Gure Lurrindegiak Gabon hauetarako duen sekretua hauxe da: zurekin pentsatuta eginiko bilduma esklusiboak.

Aurkitu Lurrindegiaren sekretua

2019ko azaroaren 14a

Iritsi da garaia Lurrindegiak Gabon hauetarako zer sekretu duen argitzeko. Zaude ziur itxarotea merezi izan duela.

Zurekin pentsatuta egindako bilduma esklusiboak dira sekretua.

Beti bezala, ahalegin handia egin dugu Gabonetan aukerarik onena eta opari berezienak izan ditzazun kosmetikan, edertasunean eta fragantzietan. Hori dela eta, lehenik zuei entzun dizuegu: zuen ideiak bilduta, munduan zehar ibili gara, inspirazio bila eta hornitzaile egokiekin lanean.

Lehengai bikainak, perfumegile handiak eta diseinatzaileak gidari izan ditugu gure bilduma berri guztietan kalitate gorena lortzeko:

Zurekin pentsatutako bilduma esklusibo hauek nola egin ditugu?

1. Zuen iritzia entzun genuen

Lehenengo, gure bildumak osatzen hasi aurretik, zuen beharrak adi entzun genituen. Lurrindegiko Koberrikuntza Zentroan zuetako batzuekin elkartu ginen, Gabonetan gure lurrindegian zer aurkitu nahi zenuketen galdetzeko.

imagen el secreto 1

imagen el secreto 2

Proba itsuak egin genituen gure produktu-espezialistekin, Koberrikuntza Zentroan.

2. Bikaintasunaren bila bidaiatu genuen

Ondoren, sortzaile eta perfumegile ospetsuenen bila ibili ginen mundu osoan; kalitaterik onena lortzeko lehengaiak aukeratu zituzten haiek.

imagen el secreto 3

Ilias Ermenidis, Firmenicheko perfumegilea, My Soul for him fragantziaren sortzailea.

Ilias Ermenidis: “Aldaketa asko egin dira, bilera asko, baina azken emaitza gustatu zaie, bai gure sorkuntza-taldeei, bai Mercadonakoei. Oso prozesu harmoniatsua izan da; bezeroarekin elkarlanean, lan onak egiten ditugu beti”

imagen el secreto 4

Philippe Paparella-Paris, Symriseko perfumegilea, My Soul for her fragantziaren sortzailea

Philippe Paparella-Paris: “My Soul bildumarako, lore zurien lurrin bat prestatu dugu, Indiara egindako bidaia batetik bueltan izan nuen ideia bat oinarri hartuta. Bidaia hartan, erabat harrituta geratu nintzen hango loreen intentsitatearekin; oso lurrintsuak dira, oso oparoak, eta hura irudikatu nahi izan genuen lore-lurrinaren elementu nagusi gisa”.

3. Jatorrian hautatzen ditugun lehengai nobleekin lan egiten dugu

Perfume bat egiteak lantalde zabal bat koordinatzea dakar; lantalde horretan, kimikariak, ebaluatzaileak eta perfumegileak ditugu. Ebaluatzailearen lana funtsezkoa da prozesuan, perfumegilearekin batera egoten baita sorkuntzan, eta lotura egiten baitu sorkuntzaren eta azken kontsumitzailearen gustuen artean.

imagen el secreto 5

Ilias Ermenidis, Ina Mexía ebaluatzailearen ondoan, Firmenich Parisen bulegoetan, My Soul for him fragantziaren ñabardurak probatzen.

imagen el secreto 6

Calabriako bergamota piperbeltz arrosarekin eta izpiliku-ukitu batekin konbinatuta, My Soul for him lurrinaren bihotzerako ukitu sutsuak lortzen ditugu. Patxuliak, Haitiko vetiverrak, sandaloak eta zedro anbarrak osatzen dute perfume honen oinarria.

imagen el secreto 7

Philippe Paparella eta Ilana Kahn ebaluatzailea, My Soul for her frangantziaren sortze-prozesuan

imagen el secreto 8

“Lore zurizko akorde bat osatu nuen, sambac jasmina oinarri hartuta; nerolia gehitu nion gero, laranjondoaren lore bizi eta iraunkorraren ukitua emateko.”

4. Denboran irauten duten bildumak diseinatzen ditugu

Koloreekin inspiratu gintuzuen: berdea, mihurari eta Gabonetako zuhaitzari omenaldia egiteko, eta urre-kolorea, jai hauek magiaz eta distira bereziz inguratzeko. Tonu horiekin, ontzi sofistikatu bat sortu dugu, Gabon-lurrina barnean duena.

imagen el secreto 9

Ontziak diseinatzeko zirriborroak eta kolore-gamak.

imagen el secreto 10

Sekreturen bilgarri gisa, zenbait zirriborro diseinatu ditugu, gure sorkuntzak biltzeko ontzi apartak lortzeko.

imagen el secreto 11

imagen el secreto 12

Kosmetikako espezialista, My Soul itzal-paleta diseinatzen.

5. Zuekin partekatzen dugu azken emaitza

Bildumak sortu ondoren, gure desioa horiek partekatzea da, zuen iritziak jakitea eta gure usteak betetzen dituztela frogatzea.

Produktu guztiak pertsona-profil zabal batek probatzen ditu; izan ere, badakigu gure bezeroen esperientziak gure jakinduria adierazten duela eta zoriontsu egiten gaituena haien nahiak betetzea dela.

imagen el secreto 13

imagen el secreto 14

imagen el secreto 15

imagen el secreto 16

imagen el secreto 17

imagen el secreto 18