Ezagutu gure Ezpainetakoen aukera eta aukeratu zure estiloari doakiona

Hamaika ezpainetako, emaitza ikusgarriak!

2024ko uztailaren 15a

Gure lurrin-dendan behar eta lehentasun guztiak asetzeko ezpainetako-aukera zabala aurkituko duzu. Distira hidratatzailea eta bolumen handia, akabera mate dotore eta iraunkorra... Ezpainetako bakoitza esperientzia paregabea da, eta emaitza sinestezinak emateko diseinatuta dago. Aurkitu zure tonu perfektua eta izan ezpain liluragarriak noiznahi!

Ezpainetakoen aukera, aukeratu zure gogokoena

Distira

  • Voluminizer azido hialuronikoduna: akabera argitsua ematen du, azido hialuronikoarekin aberastuta dago, eta propietate hidratatzaileak eta bolumen handikoak ditu. Ezin hobea ezpain beteak eta distiratsuak nahi dituztenentzat.

Voluminizer con ácido hialurónico Deliplus

Baltsamoa

  • Balm: ezpainetako hidratatzailea, estaldura arinekoa. Hidratatu ezpainak eta eman itxura naturala eta osasungarria. Ezin hobea da erosotasuna eta kolore-ukitu bat bilatzen ari bazara eta aldi berean hidratazioa zaindu nahi baduzu.

Balm Deliplus, Labial hidratante con cobertura ligera

Krematsua

  • Creamy: testura krematsua eta hidratatzailea. Testura krematsua leun-leun irristatzen da zure ezpainetatik, hidratazio bizia eta kolore distiratsua emanez. Akabera satinatua eta leuntasun-sentsazioa nahi badituzu, hau da zure ezpainetakoa.

Creamy Deliplus, textura cremosa e hidratante

Matea

Akabera sofistikatu eta iraunkor baterako, aukeratu hiru aukera hauen artean:

  • Efektu belusatuko barra: zure ezpainak lehortzen ez dituen akabera matea, leuna eta belusatua. Kolore bizia eta zeta-testura ematen dizkizu.

Barra Deliplus efecto aterciopelado

  • Iraupen luzeko barra: ezin hobea zure makillajeak egun osoa irautea behar baduzu. Kolore sakona ematen dizu, eta txukun mantentzen da ordu luzez.

Barra de labios Deliplus larga duración

  • Iraupen luzeko fluidoa: produktu likidoago bat nahiago baduzu, iraupen luzeko fluido mate honek akabera mate bizia ematen dizu, azkar lehortzen dena eta osorik irauten duena, desagertu gabe.

Fluido Deliplus larga duración

Beste gomendio batzuk

Erabili gure Makillatzeko pintzel-kitak emaitza profesionalak lortzeko.

Ikasi makillatzen 3 produktu soilik erabilita: ezpainetakoak, koloreteak eta betile-maskarak.

Zure makillaje-brotxak eta -pintzelak ondo garbitzen irakatsiko dizugu.