Udan nahiko ohikoa izaten da ilea bustita eramatea, batez ere hondartzara edo igerilekura zoazen egunetan, edo lehorgailua edo plantxa erabiltzeko denbora askorik ez duzunean. Beraz, praktikoa da jakitea zer orrazkera egin ditzakezun azkar eta erraz ile bustiarekin itxura erakargarria eduki dezazun.
Ikusi gure bideo tutoriala, eta orraztu ile bustia zuri gustatzen zaizun bezala.
Ilea bustia duzunerako hiru orrazkera
Alboko txirikordadun moñoa
1. Orraztu zure adatsa eta markatu marra albo batera.
2. Bereizi ile-sorta handi bat albo batean, ile gehiagorekin.
3. Egin bi ile-sortako txirikorda bat gainerako ilearekin.
4. Egin motots bildu bat txirikordarekin.
5. Lotu goma batekin.
6. Kiribildu aske duzun xerloa, buru-ondotik hasita.
7. Biribildu motots bilduaren inguruan, eta klipekin finkatu.
Albo bateko txirikorda
1. Orraztu ilea eta banatu hiru zatitan.
2. Egin txirikorda bat erdiko ile-sortan buru-ondotik.
3. Lotu goma batekin.
4. Kiribildu aske dituzun bi ile-sortak,, buru-ondotik hasita.
5. Eta egin alboko txirikorda bat, erdiko txirikordarekin.
6. Lotu goma batekin.
Orrazkera erdi-bildu erromantikoa
1. Orraztu ilea, bereizi ile-sorta bat buru-ondotik, bekokiaren erdi-parean eta lotu goma batekin.
2. Bereizi bi zatitan ile-sorta, buru-ondotik hasita.
3. Pasatu erditik mototsa, eta emaiozu buelta.
4. Alboko xerlo batekin, egin bi ile-sortako txirikorda bat.
5. Eraman ezazu buruaren goialderaino eta klip batekin lotu.
6. Egin gauza bera beste aldeko ile-sortarekin.
7. Egin txirikorda bat hiru ile-sortekin.
8. Lotu goma batekin.
Beste gomendio batzuk
Badakizu nola eduki ditzakezun bekain definituak sei pauso errazetan?