Itxura zaindu eta, era berean, naturala ematen dizun makillajea nahi duzu egunerokoan?
Bideo honetan erakutsiko dizugu nola eman makillaje naturala; jarraitu urratsei, eta natural, fresko eta eder ikusiko duzu zure burua, ia makillajerik edukiko ez bazenu bezala.
Zer produktu erabiltzen ditugu tutorial honetarako?
Produktu hauek behar dituzu:
- Zuzentzaile finkoa eta estalgarria
- Hydra-Confort makillaje-oinarria
- Pintzel argiztatzailea
- Hauts zeharrargiak
- 09 zenbakiko itzala eta 07 zenbakiko itzala
- Bekainak markatzekoa
- 4D betile-maskara
- 01 zenbakiko koloretea
- 14 zenbakiko barra krematsua
Makillaje naturaleko looka pausoz pauso
Urrats erraz batzuk aski dira look naturala lortzeko. Hemen dituzu:
1. Eman zuzentzailea, akats txikiak estaltzeko eta begi inguruan argitasuna emateko.
2. Eman makillaje-oinarria barrutik kanporantz, belakiarekin edo pintzelarekin.
3. Eman argitzailea nabarmendu edo argitu nahi dituzun puntuetan. Zabaldu, hatz-mamiarekin ukitu txikiak emanez.
4. Finkatu oinarria hauts zeharrargiekin, aurpegiko distirak kontrolatzeko eta makillajeak luzeago irauteko.
5. Itzal argiena begi-txokoan, betazal mugikorrean eta bekainaren arkuan eman.
Ilunena, berriz, begi ertzean eta begi-zuloan, lausotuta.
6. Bete bekainak markatzeko automatikoarekin, eta orraztu eta lausotu haren eskuilarekin.
7. Eman betile-maskara behetik gora sigi-sagan mugimenduak eginez.
8. Gorritasun naturala eman masailetan, koloretea erabiliz. Egin irribarre makillatu beharreko eremua mugatzeko.
9. Erabili tonu natural bat ezpainei kolorea emateko.
Beste gomendio batzuk
Bekain ongi definituak eduki nahi dituzu? Ikasi nola egin dezakezun sei urratsetan.