Deliplus Gel berriak, zure larruazala zaintzeko eta babesteko. Orain, formula berriarekin eta kalitatezko beste hobekuntza batzuekin.

Deliplus Bainurako Gel Berriak

2019ko ekainaren 28a

Ezagutu sentsazio-mundu berri bat Deliplusen bainurako gel berriekin: zure azalera egokitzen diren hiru sorta. Orain, formula berria, eta hobekuntzak lurrinetan, ergonomian eta diseinuan. Proba itzazu!

Dermo Babesa

Gma geles de baño Dermo Protección de Deliplus

Azala zaintzen eta leuntzen du, eta hidratazio- eta babes-sentsazioa ematen dio egunero.

  • Fruta-lurrindun bainurako gela: Mediterraneoko zitrikoen estraktuak ditu, aberatsak bitaminatan.
  • Aloe veradun bainurako gela: Formula leuna du, glizerina, azido laktikoa eta aloe vera. Azalerako eta ilerako egokia.
  • Oliba-lurrindun bainurako gela: Besteak beste olibaren landare-esnearen estraktua du; ongizatea emango dizu egunero garbitzean.
  • Olo-lurrindun bainurako gela: Oloaren estraktuaz gain, hidratazio-, lasaitasun- eta ongizate-sentsazioa ematen duten beste osagai batzuk ere baditu.

Dermo Zainketa

Gama geles de baño Dermo Cuidado Deliplus.

Behar jakinetarako erabiltzen diren gelak. Deliplusen bainurako gelen Dermo Zainketa sortak eragile aktibo espezifikoak ditu azal delikatuenak zaintzeko.

  • Gel krematsua: Karite-gurina eta Abisiniako olioa ditu; propietate nutritibodunak. Azal lehorra edo oso lehorra dutenentzat.
  • Argandun bainurako gela: Zure azala zaintzen duen E bitaminaduna. Azal oso lehorra dutenentzat egokia.
  • Ureadun gela: Azal latz eta deshidratatuta izanik, zainketa gehiago behar dutenentzat.
  • Azal atopikoetarako gela: Azal delikatuenak are gehiago zaintzen ditu.
  • Bainurako gel naturala: osagaien % 99 jatorri naturalekoak dira.
  • Gel Esfoliatzaile suabea: Zure azala zaindu eta berritzen du, zelula hilak ezabatzen laguntzen du, kiwi- eta abrikot-hazi naturalei esker.

Dermo aromaduna

Gama geles de baño Dermo Aroma Deliplus.

Lurrin biziak. Zure azala mimatzen du, eta, lurrin bizi eta askotarikoei esker, ongizate-sentsazioa ematen dio.

  • Freskura urdina bainurako gela: Ukitu aromatiko eta freskoak.
  • Tiernos Recuerdos bainurako gela: Lurrin klasikoa, familiako guztiei freskotasuna eta ongizate-sentsazioa ekarriko dizkiena.
  • Agua Marina bainurako gela: Itsasoko haizea zure azalean. Esnea&eztia bainurako gela: % 100 naturala den eztiarekin eta almendra-esnearen estraktuekin egina.
  • Koko lurrindun bainurako gela: Koko-lurrin bizi-bizia.
  • Banilla lurrindun gela: Banilla-lurrin gozoa.
  • Passion Fruit gela: Fruta tropikal exotikoen lurrin bizia.
  • Lore lurrindun gela: Lore-sorta baten lurrin bikaina.

Berrikuntzak bainurako geletan

Gel-sorta horiek hobetu egin ditugu gure bezeroen beharrei erantzuteko:

  • Formula berria: orain, formula berri bat dute, larruazala leuntzeko eta zaintzeko.
  • Irudia hobetu egin da, bai eta diseinu orokorra ere.
  • Botila ergonomiko berria: botilaren okerdurei esker, askoz errazago erabil daiteke.
  • Dosifikatzaile berria: hobeto dosifikatzeko, gel bakoitzaren testurara egokitu da irteerako zuloa.
  • Hobekuntzak lurrinetan: hobetu egin dugu lurrinen intentsitatea, iraunkorragoak izan daitezen.
  • Larruazalean probatuak.

Beste gomendio batzuk

Ezagutu Deliplus eskuetako xaboi-sorta zabala.