatzen, lasaitzen eta biziberritzen dituen produktu bat.

Oinetarako eta hanketarako Deliplusen esprai freskagarriak egingo dizu hori guztia. Oso esprai erosoa da: aski duzu azalean ematea eta goraka zein beheraka igurztea.

Berehala freskatuko zaitu oinetarako eta hanketarako Deliplusen esprai freskagarri berriak, eta gorputzaren atal horretako nekeari aurre egiten lagunduko dizu.

Simply Flowers Jasmina lurrina

Eau de toilette erromantikoa eta femeninoa, horra zer den Simply Flowers Jasmina lurrina.

Elementu hauen usainak uztartzen ditu lurrin horrek: jasmina, mugeta, peonia eta itsas ukituak, atzean anbarraren, kaxmir-egurraren eta muskaren kutsuak dituela.

Bota tanta batzuk dutxatu ondoren, eta are errazago xurgatuko du zure azalak Simply Flowers Jasmina lurrina.

Beste gomendio batzuk

Eta gainera itxura ezin hobea izan nahi baduzu aurtengo oporretan, aprobetxa ezazu aukera hau look beltzarana zeureganatzeko Mercadonako lurrindegian aurkituko dituzun produktuak erabiliz.

Eta nahiago baldin baduzu hondartzara joan, azala era tradizionalean belztera, eraman itzazu eguzki-babes oso handia, FPS50erainokoa, duten eguzkitik babesteko Mercadonaren produktuak.