Bizarra kentzeko aukera berri bat dugu zuretzat, oso eraginkorra bizarra egunero egin beharra duten eta lubrifikazio-plus bat behar dutenentzat.
Precision System 6 aitzurrarekin, bizarra ondo-ondotik egitea lortuko duzu azala batere narritatu gabe, aloe vera eta E bitamina ditu eta! Ez itxaron gehiago probatzeko!
Precision System 6 zergatik da hain eraginkorra bizarra kentzeko?
Precision System 6 ez da besteak bezalakoa; bizarra egunero egin behar dutenei bereziki zuzendutako irtenbide erabatekoa da, azal sentikorra eta bizar itxia dutenentzat ezin egokiagoa. Diseinu aurreratua du, eta beste aitzurretatik bereizten duten funtzionalitate berritzaile hauek:
- 6 orri: atzeko partean doitasunezko ebakigailua du iristen zailak diren tokietarako (sudur azpia eta belarri ondoak), eta xaflen artean distantzia maximoa du, hobeto garbitzeko.
- Buru baskulatzaile eta pibotatzailea: aurpegiaren eremu eta txoko guztietara hobeto egokitzeko.
- Banda bikoitz lubrifikatzailea: xafla larruazalean hobeto irristatzeko eta azal sentikorretan narritadurarik ez eragiteko.
- Babes-banda: larruazala luzatu eta apar-soberakinak kentzeko.
- Aloe vera eta E bitamina ditu.
- Diseinu ergonomikoko heldulekua.
- Bizarra ondo-ondotik kentzen du lubrifikazio-plus bat emanez. Ezin hobea da egunero egin beharra duten bizar itxietarako.
Erabilerrazagoa izan dadin, garrantzitsua da ilea leuntzeko produktu bat erabiltzea (bizarra mozteko gela, bizarra kentzeko aparra...) bizarra egin aurretik. Ez ukitu zuzenean orriak, ebakirik ez egiteko.
Beste gomendio batzuk
Hona hemen beste xafla batzuk zure beharretara hobekien egokitzen dena aukeratu dezazun.