Probatu Deliplus tratamendu meso-antizelulitiko kontzentratu berri hau.

Ikasi gure tratamendu meso-antizelulitikoa aplikatzen. Edizio mugatua

2020ko ekainaren 09a

Deliplus kontzentratu meso-antizelulitikoa gorputzeko tratamendu intentsibo bat da, eta oso eraginkorra nahasmendu dermatologiko horren kontra. Formula berritzaileko printzipio aktiboz osatua dago, eta hiru eragin ditu: lipolitikoa, berregituratzailea eta murriztailea.

Ondoren, nola erabili erakutsiko dizugu. Presta zaitez udarako!

Kontzentratu meso-antizelulitikoaren printzipio aktiboak eta onurak

Hona hemen tratamendu honen bereizgarri diren printzipio aktiboak, eta haien onurak:

  • Kafeina eta karnitina: eragin lipolitikoa dute, eta gantzak erretzen laguntzen dute.
  • Orburu-orriaren estraktua: drainatzailea eta tonifikatzailea.
  • Silizio organikoa, soja-olioa, pisu molekular txikiko azido hialuronikoa eta Centella asiatica: berregituratzaileak eta birmoldatzaileak.
  • Bitamina antioxidatzaile ugari (A, C, E, B3), Curcuma longaren sustraiaren estraktua eta epigalokatekingalatoa: eragin berritzailea eta antioxidatzailea.
  • Burdinaren kelantea: iman gisa funtzionatzen du, eta gantz-ehunean soberan dagoen burdina desagerrarazten du, horrek eragiten baitu nahasmendu dermatologikoa.
  • Erribosa: zeluletako metabolismoa azkartzen du.

Nola aplikatu tratamendua eta zer maiztasunekin

Deliplus kontzentratu meso-antizelulitikoa 14 bialeko kutxa batean saltzen da, eta bi modutara erabil daiteke, helburuaren arabera:

  • Tratamendu intentsiboa egiteko: egunero bial bat aplikatu azal garbian, tratatu beharreko eremuetan, 14 egunez. Bideoan ageri den bezala, masaje zirkularrak emanez, erabat xurgatu arte. 2 edo 3 minutuz egin masajea.
  • Mantentze-tratamendua egiteko: kontzentratu horren tanta batzuk zure ohiko gorputzeko kremarekin nahasi, eta masaje bat eman, egunean behin, nahi duzun eremu horretan.

Batzuetan, eremu berean produktu gehiegi aplikatuz gero, kolore zurixka gera daiteke, baina masajea ematean desagertu egiten da.

Ez da erabili behar azal erreaktiboetan, sentikorretan eta narritatuetan.

Tratamendu berritzailea, beste antizelulitikoekiko desberdina

Programa hau, 14 egunetarako pentsatua, antzeko beste produktuetatik bereizten da; izan ere, eragin lipolitikoa, berregituratzailea eta murriztailea indartzen du, eta azalean eragiten duen eragin berritzaile bat du.

Edizio mugatua

Edizio mugatuko produktu bat da, eta, beraz, komeni da dendan galdetzea edo eskatzea.

Beste gomendio batzuk

Aurpegiko garbiketa perfektua egin nahi duzu? Jarraitu gure aholkuei.