Ezagutu gure Eguzki Perlak. Beltzaran-kolore ederra lortzen lagunduko dizute.

Eguzki Perlak, beltzaran-kolore perfektua lortzeko

2022ko apirilaren 20a

Eguraldi ona iristen denean, ziurrenik eguzkia hartu, haren onurez baliatu eta beltzaran-kolorerik politena lortzeko gogoz egongo zara. Kontuan izan, ordea, lehenik azala prestatu behar duzula. Ezagutzen dituzu gure Eguzki Perlak?

Nutrikosmetiko bat da, eta aukerarik onena da azala udarako prestatzeko eta hain gustukoa duzun beltzaran-kolorea lortzeko. Jarraian, gure Eguzki Perlen onurak azaldu, eta haiek erabiltzeko argibideak emango dizkizugu.

Eguzki Perlen ezaugarriak

  • Eguzki Perlak elikadura-osagarri batzuk dira, eta beta-karotenoa, luteina eta kobrea dute.
  • Azala eguzkiaren eraginerako prestatzen dute, eta beltzaran-kolore bizia lortzen laguntzen dizute.
  • Melanina estimulatzen dute, zeinak eguzki-argiaren izpi ultramoreen ondorioetatik babesten baitu azala, eta beltzaran-kolorea ematen.

Imagen perlas de sol

Osagaiak eta onurak

Eguzki Perlek azalarentzat oso onuragarriak diren zenbait osagai dituzte:

  • Luteina: gure ikusmena babesten du, zelulen zahartzea. prebenitzen laguntzen du.
  • Omega 3: gantz-azido bat da, azala erradiazio ultramoretik babesten duena. (Ez ditu eguzkitik babesteko kremak ordezkatzen).
  • Beta-karotenoa: melanozitoen sorrera estimulatzen duen A probitamina.
  • Kobrea: pigmentazio bateratuagoa eta homogeneoagoa lortzeko.
  • C bitamina: kolagenoa sortzen sustatzen du.
  • E bitamina: zelulen zahartzea prebenitzen du.

Nola erabili

  • Egunean kapsula bat hartzea gomendatzen da, ahal dela goizean.
  • Eguzkitan jartzen hasi baino hilabete lehenago, eguzkitan zauden bitartean eta hurrengo hilabetera arte ere hartzea gomendatzen dugu.
  • Elikadura-osagarriak ez dira dieta orekatuen ordezko erabili behar.
  • Ez gainditu espresuki gomendatutako eguneko dosia.
  • Oharra: haurrek ezin dute hartu.
  • Gehiegizko kontsumoak eragin laxantea izan dezake.
  • Ez utzi haur txikien eskueran.
  • Ondo itxita gorde toki lehor eta fresko batean.

Beste gomendio batzuk

Elikadura-osagarri hau hartzeaz gain, unea iristen denean, jarraitu gure Eguzkitarako aholkuei.