Eman iraupen luzeko Deliplus ezpainetako arkatz gardena eta erakutsi zure irribarrea.

Ezpainetako arkatz gardena erabiltzeko 2 modu

2019ko urtarrilaren 31

Ezpainetako arkatza ezinbestekoa da zure makillajean, zure ezpainak erakargarriago egiteko.

Deliplus iraupen luzeko ezpainetako arkatz gardenarekin, ezin hobeto markatuko dituzu ezpainak, eta, hala, irribarre polita izango duzu.

Gardena denez, ezpainetako edozein barrarekin erabil daiteke. Gainera, doitasun handia du, eta asko irauten du.

Bi modutara erabil daiteke.

Delipusen iraupen luzeko ezpainetako arkatz gardena erabiltzeko bi modu

1. Ezpainak markatzeko, edozein tonutako ezpainetako barrarekin: arkatz bakarra aski duzu ezpainetako barra guztietarako. Markatu ezpain-ertza, eta, ondoren, aplikatu ezpainetakoa.

2. Ezpainetako barren aurreoinarri gisa: markatu ezpain-ertza, eta, ondoren, zabaldu ezpain osoan. Ondoren, ezpainetakoa eman.

Ezpainetako arkatz gardenaren ezaugarriak

Hauek dira produktu honen ezaugarri nagusiak:

  • Delineazio zehatza du
  • Ezpainetakoa ezpainetatik ez ateratzea lortzen du
  • Lerro ikusezina eta krematsua egiten du
  • Ezpain-barraren aurreoinarri gisa balio du
  • Kolorea finkatzen du
  • Ezpain-barraren tonua indartzen du
  • Ezpainetakoak gehiago irauten du
  • Zure ezpain-barraren tonuarekin bat egiten du
  • Kolorea berdintzen du

Beste gomendio batzuk

Begietarako arkatz moldakor bat nahi baduzu, ikusi Begietako arkatz beixaren bost erabilerak. Oso erraza da erabiltzeko.