Ezagutu Magnolia makillaje-bilduma berria, loreen edertasunean oinarritua.

Magnolia Bilduma berria, loreen edertasunean oinarritua

2023ko otsailaren 27a

Ezagutzen duzu Magnolia Bilduma berria? Loreen edertasunean inspiraturik, bizitzaren ospakizun bat proposatzen digu. Bilduma honetako produktu bakoitza lore-mota batean eta haren sinbologian oinarritzen da, esanahi jakin bat transmititzeko.

Gainera, lore-motibo bat duen larru sintetikozko pakete batean dator.

Zer produktuk osatzen dute bilduma hau?

Magnolia itzal-paleta

Paleta de sombras colección Magnolia Deliplus

Magnoliek edertasuna, feminitatea, adiskidetasuna, zoriona eta maitasuna irudikatzen dituzte. Horregatik jarri diogu izen hori paleta honi.

Ezaugarriak

  • Begi-itzalen 9 tonu.
  • Akabera distiratsuak eta mateak.
  • Paleta oso moldakorra, hasi lur-tonuetatik eta urdinxka eta grisaxketarainokoa.
  • Look ugari lortu ahal izango dituzu, hainbat egoeratara moldatzeko: egunerokoan, konbinatu tonu argienak, begirada nabarmentzeko eta nude natural bat lortzeko. Gauez, tonu ilunagoak erabil ditzakezu.

Stylo Goma ezpain-barrak

Barra de labios stylo goma colección Magnolia Deliplus

Ezpainetako estrafina, akabera erdimatearekin, ezpainak eta irribarrea nabarmentzeko.

Ezaugarriak

  • Hornitu zure irribarrea geruza mehe uniforme eta leun batekin; ondo itsasten da ezpainetan, eta doitasun osoz estaltzen ditu.
  • Osagai elikagarrien nahasketa batekin formulatua da, erraz urtzen da, ezpainetan erosoa da eta pigmentazio bizi eta berehalakoa du, erraz modulatu daitekeena.

Ezpainetako-motak

  • 01 Lily: lirioek energia, sormena, adorea eta positibotasuna sinbolizatzen dituzte.
  • 02 Lotus: loto-lorea gorputzaren eta arimaren purutasunarekin lotzen da.
  • 03 Peony: peonia gorriek aberastasuna, oparotasuna, ohorea eta errespetua adierazten dute. Gainera, gorria grinaren ikurra da.
  • 04 Poppy: mitxoletaren lorea itxaropenaren sinboloa da.

Daisy ezpain-distira

Brillo labios Daisy Colección Magnolia Deliplus

Daisy bitxilorea da ingelesez. Bitxiloreek xalotasuna, purutasuna eta hasiera berriak irudikatzen dituzte. Horregatik eman diogu izen hori.

Ezaugarriak

  • Ezpain-distira emolientea, emaitza distiratsu baterako.
  • Testura leuna eta sentsoriala, ezpainak itsaskor uzten ez dituena.
  • Ezpainen gainean urtzen da, eta leun eta distiratsu uzten ditu.

Beste gomendio batzuk

Aurtengo neguan, zaindu zeure burua barrutik eta kanpotik: ekinazea eta propoli-espraia zure defentsetarako, aurpegiko krema hidratatzailea, eta sudurreko eta ezpainetako baltsamo konpontzailea.

Eta azazkalak zaindu nahi badituzu, SOS tratamendua gomendatzen dizugu, azazkalak babesten eta leheneratzen dituen serum bifasiko bat.