Ezagutu Curly Metodoa eta ile kizkurra zaintzeko behar dituzun produktuak.

Ezagutu Curly metodoa, eta harro erakutsi ile kizkurra

2022ko uztailaren 11

Ile uhindua edo kizkurra duzu? Orduan, seguru asko, ezagutuko duzu Curly Metodoa, ile-mota hori modurik egokienean zaintzen duen errutina. Ahalik eta etekin handiena atera ahal izateko, eskura jartzen dizugu Curl Perfect Lerroa.

Curl Perfect Lerroa osatzen duten produktuekin, zure ilearen hidratazio- eta nutrizio-beharrak aseko dituzu, eta kizkur leun eta definituak lortuko dituzu. Jarraitu irakurtzen, banan-banan aurkeztuko baitizkizugu produktuok.

Zer produktu ditu Curl Perfect Lerroak?

Curl Perfect Lerroak sarri erabiltzeko 5 produktu ditu, batzuk ilea garbitzekoak eta beste batzuk finkatzekoak.

Champú Curl Perfect Deliplus

Xanpua

Sulfatorik gabeko xanpua, bereziki prestatua ile kizkurra edo uhindua leunago garbitzeko. Koko-olioarekin aberastutako formulari esker, behar duen hidratazioa ematen dio ileari, eta kizkurra areagotzen eta harrotzea kontrolatzen du.

Nola erabili

  • Ilea heze duzula eman, eta masajez eragin aparra atera arte.
  • Ondoren, garbitu ur askorekin.
  • Beharrezkoa bada, bigarrenez eman.

Mascarilla Curl Perfect Deliplus

Urez kentzeko maskara

Maskara intentsiboa, bereziki prestatua ile kizkurra edo uhindua hidratatzeko eta leuntzeko. Koko-olioa eta karite-gurina dituen formula esklusiboari esker, kizkurrari nutrizioa, malgutasuna eta definizioa ematen dio.

Nola erabili

  • Ilea Curl Perfect xanpuarekin garbitu ondoren, kendu gehiegizko ura, eta zabaldu maskara ilearen erdialdetik hasita punta aldera.
  • Eman masaje arin bat produktua ongi barneratzeko, eta utzi bizpahiru minutuz eragiten.
  • Garbitu ur ugariz.
  • Hidratazio sakona egiteko, komeni da tratamendua ile lehor eta orraztuan ematea, maskara erdialdetik puntetara zabaltzea, ilea eskuoihal batean biltzea eta ordu erdiz hala egotea ur ugariz garbitu baino lehen.

Mascarilla sin aclarado Culr Perfect Deliplus

Ilean kendu gabe uzteko maskara

Ile kizkur eta uhinduetarako berezia. Koko-olioa, aloe vera eta liho-estraktua dituen formulari esker, kizkurra hidratatzen eta areagotzen du, trinkotu gabe, eta maneiagarriago eta orrazten errazago uzten du.

Ondorioz, ilea hidratatuago, definituago eta lerdenago gelditzen da.

Nola erabili

  • Ilea garbitu ondoren eman, oraindik heze duzula, erdialdean hasi eta punta aldera.
  • Ez garbitu urarekin.
  • Ohi bezala orraztu.
  • Erabil daiteke, halaber, ilea garbitzen ez duzun egunetan, kizkurra berpizteko eta hidratatzeko, aurrez ilea hezetuta.

Gel activador de rizos Curl Perfect Deliplus

Kizkurrak aktibatzeko gela

Bereziki diseinatua ile kizkur eta uhinduetarako. Koko-olioz, aloe veraz, landare-proteinaz eta liho-estraktuz aberastutako formularekin, hidratazioa eta finkatze malgua ematen dio ileari.

Hala, kizkur malguak, mugimendudunak eta harrotu gabeak lortuko dituzu.

Nola erabili

  • Eman gela esku-ahurrean, eta zabaldu modu uniformean ile hezearen gainean.
  • Ez garbitu urarekin.
  • Hatzekin moldeatu ilea.
  • Berez lehortu dadin utzi, edo difusorearekin lehortu.
  • Ilea garbitzen ez den egunetan ere erabil daiteke, kizkurra aktibatzeko eta berriz finkatzeko.

Sérum Curl Perfect Deliplus

Seruma

Olio-testurako seruma, egunero erabiltzekoa, kokoz, ahuakatez, makadamiaz eta arganez egina. Ohiz kanpoko distira ematen dio ileari, puntak zigilatzen ditu eta harrotzea eragozten du.

Nola erabili

  • Bota tanta batzuk esku-ahurrean, eta zabaldu ilean; berdin dio ilea heze edo lehor duzun.
  • Doitu dosia ilearen luzeraren arabera.
  • Banatu produktua uniformeki, ilearen erdialdetik puntetara.
  • Ez garbitu urarekin.
  • Ohi bezala orraztu.
  • “Cast” edo finkapenaren gogortasuna apurtzeko, seruma erabil daiteke azken urrats gisa.

Beste gomendio batzuk

Esan agur gorputzeko ileari, gure depilazio-produktuen lerroarekin.

Ikasi nola egin pedikura perfektua oinarrizko 5 pausotan.