Zure begirada erakargarri egin nahi baduzu, lagungarri izango zaizkizu gure Begi-itzalen paletak. Urte-sasoi bakoitzerako diseinatutako proposamen eklektikoak dira, aplikatzen errazak, eta erabateko sintonian daude modaren azken joerekin.
Kolore- eta testura-aukera handia, zure makillaje-behar guztiak aseko dituena, hasi egunerako tonu leunetatik eta gauerako tonu ausartenetaraino. Nabarmendu zure begiek duten xarma, eta baliatu zure sormena look-aukera paregabe honekin.
Begi-itzalen 3 paleta udazkenaz gozatzeko
Udazkeneko Deliplus paleta bakoitzak 20 aukera eskaintzen dizkizu, tonu natural eta metalizatukoak, aplikatzen oso errazak. Izugarri gustatuko zaizkizu!
Desert paleta
- Harea-koloreko tonuak ditu: 11 itzal mate, perla-efektuko itzal bat, 6 itzal metaliko eta 2 itzal satinatu. Tonu neutroak: beige, marroiak, grisak, beltzak... Deigarriak eta dotoreak; aukera aparta denboraldiko esentziari eutsi eta zure estiloa erakusteko. Kolore mateen leuntasunak itxura naturala emango dizu egunez, eta ederki konbinatu ahal izango dituzu. Kolore metalizatuen distirak, berriz, ukitu kosmopolitagoa emango dizu gauez.
Atraction paleta
- Udazkenerako tonu ausartenak, baita granatea eta garagardo-kolorea ere: 6 itzal mate, 2 itzal satinatu, 7 itzal metaliko, 4 itzal perlakara eta itzal duokromo bat. Paleta honek aukera ematen dizu haren akabera-aukera guztiekin esperimentatzeko; izan ere, kolore bizien aukera ausart bat da, urtaroaren aberastasuna islatzen duena. Ezin aproposagoa gau-festako look-erako, aukera ugari eskaintzen baitizkizu kontraste iradokitzaileak sortzeko.
Again Nude paleta (urritik aurrera gure dendetan):
- Bueltan dator “Nude”, ezin konta ahala aukera dituen gure paleta: 8 itzal mate, 4 itzal satinatu, akabera metalizatuko 3 itzal marmolatu, 1 glitter itzal eta 4 itzal metaliko. Akabera mateek zolitasuna eta sakontasuna ematen diote zure begiradari; metalikoek, berriz, distira sofistikatua. Tonu marmolatuek behar duzun argitasun-ukitu hori emango dizute, eta glitter-distirak, berriz, sekulako glamurra.
Nola erabili
Paleta-bilduma hau oso erabilerraza da.
- Itzal metalikoak: erabili pintzel bat edo hatz-mamiak.
- Glitter itzalak: hatz-mamiarekin ematea gomendatzen da, ukitu txikien bidez.
- Makillajea kentzea: makillajea kentzeko produktu bifasikoa erabiltzea gomendatzen da.
Beste gomendio batzuk
Ezagutu zure eskuak zaindu eta hidratatzeko gure aukera.
Gorputzeko kremak behar badituzu, ezagutu gure aukera guztiak.
Azazkalak eta kutikulak tratatzeko SOS seruma bereziki prestatuta dago azazkal bigun eta hauskorretarako.