Uda honetan eguzkitik babesteko, eguzki-babesak erabiltzeko eta arriskuak saihesteko aholku baliagarri batzuk

Eguzkitarako aholkuak

2021ko maiatzaren 26a

Badator uda, eta gero eta denbora gehiago ematen dugu aire zabalean eguzkitan. Horregatik, ezinbestekoa da eguzki-babes egokia erabiltzea.

Arriskuak saihestu nahi baditugu, gure azala arriskuan ez jartzeko zenbait aholkuri jarraitu behar diegu: eguzkitan egoteko ordu egokiak zein diren, eguzki-babesa zenbat erabili behar den eta zein eremu zaindu behar den bereziki, after sun-a erabili... Horiek batzuk baino ez dira.

Babestu eguzkitik arriskurik gabe

Eguzkitik babesteko aholku batzuk prestatu ditugu, eguzkia modu seguruan eta lasai hartzen ikas dezazun.

Babestu urteko 365 egunetan

Egunero babestu, baita egun lainotsuetan edo itzalpean egoteko ere, eta bereziki udan. Eta ez hondartzan edo igerilekuan bakarrik, baita aire zabalean kirola egiten ari zarenean, mendian, paseatzen ari zarenean edo terraza batean zerbait hartzen ari zarenean ere.

Eguzkitan jarri baino ordu-erdi lehenago eman babesa

Babesa eguzkitan jarri baino 30 minutu lehenago ematea komeni da, gorputzean eta aurpegian, eta xurgatzen uztea. Kontuan izan bereziki sentikorrak diren eremuak (ezpainak, sudurra, belarriak, garondoa, sorbaldak eta oinak).

Eman berriz babesa 2 ordutik behin

Bi ordutik behin berriro ematea gomendatzen da, batez ere bainatu edo izerditu ondoren.

Aukeratu zure azal-tonurako egokia den eguzkitik babesteko faktorea

Hondartzan eta igerilekuan, erabili urarekiko erresistentea den eguzki-babesa, azala beti babestuta izan dezazun.

Gainera, kontuan izan haurrek berariazko babesa erabili behar dutela.

Ez egon eguzkitan eguzki-erradiazio handieneko tartean (12:00etatik 16:00etara)

Eguzkia 12:00ak baino lehen eta 16:00ak ondoren hartzea gomendatzen da, eta pixkanaka hartzea.

Eguzkitik ondo babesteko behar diren osagarriak erabili: kapela, pareoa, eguzkitakoa, eguzkitako betaurrekoak…

Botikak hartzen ari bazara...

Informa zaitez eguzkiak eragin ditzakeen albo-ondorioez, azalean erreakziorik izan ez dezazun.

Eguzkia hartu eta gero, eman after sun-a, azala leheneratzeko, gozatzeko eta hidratatzeko.

Eguzkitan egon ondoren ur epelarekin edo hotzarekin dutxatzea komeni da, azala lehortu ez dadin. Ondoren, eman after sun-a.

Gogoratu oso garrantzitsua dela ura maiz edatea eguzkitan jarri aurretik, eguzkia hartu bitartean eta ondoren.

Mercadonaren Eguzki-babesen kalitatea

Mercadonaren eguzki-babesek UVA/UVB erradiazioetatik babesten dute, Europako araudia betez. Gainera, testura batean baino gehiagotan daude, azal-mota guztien beharretara egokitzeko.

Eguzki-babesak eta after sun krema nola eman

Imagen Texto 1 Consejos bajo el sol

Mercadonan eguzki-babesen eta after sun kremen aukera zabala dugu. Babes-mota bakoitza nola eman behar den azalduko dizugu.

  • Aerosola: Lainoztatu azalean, gorputzeko eremu bakoitza estali arte. Ondoren, eskuarekin denean berdin zabaldu, xurgatu arte. Aurpegian, ez lainoztatu zuzenean; lainoztatu eskuak aurrez, eta zabaldu aurpegian begien ingurua beti saihestuz.
  • Esnea: Eman gutxienez 2 hatz-krema babestu beharreko gorputz-eremu bakoitzeko, eta gutxienez hatz bat krema aurpegiko eremu bakoitzeko. Eskuarekin denean berdin zabaldu, azalak krema xurgatu arte.
  • Olioa: Gutxienez 12-15 lainoztatze egin behar dira, babestu beharreko gorputz-eremuaren arabera. Lainoztatu azalaren gainean eta, ondoren, eskuarekin denean berdin zabaldu. Testura lehorra du, eta azkar xurgatzen da.
  • Espraia: Gutxienez 12 lainoztatze egin behar dira, babestu beharreko gorputz-eremuaren arabera, eta aurpegian gutxienez 6. Lainoztatu azalaren gainean, eta, ondoren, beti eskuarekin denean berdin zabaldu, aurpegian izan ezik. Aurpegian emateko, zuzenean eskuan lainoztatu, eta, gero, aurpegian zabaldu begien ingurua beti saihestuz.
  • Aurpegi-krema: Eman gutxienez hatz bat krema aurpegiaren eremu bakoitzeko eta garondoan. Aurpegiko babesak beti aurpegia garbi eta lehor dagoela eman.
  • After sun-a: Eguzkitan egon ondoren, dutxatu eta gero, eman after sun-a, azala lasaitzeko, hidratatzeko eta leheneratzeko. Horrela, beltzaran-kolorea luzatuko duzu, eta azala ez zaizu ezkatatuko.

Mito faltsuak

Eguzki-babesek balio dute hasi eta hurrengo urtean ere

Eguzki-babesak PAOren arabera arautzen dira —produktuak irekitzen denetik bere propietateei eusten dien denbora—, eta ontzian poto ireki baten irudia eta dagokion hilabete-kopurua agertzen dira.

Eguzki-babesa ematen badut, ez naiz belztuko

Ez dago % 100eko babesik. Eguzki-babesa eman arren beti egongo da eguzki-erradiazio pixka bat melaninaren ekoizpena aktibatuko duena, eta melanina arduratzen da azalaren babes-sistema naturala aktibatzeaz eta beltzarantzeaz.

Maskararekin ez dago eguzki-babesen beharrik

Maskarek ez dute erabat galarazten eguzki-erradiazioa igarotzea; beraz, beti behar da babesa aurpegian.

Neguan eta egun lainotsuetan ez da eguzki-babesik behar

Hodeiek ez dute erabat galarazten erradiazio ultramorea pasatzea. Behar bezala babestu nahi badugu, urte osoan erabili behar dugu eguzki-babesa.

Badira erradiazioaren % 100 blokeatzen duten "pantaila osoko" eguzki-babesak

Ez dago eguzki-erradiazioa erabat blokeatzeko gai den eguzki-babesik.

Larruazal beltzaranak ez du eguzki-babesik behar, ez baita erretzen

Larruazal ilunenak errazago beltzarantzen dira, baina haiek ere jasaten dituzte eguzki-erradiazio gehiegizkoaren ondorio kaltegarriak; beraz, beti erabili behar da eguzki-babesa.

Beste gomendio batzuk

Ezagutzen duzu Deliplus-en Anti-Manchas aurpegirako lerroa? Ezagutu gure Zelulitisaren kontrako tratamenduak uda prestatzeko.