Ezinbesteko makillaje-osagaia da zuzentzailea, begi-zuloak disimulatzeko, akats txikiak estaltzeko...
Baina badakizu nola erabili behar bezala? Eta badakizu zer zuzentzaile-mota dituzun Mercadonan?
Bideo honetan, zuretzat ditugun zuzentzaileak nola aplikatu azalduko dizugu, bai eta zer emaitza lortuko duzun ere.
Mercadonaren zuzentzaile-motak
1. Barran
2. Fluidoak:
a) Iraupen luzea
b) Ekintza bateratua
3. Finko & estalgarria
4. Pintzel zuzentzaile argitzailea
Mercadonako zuzentzaileen ezaugarriak
1. Barran
Zuzentzaile beixa barran
- Begi-zuloen eta -poltsen kontrako zuzentzailea.
Zuzentzaile berdea barran
- Gorritasunak eta markak ezkutatzen dituen zuzentzailea.
- Oso egokia da gazteen aurpegiko larruazalean aplikatzeko; izan ere, helduen azalean keinu-markak gehiegi nabarmenduko lirateke.
2. Fluidoak
Bikainak azal lehorrerako, aurreoinarri zuzentzaile gisa erabil baitaitezke.
Ez dira gomendagarriak azal koipetsuetarako.
Bi mota daude:
a) Ekintza bateraturako zuzentzailea
- Begi-zuloak eta -poltsak leuntzen ditu.
- Zimurren aurkako trinkotze-aktiboak ditu.
- Azala hidratatu eta argitu egiten du.
b) Iraupen luzeko zuzentzailea
- Begi-zuloetarako, -poltsetarako eta akatsetarako iraupen luzeko zuzentzaile fluidoa.
- Eguzki-babesa du.
3. Finko & estalgarria
- Zuzentzaile fluidoa, akatsak ondo estaltzen dituena.
- Ordu luzez irauten du.
- Azal koipetsuetarako gomendatzen da.
4. Pintzel zuzentzaile argitzailea
Fluido zuzentzaile argitzailea, zure aurpegiari lasai-itxura freskoa emango diona, eta argi-puntuak nabarmenduko dituena.
Aplikatzeko moduak
1. Barran
- Estali beharreko eremuan pixka bat aplikatzen da, keinu-marrak ez markatzeko. Aukeratu zure azalaren tonua baino argiagoa.
- Egin marra handiak akatsak dauden guneetan, eta zabaldu hatzarekin kolpe txikiak eginez, arrastatu gabe; horrela, zuzentzaileak estali beharrekoak ondo estaltzea lortuko duzu.
2. Fluidoak
- Zuzentzaile hauek estaldura ertain-altua ematen dizute begi-zuloak eta bestelako akatsak estaltzeko, hala nola puntu beltzak eta zainak. Hatzarekin, belakiarekin edo pintzelarekin eman daiteke.
3. Finko & estalgarria
- Estaldura handiko zuzentzaileak dira, eta gutxi eman behar dira, oso lodiak baitira. Hatzarekin edo pintzelarekin ematen da. hobeto babesteko.
4. Pintzel zuzentzaile argitzailea
- Aurpegian zuzenean ematen da pintzelarekin. Zuzentzeko baino gehiago, zure aurpegiaren ezaugarriak nabarmentzeko da: bekainen arkua, T eremua, Kupidoren arkua eta kokotsa. Hatzarekin edo pintzel sintetikoarekin lausotzea gomendatzen da.
Kolore hauek aukeran
1. Barrak, 3 tonu:
- 01 zk., beix arrosakara
- 02 zk., beixa
- 03 zk., berdea
2. Fluidoak:
a) Ekintza bateratua, 2 tonu:
- 01 zk., beix marroia
- 02 zk., beix arrosakara
b) Iraupen luzea, 2 tonu:
- 01 zk., beix marroia
- 02 zk., beix arrosakara
3. Finkoa & Estagarria, 2 tonu:
- 02 zk., beix arrosakara
- 04 zk., beix naturala
4. Pintzel zuzentzaile argitzailea, 2 tonu:
- 01 zk., argi arrosakara
- 02 zk., argi beixa
Emaitzak
Mercadonaren zuzentzaile hauek erabiliz gero, larruazal perfektua izango duzu egun osoan, eta marka txikiak, gorriuneak, begi-zuloak, akne-markak… estaliko dituzu.
Aurpegiaren ingurua argitzeko eta markatzeko ere erabil daitezke. Eta, gainera, gorputzean ere erabil daiteke, marka txikiak estaltzeko.
Beste gomendio batzuk
Ikusi nola lortu primerako manikura zortzi pauso xume emanda.